Villarreal Club de Fútbol

Villarreal Club de Fútbol 1923an sortutako Vila-realgo (Castello, Espainia) futbol taldea da, Lehen mailan jokatzen du. 2021. urtean UEFA Europa Leagueko txapelduna izan da.

Villarreal Club de Fútbol
El madrigal 2.jpg
Datuak
Motafutbol-taldea eta kirol talde profesionala
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Kide kopurua29 (2020)
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaEl MadrigalVila-real
39°56′39″N 0°06′13″W / 39.9442°N 0.1036°W / 39.9442; -0.1036
Pictograms-nps-services-theater4.svg 24.890
Agintea
EntrenatzaileaUnai Emery
Egoitza nagusi
JabeaFernando Roig Alfonso (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1923ko martxoaren 10a
Koloreak    
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Webgune ofiziala
Facebook: villarrealcf Twitter: VillarrealCF Instagram: villarrealcf Youtube: UC0MLWyQ0L7uEZY8wbkDSTkw TikTok: villarrealcf Edit the value on Wikidata
Real Madrilen aurkako partida.

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

1923an sortu zen C. D. Villarreal taldea. Gaur egungo taldearen oinarria berriz 1942an sorturiko Club Atlético Foghetecaz-en egon zen.

1970–71an lehen aldiz jokatu ahal izan zuen bigarren mailan bi denboraldiz jarraian. Bigarren B Maila eta Hirugarren Mailaren artean ibili zen hurrengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan finkatu zen azkenean Bigarren Mailan.

Pellegriniren urpekari horiaAldatu

1998-99 denboraldia izan zen Lehen mailan jokatu zuen lehenengoa, baina maila galdu zuen. 2000-2001 denboralditik aurrera ordea beti Lehen mailan ibili da. Indartsu hasi zen gainera, 7. egin baitzuen eta "submarino amarillo" (urpekari horia) ezizena jaso zuen.

2003an eta 2004ean UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen. Juan Román Riquelme zen taldeko izarra. Gero beste hainbat jokalari etorri ziren, hala nola Santi Cazorla eta Marcos Senna.

Manuel Pellegrini entrenatzaile txiletarra fitxatu zuen 2004-05 urterako, bai eta Pitxitxi Saria irabaziko zuen Diego Forlán aurrelari uruguayarra ere. urte honetan Ligako hirugarren postua lortu zuen taldeak. 2007an Forlanek alde egin bazuen ere Vila-realek bigarren postua lortu zuen Ligan, inoiz izan duen emaitzarik onena.

Azken hamarkadaAldatu

2009ko udan Pellegrinik Real Madrilera egin zuen alde eta taldeak nabaritu zuen. Hala ere 2011ean berriz ere laugarren postua eskuratu zuen.

2011-12 denboraldia UEFAko Txapeldunen Liga jokatuz hasi zuen, baina denboraldia benetan gaizki joan da eta azken partidako 87. minutuan Atlético Madrileko Falcaok sarturiko gol baten erruz bigarren mailara jeitsi da. 2012-13 denboraldirako Manolo Preciado entrenatzailea fitxatu zuten, baina aurkezpen egunaren bezperan bihotzekoak emanda hil zen. Bigarren postua eskuratu zuen hala ere eta lehen mailara itzuli ondoren hurrengo bi denboraldietan 6. egin eta Europa Leaguerako sailkatu da.

2015-16 denboraldia bikaina izan zuen. Ligan laugarren gelditu zen eta hirugarren aldiz Europa Ligako finalerdietara ere iritsi zen. 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan bosgarren egin zuen Ligan, baina Europan apal ibili zen. 2018-19 denboraldia oso eskasa izan du, jeitsiera postuetan egon zen ia beti eta azken uneko erreakzioari esker 14. posturaino iritsi zen.

2019-2020 denboraldian berriz, berpizte bat izan zuen, hainbat futbolarik beraien maila onena erakutsi zuten, eta lehen itzuli ez oso on baten ondoren, COVID-19 pandemiak eragin zuen geldiunearen ostean sekulako maila eman eta 5. postua lortu zuen. Europa League-era sailkatu zen eta 2021 denboraldian finalera iritsi zen. Finalean Manchester United izan zuen aurkari eta partida 1-1 berdindu ondoren penalti jaurtiketatan erabaki zen titulua. Hamarna penalti gauzatu ondoren eta bakarra hutsegin gabe atezainen txanda iritsi zen. Villarreal taldeko Gerónimo Rulli atezainak gola sartu zuen eta ondoren Manchesterreko De Gearen jaurtiketa ere gelditu zuenez castelloarrek lortu zuten Kopa altxatzea.

UniformeaAldatu

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1923-1946
     
 
 
 
1946-1966
     
 
 
 
1966-2005
     
 
 
 
2005-etik

Azken urteetako ekipamenduakAldatu

     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2022

DatuakAldatu

2021-22 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 22
  • Denboraldiak 2. mailan: 10
  • Denboraldiak 2. B mailan: 4
  • Denboraldiak 3. mailan: 23
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (2007-08)

2021/2022 TaldeaAldatu

2021eko abuztuaren 30ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Sergio Asenjo
2   ATZ Mario Gaspar
3   ATZ Raúl Albiol
4   ATZ Pau Torres
5   ERD Daniel Parejo
7   AUR Gerard Moreno
8   ATZ Juan Foyth
10   ERD Vicente Iborra
11   ERD Samuel Chukwueze
12   AUR Dani Raba
13   ATE Gerónimo Rulli
14   ERD Manu Trigueros
15   ATZ Pervis Estupiñán
Zbk. Postua Jokalaria
17   AUR Paco Alcácer
18   ATZ Alberto Moreno
19   ERD Francis Coquelin
20   ATZ Rubén Peña
23   ERD Moi Gómez
24   ATZ Alfonso Pedraza
25   ERD Étienne Capoue
30   AUR Yeremi Pino
31   ATE Iker Álvarez
-   ATZ Aïssa Mandi
-   AUR Boulaye Dia
-   AUR Arnaut Danjuma

Irabazitako txapelketakAldatu

Espainiako txapelketak: 0Aldatu

Nazioarteko txapelketak: 3Aldatu

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Europa Mundua
1999-2000 3.a (2. mailan) 1/8 -
2000-01 7.a 1/16
2001-02 15.a 1/4
2002-03 15.a 1/16 2.a (Intertoto)
2003-04 8.a 1/8 1/2 (Europa League)
1.a (Intertoto)
2004-05 3.a 1/32 1/4 (Europa League)
1.a (Intertoto)
2005-06 7.a 1/8 1/2 (Txapeldunen Liga)
2006-07 5.a 1/8 2.a (Intertoto)
2007-08 2.a 1/4 1/16 (Europa League)
2008-09 5.a 1/16 1/4 (Txapeldunen Liga)
2009-10 7.a 1/8 1/16 (Europa League)
2010-11 4.a 1/8 1/2 (Europa League)
2011-12 18.a 1/16 1/16 (Txapeldunen Liga)
2012-13 2.a (2. mailan) 2. itzulia
2013-14 6.a 1/16
2014-15 6.a 1/8
2015-16 4.a 1/8 1/2 (Europa League)
2016-17 5.a 1/8 1/32 (Europa League)
2017-18 5.a 1/8 1/16 (Europa League)
2018-19 14.a 1/8
2019-20 5.a 1/4
2020-21 7.a 1/4 1.a (Europa League)

Jokalari ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

2021-22 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Elx | Espanyol | Getafe
Granada | Levante | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal