Real Betis Balompié

Real Betis Balompié 1907an sortutako Sevillako futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena.

Real Betis Balompié
Camiseta aniversario betis 001.jpg
Betis Copa 3-1.jpg
Datuak
Motafutbol-kluba eta kirol talde profesionala
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaBenito Villamarín estadioaSevilla
37°21′23″N 5°58′54″W / 37.3564°N 5.98161°W / 37.3564; -5.98161
Pictograms-nps-services-theater4.svg 60.720
Agintea
EntrenatzaileaManuel Pellegrini (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1907
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: realbetisbalompie Twitter: RealBetis Instagram: realbetisbalompie Youtube: UCeB7JZwcar2fVoK2w2f9OwA TikTok: realbetisbalompie Edit the value on Wikidata
1913ko taldea.

HistoriaAldatu

Lehenengo urteakAldatu

Sevillan hainbat futbol talde sortu ziren XX mendearen hasierako urteetan. 1914an talde hauetako bik bat egin zuten Sevilla Balompié (1907an sortua) eta Betis Foot-Ball Club (1909an sortua). Biei lotzen zien Sevilla Foot-Ball Club taldearen etsai izatea. Urte berean Alfontso XIII.a Espainiakoak Errege titulua eman eta gaur egungo Real Betis Balompié sortu zen.

Hasierako urteetan Sevillako Kopa sarritan irabazi bazuen ere poliki poliki indarra galduz joan zen eta urte batzutan jokalaririk gabe ere izan zen. 1924ean zuzendaritza berria sartu zen eta lehenengo garaipenak itzuli ziren, Spencer Kopa 1926an eta Andaluziako Kopa 1928an.

Gerra garaia: Urrezko Aro motzaAldatu

1929an Liga hasi zenean instituzio indartsua zen, hala ere bigarren mailan hasi zuen txapelketa. 1932-33an igoera lortu eta Betisen "urrezko aroa" hasi zen. Patrick O'Connell entrenatzaile zuen taldean 6 euskaldun, 3 kanariar eta 4 andaluziar zeuden eta 1934-35eko Liga txapelketa irabazi zuen.

Hurrengo urtean Gerra Zibilaren erruz, euskaldunek borroka egin behar izan zuten eta Betisen talde txapelduna erabat desitxuratua gelditu zen. Gerraren ondoren 1940an taldea bigarren mailara jeitsi zen eta berriz gora igo arren 1947an hirugarren mailaraino jeitsi zen. Orduan popularizatu zen “¡Viva er Beti manque pierda!” esaldia.

Lehen mailako taldea eta Kopa txapelketaAldatu

Hamasei urte pasa ondoren 1958 urtean berriz ere Lehenengo mailara iritsi zen eta 1964 urtean hirugarren postua lortu zuen. 1974 bitartean jeitsiera eta igoera ugari izan zituen.

Bere historiako bigarren titulua 1977ko Errege Kopa izan zen. Finalean faboritoa zen Bilboko Athletic Kluba garaitu zuen penaltien txandan 21 penalti jaurti eta gero. Ordutik aurrera jeitsieraren bat edo beste izan bazuen ere Lehen mailako talde gisa ezagutuko zuen jendeak.

Manuel Ruiz de LoperaAldatu

80. hamarkadaren bukaeran Betisa krisi ekonomikoan sartu zen. 1992an Kirol Elkarte Anonimoa bihurtu zen eta bertako akziodun nagusia zen Manuel Ruiz de Lopera elkarteko presidente bihurtu zen. 1994an lehen mailara igo eta lehenengo urtean berriz ere hirugarren postuan sailkatu zen. Hurrengo urteetan ere postu onak lortu zituen eta Europan aritzea ohiko bihurtu zitzaion.

Kopan ere ondo ibili zen eta 1997ko finalean Bartzelonaren aurrean galdu bazuen ere 2005ean Osasuna garaituz bere bigarren Kopa lortu zuen. 2006-07an presidentearen eta entrenatzailearen arteko desadostasunak krisi instituzional latza sortu zuen eta hainbat urtzetan larri ibili ondoren 2009an maila galdu zuen. Loperaren aurkako manifestazioak izan ziren kaleetan eta 2010an Rafael Gordillo jokalari mitikoa bihurtu zen Betisen administradore nagusi.

Azken urteakAldatu

2011ean lehen mailara igotzea lortu zuen. Hurrngo denboraldia bikain hasi zuen lehen lau partidak irabaziz lider jarri baitzen. Real Madrilekin galdu ondoren hainbat partida txar izan zituen eta Pepe Mel entrenatzailea bera ere kolokan izan zen baina azkenean ordea 13. postua eskuratu du. 2012-13an bikain ibili zen eta 6. postua eskuratuz Europa Leaguerako sailkatu zen.

