Obradoiro enparantza
Obradoiro enparantza edota Obradoiro plaza (galizieraz: Praza do Obradoiro; gaztelaniaz: Plaza de Obradoiro) Espainiako Galizia autonomia erkidegoko Santiago Compostelakoa hiriburuan dagoen enparantza bat da, hain zuzen ere, Santiago de Compostelako katedralaren aurrealdean kokatzen den enparantza da. Bertan, katedralaz gain, beste hainbat eraikin nabarmen ere topa daitezke: Raxoi jauregia, San Xerome ikastetxea edota Errege Katolikoen ostatua esate baterako.
Obradoiro enparantza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Coruñako probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | Santiago de Compostela |
Koordenatuak | 42°53′N 8°33′W / 42.88°N 8.55°W |
Done Jakue Bidea burutzen duten erromesen topagune nagusia da, batzuk euren erromesaldia hemen amaitzen dute, beste batzuk aldiz, Fisterrako lurmuturreraino ere joan ohi dira. Era berean, hiri honetako eta Galiziako hainbat mota ezberdinetako manifestaldi eta ekitaldien ohiko kokalekua ere izan ohi da.
Iruditegia
aldatu-
Santiago de Compostelako katedrala eta Obradoiro enparantza
-
Gauez
-
Kale saltzailea