Ireki menu nagusia

Reial Club Deportiu Mallorca

Real Mallorca» orritik birbideratua)

Reial Club Deportiu Mallorca 1916an sortutako Palmako (Balear Uharteak) futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena. 2019/2020 denboraldirako itzuli zen hona, 2013an jaitsi eta 2.B mailan egon eta gero.

Real Club Deportivo Mallorca
Ezizena(k) Barralets, Bermellones
Sorrera 1916
Futbol zelaia Iberostar Estadi
(edukiera: 23.142 lagun)
Jabea Ameriketako Estatu Batuak Robert Sarver
Presidentea Espainia Monti Galmés
Entrenatzailea Espainia Vicente Moreno
Liga 1. maila
2018-19 2. mailan, 5.a (igo da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

SorreraAldatu

Mallorca, 1916an sortu zen Alfonso XIII Foot-Ball Club izenarekin. Alfontso XIII.a Espainiakoak urte berean Errege titulua eman zion eta beraz Real Sociedad Alfonso XIII izena hartu zuen taldeak.

1931ean hartu zuen Real Club Deportivo Mallorca izena eta Lluís Sitjar estadioa 1945ean eraiki zuen.

Ensaimada mekanikoaAldatu

Bere historian zehar bigarren mailako taldea izan bada ere, 1997-98 urtetik hona lehen mailan aritu da eta emaitza onak lortu ditu, bi aldiz hirugarren izan baita ligan (1999 eta 2001ean). 1998an Espainiako Superkopa jokatu zuen Bartzelonaren aurka (Mallorca Kopako finalista zen) eta irabazi egin zuen. 2003an Espainiako Futbol Errege Kopa ere irabazi zuen. Garai horretan Héctor Cúper argentinarra izan zuen entrenatzaile eta taldeari "La ensaimada mecánica" ezizena jarri zitzaion.

2011-12 denboraldia istilu handiekin hasi zuen eta Michael Laudrup entrenatzaileak alde egitea erabaki zuen. Bera ordezkatzeko Joaquín Caparrós entrenatzaile sevillarra ekarri zuten eta azkenean Europa Leaguera sailkatzear egon zen. Hurrengo denboraldia aldiz oso oker hasi zuen eta bukaera aldera entrenatzaile aldaketarekin itxura hobea eman zuen arren azkenean 18. postuan gelditu zen. Ondorioz 16 denboraldi jarraian lehen mailan egon ondoren bigarren mailara jeitsi zen.

Bigarren mailan eta itzuleraAldatu

Hurrengo denboraldietan arazo handiak izan zituen bigarren mailan mantentzeko eta 2016-17an maila galdu zuen, baina urtebeterako soilik. Egoera ekonimiko kaxkarrak behartuta, 2. mailako itzuleran 2B mailatik zetorren jokalari multzoa mantendu zuen, fitxaketarik ia egin gabe. Play-offetan sartu zen, eta finalean Deportivo de la Coruña gainditu zuen, Son Moixen joaneko partiduko 2-0 eko emaitzari buelta emanez.

UniformeaAldatu

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
Alfonso XIII
     
 
 
 
1922-1933
     
 
 
 
1933-tik

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2016-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

2019/2020 taldeaAldatu

DatuakAldatu

2019-20 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 28
  • Denboraldiak 2. mailan: 32
  • Denboraldiak 2. B mailan: 3
  • Denboraldiak 3. mailan: 12
  • Ligako posturik onena: 3.a Lehen mailan (1998-99, 2000-01)

Irabazitako txapelketakAldatu

Espainiako txapelketak: 2Aldatu

hirugarren 1998-99 eta 2000-01 urteetan.

2003

1999

1995-96 (Mallorca B taldea)

Nazioarteko txapelketak: 0Aldatu

finalista 1998-99 denboraldian

LagunartekoakAldatu

2002

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa
1997-98 5.a 2.a
1998-99 3.a 1/4 1.a 2.a (Errekopa)
1999-2000 10.a 1/16 1/32 (Txapeldunen Liga)
1/4 (Europa League)
2000-01 3.a 1/4 1/8 (Intertoto)
2001-02 16.a 1/8 1/16 (Txapeldunen Liga)
1/16 (Europa League)
2002-03 9.a 1.a
2003-04 11.a 1/16 2.a 1/8 (Europa League)
2004-05 17.a 1/16
2005-06 13.a 1/32
2006-07 12.a 1/8
2007-08 7.a 1/4
2008-09 9.a Finalerdiak
2009-10 5.a 1/4
2010-11 17.a 1/8
2011-12 8.a 1/4
2012-13 18.a 1/8
2013-14 17.a (2. mailan) 2. itzulia
2014-15 16.a (2. mailan) 2. itzulia
2015-16 17.a (2. mailan) 2. itzulia
2016-17 20.a (2. mailan) 3. itzulia
2017-18 1.a (2.B mailan) 2. itzulia
2018-19 5.a (2. mailan) 1/16

Kanpo estekakAldatu