Ireki menu nagusia

Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa nagusiak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.

Bilboko Aste Nagusia
Larunbata20-80-bilbokokonpartsak.jpg
Bilboko Aste Nagusian protagonista nagusia den Marijaia, jaien txupinazoaren unean, pregoilari eta txupinerarekin batera.
Tokia Bilbo
Antolatzailea Bilboko Udala eta Bilboko konpartsak
Mota Kulturala
Hasiera +/- abuztuaren 15
Amaiera +/- abuztuaren 24
Data
Webgunea www.bilbokokonpartsak.com

Kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoari atxikita. Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia, Mari Puri Herrero margolariak 1978an Jaien Batzordearen eskariz asmatutako pertsonaia. "Badator Mari Jaia" da 1997tik jaietako abesti ofiziala, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena. Hori bai, jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak, (abuztuaren 15a), horren hurrengo ostiralean hasten baitira urtero.

Historiari dagokionez, mugarri tristea ezarri zuten 1983ko uholdeek, (abuztuaren 26an eta 27an), festak bertan behera utzi ez ezik, Euskal Herriko gizarte osoa astindu baitzuten.

Urtero, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izendatzen dute, hirian ezaguna den edo hiriarekin lotura handia duen pertsona izaten da.

Bilboko Aste Nagusiko Txupineroa, aldiz, beti konpartsa bateko kidea da eta orain arte emakumezkoa izan da beti. Bilbon txupinaren jaurtiketa esaten zaio, Iruñean txupinazoa den bitartean

HistoriaAldatu

1978an abiatu zen lehenengo ekitaldia, Txomin Barullo konpartsak irabazitako ideien lehiaketan proposatutakoan oinarrituta.

KonpartsakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko konpartsak»

Gaur egun 30 konpartsa inguru daude, 2002an sortutako Bilboko Konpartsen Federakundeak koordinaturik. Beteranoen artean Txomin Barullo, Arrainak, Bizizaleak, Hontzak, Moskotarrak, Pinpilinpauxa, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak, Zaratas, Komantxe, Piztiak eta Trikimailu dira.


2005ean Gogorregi Konpartsa koordinakundetik at gelditu zen.

PregoilariakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Aste Nagusiko pregoilari»

Hauek izan dira pregoilariak Aste Nagusia herrikoia izan denetik:[1]

TxupinerakAldatu

Festetako txupineroa beti emakumezkoa eta konpartsaren bateko kidea izaten da, hortik "txupinera" hitza erabiltzearena. Hurrenez hurren, hauek izan dira orain artekoak:

* Dagoeneko desagertutako konpartsak.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilboko Aste Nagusia  
  • (Gaztelaniaz)  «Aste Nagusia Bilbao» www.facebook.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-05 .