Unión Deportiva Almería

Unión Deportiva Almería futbol talde andaluziarra da, lehen mailan jokatzen duena. Talde gaztea da, 1989an sortu baitzen.

Unión Deportiva Almería
Sorrera1989
Futbol zelaiaEstadio de los Juegos Mediterráneos
edukiera: 15.000 lagun
inaugurazioa: 2005
PresidenteaSaudi Arabia Turki Al-Sheikh
EntrenatzaileaKatalunia Joan Ferrer "Rubi"
LigaLehen maila
2021-222. mailan, 1.a (igo da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Real Madrilen aurkako partida.
Atlético de Madriden aurkako partida.

HistoriaAldatu

Almeríako futbolaren hastapenakAldatu

XX mendearen hasieran jadanik jokatzen zen futbolean Almerían. 1909koa da Almería Foot-Ball Club taldea. Dena dela jarraipenik ez dute izan taldeek eta hainbat aldiz sortu eta desagertu dira. Batzuen izenak aipatzearren: Athletic Club Almería, Recreativo de Almería, Atlético Almería, Club Deportivo Almería...

Agrupación DeportivaAldatu

1971ko ekainaren 14ean Agrupación Deportiva Almería eratu zen hiriko hiru futbol talde apal elkartzerakoan; Plus Ultra CF, UD Pavía eta CD Arenas. Andaluziako Preferente mailan hasi zen jokatzen. Igoeraz igoera, 1979ko ekainean lehen mailaraino iritsi zen. Bi urte egin zituen lehen mailan eta 1981ean jeitsi zenean berriz goren mailara itzultzeko taldea osatu zuen baina diru arazoen erruz hasiera kaotikoa izan zuen eta harrobiko jokalariekin aurre egin behar izan zion erronkari. Hori gutxi balitz 223 milioitako zorrak azaldu ziren eta bigarren B mailara jeitsiarazi zuten. 1982-83an jokalariei ordaintzen ez zitzaiela ikusita hirugarren mailaraino bidali zuten taldea. Taldea desagertu egin zen.

Polideportivo AlmeríaAldatu

1983an talde berria osatu zen, Club Polideportivo Almería izena zuena. Hau ere behe mailatan jokatzen hasi zen eta 1986an Bigarren B mailara igo zen. 1989an 3. mailara itzuli zen diru arazo larriekin. Ordutik bi maila hauen artean aritu da eta XXI mendean probintzia mailako txapelketetatik ez da haratago joan.

Unión Deportiva AlmeríaAldatu

1989ko Polideportivo Almeríaren deskalabroa ikusita talde berria osatzea erabaki zen. Andaluziako preferente mailan hasi zen eta 1992an 3. mailara, 1993an 2.B mailara eta 1995ean Bigarren mailara igo zen. Hainbat planifikazio txarren ondorioz 1999an berriz ere hirugarren mailaraino jeitsi zen.

Berriz ere goranzko bideari ekin zion eta 2002an Bigarren mailara itzuli zen. Bost urte bertan egin ondoren Unai Emery entrenatzaile euskaldunaren eskutik 2007an Lehen mailara igotzea lortu zuen.

Lehen mailan egin zuen lehenengo urtean itxura bikaina eman zuen. 2008-09an Europan aritzeko aukera izan zuen, UEFA Intertoto Kopan, baina uko egin zion. Ordurako Unai Emery Valencia CF-ra alde egina zen eta hurrengo urteetan emaitzek lagundu ez zutenez entrenatzaile aldaketa ugari izan zituen taldeak, harik eta 2011ean maila galdu zuen arte. Aipatzekoa da azken denboraldi honetako Errege Kopako final aurrekoetara iritsi zela.

Bi urte bigarren mailan egin ondoren 2013an berriz ere maila gorenera iritsi zen Ligan 3. gelditu eta igoera play-offa irabaztean. 2013-14 urtean 17. postua lortu eta lehen mailan ozta ozta mantendu zen, 2014-15 denboraldian ordea maila galdu zuen. 2015-16an eta 2016-17an larri ibili da bigarren mailan eta urte bietan azken jardunaldirarte ez du mantentzea lortu.

