Espainiako Futbol Federazioaren Kopa
Espainiako Futbol Federazioaren Kopa edo Federazioaren Kopa (gaztelaniaz: Copa Real Federación Española de Fútbol) Espainiako Futbol Federazioak antolatzen duen txapelketa da.
Espainiako Futbol Federazioaren Kopa Copa Real Federación Española de Fútbol | |
---|---|
Antolatzailea | Real Federación Española de Fútbol |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1944 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 37 |
Garaipen gehien | ![]() |
Txapelduna | ![]() |
Webgunea | www.rfef.es |
Egitura aldatu
Bigarren B eta hirugarren mailetako taldeek hartzen dute parte, Errege Kopa jokatu ez dutenek edo lehenengo kanporaketan galtzaile atera direnek. Bi fase izaten ditu: lehenengoa autonomia erkidegoaren barrukoa da, eta bigarrena Estatu osokoa. Estatukoan, autonomia erkidego bakoitzeko txapeldunek hartzen dute parte.
Kanporaketa guztiak bi partidara jokatzen dira, bai eta finala bera ere.
Historia aldatu
1944/1945 denboraldian abiatu zen baina zazpi ekitaldi baino ez ziren jokatu, azaldu zuen interes faltaren erruz. Partidu bakarrera jokatu izan zen lehen aldi hartan. Bigarren ekitaldia Deportivo Alavések irabazi zuen.
1993an berriz antolatzea erabaki zen eta ordutik urtero jokatu izan da. 2015ean Real Uniónek irabazi du txapelketa. Lemoa Kirol Elkartea birritan izan zen finalista (2011 eta 2012).
Irabazleen zerrenda aldatu
Lehenengo aroa (1944–1953) aldatu
Denboraldia | Irabazlea | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|
1944-45 | UD San Martin | 1–0 | Real Valladolid |
1945-46 | Deportivo Alavés | 3–2 | SD Sueca |
1946-50 | ez zen jokatu | ||
1950-51 | Córdoba CF | 3–2 | Barakaldo CF |
1951-52 | Real Jaén | 3–1 | Club Deportivo Ourense |
1952-53 | Real Valladolid | 1–0 | CP Cacereño |
Bigarren aroa (1993az geroztik) aldatu
- (luz) luzapenaren ondoren.
- (pen) penalti jaurtiketak.
Garaipenak aldatu
Taldea | Txapeldun | Bigarren |
---|---|---|
CD Puertollano | 1994, 2006, 2011 | - |
CD Ourense | 2008, 2014 | 1952 |
Real Jaén | 1952, 2009 | - |
Pontevedra CF | 2007, 2018 | - |
Córdoba CF | 1951, 2022 | - |
Real Valladolid | 1953 | 1945 |
RCD Mallorca B | 1996 | 2007 |
Euskal Herrikoak aldatu
- Irabazle:
- Deportivo Alavés (1): 1946
- Real Unión (1): 2015
- Finalista:
- Lemoa KE (2): 2011, 2012
- Barakaldo CF (1): 1951
- CD Tudelano (1): 2020
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz) Federazioaren webgunea.