Granada Club de Fútbol

Granada Club de Fútbol futbol talde andaluziarra da, 1931an Granada hirian sortutakoa. Etxeko partiduak Nuevo Los Cármenes estadioan jokatzen ditu.

Granada Club de Fútbol
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako bigarren maila eta Espainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaNuevo Los Cármenes estadioaGranada
37°09′11″N 3°35′45″W / 37.153°N 3.5957°W / 37.153; -3.5957
Pictograms-nps-services-theater4.svg 19.436
Agintea
LehendakariaJiang Lizhang (en) Itzuli
EntrenatzaileaAitor Karanka
Egoitza nagusi
JabeaJiang Lizhang (en) Itzuli
Historia
Sorrera1931
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: GRANADACF.es Twitter: GranadaCdeF Instagram: granadacf Edit the value on Wikidata

HistoriaAldatu

 
Nuevo Los Cármenes futbol zelaia.
 
Eibar KE-ren aurkako partida, lehen mailan.
 
Alhaurinen zelaian hirugarren mailako partida, 2005ean.

Sorrera eta hasierako urteakAldatu

1931eko apirilaren 6ean eratu zen Club Recreativo Granada taldea. Berehala irabazi zuen bere lehenengo txapelketa, 1933ko Andaluziako Kopa hain zuen ere. Gerra Zibila bukatzean bigarren mailan sartua izan zen eta berahala lehen mailara igotzea lortu zuen, 1940-41ean hain zuzen ere. Lau urte eman zituen gainera goiko mailan.

Lehen mailako urteakAldatu

Hamabi urte bigarren mailan egin ondoren berriz ere lehen mailara lortzea lortu zuen 1956-57 denboraldian bigarren mailako txapeldun gelditzean eta 1959an Errege Kopako finalista izan zen. Bartzelonak 4-1 irabazi zion finalean.

Titulurik irabazi ez arren lehen mailako ohiko taldea bihurtu zen Granada 1965ean hirugarren igoera lortu ondoren. Batez ere 1968 eta 1976 artean zortzi denboraldiz jarraian mantendu baitzen bertan. Posturik onena 6.a izan zuen 1971-1972 eta 1973-1974 denboraldietan.

Hiru hamarkada putzu sakoneanAldatu

Klubak 50 urteurrena betetzen zuen urtean 2.B mailara jeitsi zen Granada eta bertan urte mordoxka bat egin ditu. 2002an gainera diru arazoak zirela eta hirugarren mailara ere jeitsi zen.

BerpizkundeaAldatu

2009-10 urtean 2.B mailatik ateratzeko talde indartsua osatu zuen eta bigarren mailarako igoera lortu zuen. Hurrengo urtean Ligan 5. sailkatu zen, baina urte hartan igoera sistema aldatu zen, izan ere lehenengo bi sailkatuak zuzenean igotzen baziren ere 3 eta 6. postuen artean zeudenek ligaxka bat jokatu behar zuten eta ligaxka hori irabaztea lortu zuenez Granadak berriz ere lehen mailara igotzea lortu zuen.

2011-12 denboraldian lehen mailan aritu zen eta mantentzea lortu zuen azken jardunaldiko 87. minutuan Atlético Madrileko Falcaok Vila-Reali sarturiko gol bati esker. Hurrengo denboraldian jeitsiera postutatik kanpora mantendu zen eta 15. postua eskuratu zuen azkenean. 2013-14 denboralditik aurrera azken jardunaldian salbatu da. 2016-17an azken postuetan egon zen denboraldi guztian eta gabonetan fitxaketa ugari egin arren azken postuan amaitu zuen.

2019an berriz itzuli zen lehen mailara. Denboraldiko lehen itzulia bikaina egin zuen eta Errege Kopan finalerdietara iritsi zen 51 urte beranduago, baina Athleticek kanporatu egin zuen kanpoko golaren balioagatik. Azken jardunaldian ordea Athletici 4-0 irabazi eta zazpigarren postuan kokatu zenez historian aurreneko aldiz Europako txapelketetarako sailkatu zen.

UniformeaAldatu

Taldeak hasiera batean marra zuri urdindun elastikoa izan zuen. Gerra Zibila amaitu ondoren kolore bereko elastikoak aurkitu ez eta Madrilgo Saltoki Handi batzuetan elastiko zuri-gorriak erosi zituzten. 1960. hamarkadan gainerako taldeetatik bereiztu asmoz marra horizontalak zituzten kamisetak hartu zituzten. Ordutik aurrera bertikalak eta horizontalak txandakatu zituzten baina 2005ean egindako asanblada batean marra horizontalak finkatzea erabaki zen.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1931
     
 
 
 
1939-1954
     
 
 
 
1960

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

DatuakAldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 27
  • Denboraldiak 2. mailan: 34
  • Denboraldiak 2. B mailan: 22
  • Denboraldiak 3. mailan: 5
  • Ligako posturik onena: 6.a Lehen mailan (1971-72, 1973-74)

2021/2022 taldeaAldatu

2021eko abenduaren 10ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Luís Maximiano
4   ERD Maxime Gonalons
5   ERD Luis Milla
6   ATZ Germán Sánchez
7   AUR Alberto Soro
8   ERD Yan Eteki
9   AUR Luis Suárez
10   AUR Antonio Puertas
11   AUR Darwin Machís
13   ATE Aarón Escandell
14   ERD Monchu
15   ATZ Carlos Neva
16   ATZ Víctor Díaz
Zbk. Postua Jokalaria
17   ATZ Quini
18   ATZ Luis Abram
19   ERD Ángel Montoro
20   AUR Carlos Bacca
21   ERD Rubén Rochina
22   ATZ Domingos Duarte
23   AUR Jorge Molina
28   ATZ Pepe Sánchez
-   ATZ Neyder Lozano
-   ATZ Santiago Arias (Atleticotik utzita)
-   ATZ Sergio Escudero
-   ERD Álex Collado (Bartzelonatik utzita)

Irabazitako txapelketakAldatu

=== Espainiako txapelketak: 4

===

Andaluziako txapelketak: 1Aldatu

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa Europa
2004-05 4 Hirugarren maila 5.a -
2005-06 4 Hirugarren maila 1.a -
2006-07 3 Bigarren B maila 13.a 1. itzulia
2007-08 3 Bigarren B maila 5.a -
2008-09 3 Bigarren B maila 10.a 1. itzulia
2009-10 3 Bigarren B maila 1.a -
2010-11 2 Bigarren maila 5.a 3. itzulia
2011-12 1 Lehen maila 17.a 1/16
2012-13 1 Lehen maila 15.a 1/16
2013-14 1 Lehen maila 15.a 1/16
2014-15 1 Lehen maila 17.a 1/8
2015-16 1 Lehen maila 16.a 1/8
2016-17 1 Lehen maila 20.a 1/16
2017-18 2 Bigarren maila 10.a 2. itzulia
2018-19 2 Bigarren maila 2.a 2. itzulia
2019-20 1 Lehen maila 7.a 1/2
2020-21 1 Lehen maila 9.a 1/4 1/4 (Europa League)
2021-22 1 Lehen maila 18.a 2. itzulia
2022-23 2 Bigarren maila 1.a 2. itzulia
2023-24 1 Lehen maila

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


2022-23 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak  
Albacete | Andorra | Burgos | Cartagena | Deportivo Alavés | Eibar | Granada | Huesca | Ibiza | Las Palmas | Leganés
Levante | Lugo | Málaga | Mirandés | Oviedo | Ponferradina | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Villarreal B | Zaragoza