2019ko abuztuaren 2an Turki Al-Sheikh jeke arabiarrak erosi zuen, eta hurrengo bi denboraldietan lehen postuetan ibili ondoren, hirugarrenean, Umar Sadiq jokalari nigeriarraren eta kategoriako beste izar askorekin, 2. postua lortu eta 2022/2023 denboraldirako lehen mailan tokia lortu zuten.

UniformeaAldatu

1147 urtean Genovako Errepublikako armada Gata lurmuturrean lurreratu zen eta ordutik Playa de los genoveses izena du. Genovatarren bandera zuria eta gurutze gorriduna zen eta kolore hauek hartu zituen Almeriak bere armarrian.

Horrela beraz, Agrupación Deportiva Almería eta Club Polideportivo Almería taldeek kamiseta zuri-gorria erabili zuten, gaur egungo Unión Deportiva Almería-k bezala, baina lehenengo biek praka urdinak zituzten eta oraingo taldeak gorriak erabiltzen ditu.

     
 
 
 
Agrupación Deportiva Almería
     
 
 
 
Club Polideportivo Almería
     
 
 
 
1989-2001
     
 
 
 
2001etik
     
 
 
 
2016-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022

DatuakAldatu

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 7
  • Denboraldiak 2. mailan: 16
  • Denboraldiak 2. B mailan: 6
  • Denboraldiak 3. mailan: 2
  • Ligako posturik onena: 7.a Lehen mailan (2007-08)

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 2 Bigarren maila 16.a 2. itzulia
2005-06 2 Bigarren maila 6.a 1. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 2.a 3. itzulia
2007-08 1 Lehen maila 8.a 1/32
2008-09 1 Lehen maila 11.a 1/16
2009-10 1 Lehen maila 13.a 1/32
2010-11 1 Lehen maila 20.a Finalerdiak
2011-12 2 Bigarren maila 7.a 1/32
2012-13 2 Bigarren maila 3.a 1/32
2013-14 1 Lehen maila 17.a 1/16
2014-15 1 Lehen maila 19.a 1/16
2015-16 2 Bigarren maila 18.a 1/32
2016-17 2 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2017-18 2 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2018-19 2 Bigarren maila 10.a 1/16
2019-20 2 Bigarren maila 4.a 1. itzulia
2020-21 2 Bigarren maila 4.a 1/4
2021-22 2 Bigarren maila 1.a 1/16
2022-23 1 Lehen maila 1. itzulia

2022/2023 TaldeaAldatu

2022ko irailaren 2an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Fernando Pacheco
2   ATZ Kaiky
4   ERD Iñigo Eguaras
5   ERD Lucas Robertone
6   ERD César de la Hoz
7   AUR Largie Ramazani
8   ERD Francisco Portillo
11   AUR Dyego Sousa
12   AUR Léo Baptistão
13   ATE Fernando Martínez
15   ATZ Sergio Akieme
16   AUR Marko Milovanović
17   ATZ Alejandro Pozo
18   ERD Arnau Puigmal
19   ATZ Rodrigo Ely
Zbk. Postua Jokalaria
20   ATZ Álex Centelles
21   ATZ Chumi
22   ATZ Srdjan Babic
23   ERD Samú Costa
24   ATZ Houboulang Mendes
25   ATE Diego Fuoli
-   ERD Martin Svidersky
-   ERD Gui Guedes
-   ATZ Juanjo Nieto
-   ATZ Iván Martos
-   AUR Adrián Embarba
-   AUR El Bilal Touré
-   ERD Gonzalo Melero
-   AUR Lázaro Vinícius

Utzitako jokalariakAldatu

Zbk. Postua Jokalaria
-   AUR Cristian Olivera ( Boston Riverren 2023ko ekainaren 30 arte)
-   ATZ Arnau Solà ( Real Murcian 2023ko ekainaren 30 arte)
-   ATZ Nikola Maraš ( Alavesen 2023ko ekainaren 30 arte)

PalmaresaAldatu

Lehen mailaAldatu

  • Posturik onena: 8.a 2007-08 denbioraldian.

Bigarren mailaAldatu

  • Txapelduna (2): 1978-79, 2021-22.

Errege KopaAldatu

  • Finalerdiak: 2010-11

Jokalari ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

2022-23 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Elx | Espanyol | Getafe
Girona | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Villarreal