Mendeleiev kimikariaren argazkia.

Taula periodikoa elementu kimiko ezagunen zerrenda da. Taulan, elementu horiek zenbaki atomikoaren arabera daude ordenatuta; eta 1 zenbakia hidrogenoari dagokio. Elementu baten zenbaki atomikoak atomoaren nukleo jakin horretan dauden protoien kopurua adierazten du. Taulan, elementuak zutabe eta ilaratan daude antolatuta.

Errenkada edo ilara oso bati periodoa deritzo. Guztira, 7 periodo daude. Lehenengo periodoak bi elementu ditu soilik: hidrogenoa eta helioa. Bigarren eta hirugarren periodoak 8 elementu dituzte. Beste periodoak luzeagoak dira, eta 18 elementu dituzte. Periodoetan, elementuek ondoz ondoko zenbaki atomikoak hartzen dituzte.

Taularen zutabeari taldea deritzo. Guztira, 18 talde daude. Talde bakoitzak zenbaki bat du: 1etik 18ra. Taldeetan, elementuak honelaxe antolatzen dira: azken geruzan daukaten elektroien kopuruaren arabera (hau da, balentzia-elektroien kopuruaren arabera). Horrek elementuei antzeko propietate kimikoak ematen dizkie, eta, ondorioz, modu bertsuan jokatzen dute. Esate baterako, 18. taldea gas nobleena da, denak gasak direlako, eta ez dutelako molekularik sortzen.

Zenbatzeko, bi sistemak erabiltzen ditugu: arabiar zenbakiak (1, 2, 3) eta erromatar zenbakiak (I, II, III). Zenbaki erromatarrak ia XX. mende osoan erabili zituzten. Baina Kimika Purua eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasunak (IUPAC, ingelesez) 1990. urtean erabaki zuen sistema berria –arabiar zenbakiena– erabiltzea, zenbaki erromatarren sistema zaharra ordezkatzeko.

Kimikariek taula periodikoa erabiltzen dute elementuen arteko ereduak eta antzekotasunak behatzeko. Hiru talde nagusi daude taula periodikoan; metalak, erdi-metalak eta ez-metalak. Horrela, taularen beheko eta ezkerreko elementuak metalikoenak dira, eta goiko eskuineko elementuak ez-metalikoenak. (Adibidez, helioa baino askoz metalikoagoa da zesioa). Badira beste hainbat eredu eta antzekotasun ere.

Taula periodikoa Dmitri Mendeleiev (1834-1907) kimikari errusiarrak asmatu eta antolatu zuen. Haren omenez, 101. elementua mendelebioa da.

Taularen adierazpen grafikoaAldatu

Gaur egun, eredu sinpleenean itxura hau du taula periodikoak:

Taldea →
↓ Periodoa
1 2   3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
1 1
H
2
He
2 3
Li
4
Be
  5
B
6
C
7
N
8
O
9
F
10
Ne
3 11
Na
12
Mg
13
Al
14
Si
15
P
16
S
17
Cl
18
Ar
4 19
K
20
Ca
21
Sc
22
Ti
23
V
24
Cr
25
Mn
26
Fe
27
Co
28
Ni
29
Cu
30
Zn
31
Ga
32
Ge
33
As
34
Se
35
Br
36
Kr
5 37
Rb
38
Sr
39
Y
40
Zr
41
Nb
42
Mo
43
Tc
44
Ru
45
Rh
46
Pd
47
Ag
48
Cd
49
In
50
Sn
51
Sb
52
Te
53
I
54
Xe
6 55
Cs
56
Ba
* 71
Lu
72
Hf
73
Ta
74
W
75
Re
76
Os
77
Ir
78
Pt
79
Au
80
Hg
81
Tl
82
Pb
83
Bi
84
Po
85
At
86
Rn
7 87
Fr
88
Ra
** 103
Lr
104
Rf
105
Db
106
Sg
107
Bh
108
Hs
109
Mt
110
Ds
111
Rg
112
Cn
113
Nh
114
Fl
115
Mc
116
Lv
117
Ts
118
Og
* Lantanoideak 57
La
58
Ce
59
Pr
60
Nd
61
Pm
62
Sm
63
Eu
64
Gd
65
Tb
66
Dy
67
Ho
68
Er
69
Tm
70
Yb
** Aktinidoak 89
Ac
90
Th
91
Pa
92
U
93
Np
94
Pu
95
Am
96
Cm
97
Bk
98
Cf
99
Es
100
Fm
101
Md
102
No
Serie kimikoak (hondo kolorea):
Metal alkalinoak Metal lurralkalinoak Lantanoideak Aktinoideak Trantsizio-metalak
Metalak Metaloideak Ez-metalak Halogenoak Gas nobleak