Hidrogeno-atomo baten errepresentazioa: nukleoaren inguruan, 1 elektroi jiratzen du

Hidrogenoa (aintzinako grezieratik: uraren sortzailea) elementu kimiko bat da. Bere sinboloa H da, bere atomo-zenbakia 1 da eta elementu ez-metalikoa da.

Elementu honen masa-atomikoa ( atomo bakoitzak duen masa ) oso txikia denez ( 1,00797 ) elementuen taula periodikoaren arinena da.

Hidrogenoa unibertsoaren %75an dago.

Ura molekularen errepresentazioa ( H2O )

Hidrogenoa, presio eta temperatura normaletan, gas-egoeran egoten da. Normalean diatomiko eran hau da 2 atomo ( H2 ) . Hala ere likido-egoeran aurki ditzakegu izan ere 2 Hidrogeno atomo Oxigeno atomo batekin lotzean ura sortzen da ( H2O )

Hidrogenoa elementu kimikoa da, eta haren zenbaki atomikoa 1 da; beraz, unibertso osoan ezagutzen dugun elementurik sinpleena da. Hidrogenoa benetako substantzia primitiboa da, Big Bang-en ondoren sortutako lehenengo atomoa. Elementu kimiko guztiak hidrogenotik sortu ziren, fusio nuklearraren prozesuaren bitartez.

Hidrogenoak purpura distira du plasma-egoeran dagoenean.

Hidrogenoa naturan aldatu

Lurrean, forma garbian, hidrogenoa gasa izan ohi da. Hidrogenoa ur molekula osatzen duten atomoetako bat ere bada. Hidrogenoa oso garrantzitsua da Eguzkia eta beste Izar batzuk elikatzeko erregaia delako. Hidrogenoak unibertso osoaren % 75 osatzen du. Hidrogenoaren ikurra H da taula periodikoan.

Hidrogeno purua, normalean, bi hidrogeno atomoz osatuta dago, eta horiek lotura kobalenteen bidez elkartzen dira. Zientzialariek bi atomoz osatutako molekulei molekula diatomikoak deitzen diete. Beste elementu batzuekin lotzen denean, hidrogenoak erreakzio kimikoa izaten du. Ez du kolorerik, eta usainik ere ez.

Hidrogeno purua oso arraroa da Lurraren atmosferan. Naturan, ur molekulan egon ohi da. Hidrogenoa izaki bizidun guztietan ere badago, konposatu organikoen zati gisa. Gainera, hidrogeno atomoek karbono atomoekin bat egin dezakete hidrokarburoak osatzeko. Petrolioa eta bestelako erregai fosilak dira hidrokarburo horiek, eta energia sortzeko erabiltzen ditugu.

Hidrogenoari buruzko beste zenbait datu:

  • Giro-tenperaturan gasa da.
  • Unibertsoaren elementurik arinena da.
  • Unibertsoaren elementurik ohikoena da.
  • Metal bat bezalakoa da solidoa denean.
  • Sugarraren ondoan, erre edo lehertu egiten da.

Hidrogenoaren historia aldatu

Robert Boyle-k aurkitu zuen hidrogenoa, 1671. urtean; nahiz eta jende askok uste duen Henry Cavendish-ek aurkitu zuela, 1776an.

Hidrogenoaren izena grekoko υδορ hitzetik dator, eta ura esan nahi du. Horri gennen gaineratu zioten, eta “generatu” esan nahi du, oxigenoarekin ura sortzen baitu, erreakzio kimiko baten bidez.

Hidrogenoaren erabilerak aldatu

Petrolioaren industrian, Haber prozesuaren bitartez sortutako amoniakoaren industrian erabiltzen dugu gehienbat hidrogenoa. Edozelan ere, industria kimikoaren beste alor batzuetan ere erabiltzen dugu. Gaur egun erregai gisa ere erabiltzen dugu, adibidez, espazio-ontzietarako suzirietan. Baina erabiltzen dugun hidrogeno gehiena gas naturalaren eta lurrunaren arteko erreakzio kimikotik dator.

  • Fusio nuklearra

Fusio nuklearra oso energia-iturri indartsua da. Fusioak hidrogeno atomoak elkarrekin lotzera behartzen ditu. Bi hidrogeno atomo lotzen direnean, helio atomoa eta energia sortzen dira, Eguzkian, Izarretan edo hidrogeno-bonba batean gertatu ohi den bezala. Prozesuak, hasieran, energia asko behar du, eta gaur egun oraindik ere ez da erraza prozesu hori sortzea. Egun zentral nuklearretan erabiltzen den fisio nuklearrarekin erkatuta, fusio nuklearrak hondakin nuklear gutxiago sortzen du eta ez du erregai toxikorik edo berezirik (uranioa, kasurako) erabiltzen. Segundo bakoitzean, 600 milioi tona hidrogeno baino gehiago fusionatzen dira Eguzkian.

  • Hidrogeno errea

Uraren elektrolisiak ura hidrogeno eta oxigeno bihurtzen ditu modu errazean elektrizitatea erabilita. Hidrogeno erreak oxigeno molekularekin bat egiten du lurruna (ur-lurrun purua) egiteko. Erregai-piletan, hidrogenoak oxigeno molekularekin bat egiten du, eta elektroi bat elektrizitate gisa askatzen da. Horregatik, jende askok uste du hidrogenoak beste erregai sintetiko batzuk ordezkatuko dituela.

Hidrogenoa erregai gisa ere erabil dezakegu erregai-piletan. Gainera, erre ere egin dezakegu lurrun-turbinetan edo barne-errekuntzako motorretan beroa lortzeko. Hidrogenoa iturri askotatik sor dezakegu, esate baterako, ikatzetik, gas naturaletik edo elektrizitatetik. Sare elektrikoa edo gas naturala bezain baliagarria da energia lortzeko. Japonia, Korea eta Europako herrialde askotan, elektrizitatea eta erregai-pilak ordezkatzeko, hidrogenoaren energia ari dira erabiltzen. Horrek aukera ematen die herrialde horiei petrolio gutxiago erosteko. Beraz, abantaila ekonomikoa handia da. Beste abantaila bat da hauxe da: erregai-piletan erabiltzen denean edo errekuntzako motorretan edo turbinetan erretzen denean, ez du kutsadurarik sortzen; izan ere, kutsatzaileak nitrogeno oxidoaren kantitate txiki batzuk dira, besterik ez.