2013-14 denboraldirako ordea jokalari onenak saldu eta ligan azken postuan gelditu zen 25 puntu baino lortu ez zituelarik. Urtebete egin zuen bigarren mailan eta berriz igotzea lortu zuen. 2017-18 denboraldian urte bikaina izan zuen eta seigarren eginez Europa Leaguera sailkatu zen. Hurrengo denboraldietan ez zuen esperotako maila eman, baina 2020-21 denboraldian 6. egin zuen berriz eta hurrengo urtean Errege Kopako txapelduna izan zen finalean Valencia CF penalti jaurtiketatan garaitu ondoren.

Izena eta UniformeaAldatu

Betis zen erromatarrek Guadalquivir ibaiari eman zioten izena. Hala ere lehenengo hamarkadetan Balompié (Foot-Ball izenaren gazteleratzea) izenarekin ezagutzen zen taldea.

Sevilla Balompié taldeak uniforme zuri-urdina zeukan, Itsasgintzako ikasleek osatua baitzen, baina 1911ean Manuel Ramos Asensio entrenatzaileak Glasgow Celtic talde eskoziarraren kamiseta zuri berdeak ekarri zituen, bera bertan ikasten izana baitzen. Betis Foot-Ball Club-ek kamiseta hori-beltza zeukan. Taldeak fusionatzerakoan hiru kamisetak erabili izan zituzten baina 1918an zuri-berdea erabiltzea erabaki zen, Andaluziako banderaren koloreekin koinziditzen baitzuen.

Hasieran 13 marra berde-zuri zituen baina hamarkadek aurrera egin ahala marren kopurua gutxituz joan zen. Azken urteetan berriz ere marra finagoak erabiltzen hasi da.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1907
     
 
 
 
1909
     
 
 
 
1915
     
 
 
 
1913-1960
     
 
 
 
1961-tik

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

DatuakAldatu

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 57
  • Denboraldiak 2. mailan: 28
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 7
  • Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (1934-35)

2022/2023 taldeaAldatu

2022ko abuztuaren 16an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
2   ATZ Martin Montoya
3   ATZ Edgar González
4   ERD Paul Akouokou
6   ATZ Victor Ruiz
7   AUR Juanmi
8   ERD Nabil Fekir
9   AUR Borja Iglesias
10   ERD Sergio Canales
12   AUR Willian José
13   ATE Rui Silva
14   ERD William Carvalho
15   ATZ Álex Moreno
16   ATZ Germán Pezzella
17   ERD Joaquín
Zbk. Postua Jokalaria
18   ERD Andrés Guardado
21   ERD Guido Rodriguez
22   ERD Victor Camarasa
23   ATZ Youssouf Sabaly
24   AUR Aitor Ruibal
25   ATE Claudio Bravo
28   ERD Rodri Sánchez
33   ATZ Juan Miranda
-   AUR Rober González
-   AUR Luiz Henrique
-   AUR Loren Morón
-   ATZ Luiz Felipe
-   ATE Dani Martín

Irabazitako txapelketakAldatu

Espainiako txapelketak: 9Aldatu

1934-35

1941-42, 1957-58, 1970-71, 1973-74, 2010-11, 2014-15.

1977, 2005, 2022

1986an finalista.

Andaluziako txapelketak: 6Aldatu

1928

1910, 1911, 1912, 1914 y 1915

Nazioarteko txapelketak: 0Aldatu

bigarren 1935 eta 2005ean.

LagunartekoakAldatu

1968, 1983, 1995, 2009, 2015

1964, 1999, 2000, 2001, 2007, 2018

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa
1999-2000 18.a (jeitsi) 1/16
2000-01 2.a (2. mailan) 1/32
2001-02 6.a 1/32
2002-03 8.a 1/8 1/16 (Europa League)
2003-04 9.a 1/8
2004-05 4.a 1.a
2005-06 14.a 1/4 2.a Liga fasea (Txapeldunen Liga)
1/8 (Europa League)
2006-07 16.a 1/4
2007-08 13.a 1/8
2008-09 18.a (jeitsi) 1/4
2009-10 4.a (2. mailan) 2. itzulia
2010-11 1.a (2. mailan) 1/8
2011-12 13.a 1/16
2012-13 7.a 1/4
2013-14 20.a (jeitsi) 1/8 1/8 (Europa League)
2014-15 1.a (2. mailan) 1/16
2015-16 10.a 1/8
2016-17 15.a 1/16
2017-18 6.a 1/16
2018-19 10.a 1/2 1/16 (Europa League)
2019-20 15.a 1/16
2020-21 6.a 1/4
2021-22 5.a 1.a 1/8 (Europa League)
2022-23 1/8 1/2 1/16 (Europa League)

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

2022-23 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Elx | Espanyol | Getafe
Girona | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Villarreal