Errusiaren kokalekua munduan
Errusiako bandera
Sobietar Batasuneko bandera (1917-1991)

Errusia (errusieraz Росси́я) Europa eta Asiaren artean dagoen herrialde bat da. Munduko herrialde handiena da. Mosku da bertako hiriburua.

2017ko datuen arabera 144.498.215 biztanle ditu eta azaleraz 17.075.400 km² ditu. Hain handia da Errusia, Ozeano Atlantikoari loturiko Itsaso Baltikoa, Ozeano Artikoa eta Ozeano Barean itsasertza duela. Hamalau herrialderekin egiten du muga.

Geografia

aldatu

Errusiaren zatirik handiean Asiaren iparraldean dago eta Siberia izena du. Baina eremu honetan oso jende gutxi bizi da. Hiri handienak Europako zatian daude.

Erliebeari dagokionez ia guztia oso laua da. Siberiaren hegoaldean mendi altuak daude. Mendi garaiena Elbrus da eta 5.642 metrotako altuera du.

Ibai luzeenak Ob (5.400 km), Amur (4.350 km), Jenisei (4.100 km) eta Volga (3.700 km) dira.

Historia

aldatu

IX. mendean Suediatik baregoak iritsi ziren eta Rus izeneko eremuak sortu zituzten. Hurrengo urteetan hainbat inbasio izan zituen: hungariarrak, poloniarrak, mongolak...

XV. mendean Moskuko Printzerria sortu zen eta Ivan III.a tsar (enperadorea) izendatu zuten. Mosku zen hiriburua. 1703an Petri Handia erregeak San Petersburgo eraiki zuen eta hiriburu berria bihurtu zen.

1917 urtean Errusiako Iraultza gertatu zen eta Sobietar Batasuna sortu zen. Mosku bihurtu zen berriz hiriburua. 70 urtetan zehar Herrialde komunista izan zen. 1991 urtean estatu kolpe bat izan zen eta Sobietar Batasuna hainbat herrialdetan banatu zen.

Leku ikusgarriak

aldatu

Irudiak

aldatu