Reial Club Deportiu Mallorca

RCD Mallorca» orritik birbideratua)

Reial Club Deportiu Mallorca 1916an sortutako Palmako (Balear Uharteak) futbol taldea da, bigarren mailan jokatzen duena. 2020/2021 denboraldirako itzuli zen hona, 2020an jaitsi eta 1. mailan egon eta gero.

Reial Club Deportiu Mallorca
Datuak
Izen ofiziala
Real Club Deportivo Mallorca, S. A. D.
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Kide kopurua54 (2010)
Eskumendekoak
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila, Espainiako futbol ligako lehen maila, Espainiako futbol ligako bigarren maila, Espainiako futbol ligako bigarren B maila eta Espainiako futbol ligako bigarren maila
EstadioaSon Moix estadioaPalma Mallorcakoa
39°35′N 2°38′E / 39.59°N 2.63°E / 39.59; 2.63 (1999–)
 23.142
Agintea
LehendakariaAndy Kohlberg (en) Itzuli
EntrenatzaileaJavier Aguirre Onaindía
Egoitza nagusi
JabeaRobert Sarver (en) Itzuli
BabesleaAir Europa eta Taica Corporation (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1916ko martxoaren 5a
Sortzailea
Jasotako sariak
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Webgune ofiziala
Facebook: RCDMallorcaOficial Twitter: RCD_Mallorca Instagram: rcdmallorcaoficial Edit the value on Wikidata
Mallorcaren aurreneko partida jokatu zuen taldea.
Real Madrilen aurkako partida.

Sorrera aldatu

Mallorca, 1916an sortu zen Alfonso XIII Foot-Ball Club izenarekin. Alfontso XIII.a Espainiakoak urte berean Errege titulua eman zion eta beraz Real Sociedad Alfonso XIII izena hartu zuen taldeak.

1931ean hartu zuen Real Club Deportivo Mallorca izena eta Lluís Sitjar estadioa 1945ean eraiki zuen.

Ensaimada mekanikoa aldatu

Bere historian zehar bigarren mailako taldea izan bada ere, 1997-98 urtetik hona lehen mailan aritu da eta emaitza onak lortu ditu, bi aldiz hirugarren izan baita ligan (1999 eta 2001ean). 1998an Espainiako Superkopa jokatu zuen Bartzelonaren aurka (Mallorca Kopako finalista zen) eta irabazi egin zuen. 2003an Espainiako Futbol Errege Kopa ere irabazi zuen. Garai horretan Héctor Cúper argentinarra izan zuen entrenatzaile eta taldeari "La ensaimada mecánica" ezizena jarri zitzaion.

2011-12 denboraldia istilu handiekin hasi zuen eta Michael Laudrup entrenatzaileak alde egitea erabaki zuen. Bera ordezkatzeko Joaquín Caparrós entrenatzaile sevillarra ekarri zuten eta azkenean Europa Leaguera sailkatzear egon zen. Hurrengo denboraldia aldiz oso oker hasi zuen eta bukaera aldera entrenatzaile aldaketarekin itxura hobea eman zuen arren azkenean 18. postuan gelditu zen. Ondorioz 16 denboraldi jarraian lehen mailan egon ondoren bigarren mailara jeitsi zen.

Bigarren mailan eta itzulera aldatu

Hurrengo denboraldietan arazo handiak izan zituen bigarren mailan mantentzeko eta 2016-17an maila galdu zuen, baina urtebeterako soilik. Egoera ekonimiko kaxkarrak behartuta, 2. mailako itzuleran 2B mailatik zetorren jokalari multzoa mantendu zuen, fitxaketarik ia egin gabe. Play-offetan sartu zen, eta finalean Deportivo de la Coruña gainditu zuen, Son Moixen joaneko partiduko 2-0 eko emaitzari buelta emanez. Urtebete egin zuen lehen mailan ordea.

Uniformea aldatu

Historikoa aldatu

     
 
 
 
Alfonso XIII
     
 
 
 
1916
     
 
 
 
1943-tik

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2020-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

2023/2024 taldea aldatu

2023ko uztailaren 18an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Predrag Rajković
6   ATZ José Copete
7   AUR Vedat Muriqi
8   ERD Clément Grenier
9   AUR Abdón Prats
10   ERD Antonio Sánchez
12   ERD Iddrisu Baba
13   ATE Dominik Greif
14   ERD Dani Rodríguez
15   ATZ Pablo Maffeo
18   ATZ Jaume Costa
Zbk. Postua Jokalaria
20   ATZ Giovanni González
21   ATZ Antonio Raíllo
23   AUR Amath Ndiaye
24   ATZ Martin Valjent
-   ERD Omar Mascarell
-   ATZ Toni Lato
-   ERD Manu Morlanes
-   AUR Javier Llabrés
-   ATZ Siebe Van Der Heyden
-   ATZ Josep Gayá

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 31
  • Denboraldiak 2. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. B mailan: 3
  • Denboraldiak 3. mailan: 12
  • Ligako posturik onena: 3.a Lehen mailan (1998-99, 2000-01)

Irabazitako txapelketak aldatu

Espainiako txapelketak: 2 aldatu

hirugarren 1998-99 eta 2000-01 urteetan.

2003

1999

1995-96 (Mallorca B taldea)

Nazioarteko txapelketak: 0 aldatu

finalista 1998-99 denboraldian

Lagunartekoak aldatu

2002

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa
1997-98 5.a 2.a
1998-99 3.a 1/4 1.a 2.a (Errekopa)
1999-2000 10.a 1/16 1/32 (Txapeldunen Liga)
1/4 (Europa League)
2000-01 3.a 1/4 1/8 (Intertoto)
2001-02 16.a 1/8 1/16 (Txapeldunen Liga)
1/16 (Europa League)
2002-03 9.a 1.a
2003-04 11.a 1/16 2.a 1/8 (Europa League)
2004-05 17.a 1/16
2005-06 13.a 1/32
2006-07 12.a 1/8
2007-08 7.a 1/4
2008-09 9.a Finalerdiak
2009-10 5.a 1/4
2010-11 17.a 1/8
2011-12 8.a 1/4
2012-13 18.a 1/8
2013-14 17.a (2. mailan) 2. itzulia
2014-15 16.a (2. mailan) 2. itzulia
2015-16 17.a (2. mailan) 2. itzulia
2016-17 20.a (2. mailan) 3. itzulia
2017-18 1.a (2.B mailan) 2. itzulia
2018-19 5.a (2. mailan) 1/16
2019-20 19.a 1/16
2020-21 2.a (2. mailan) 2. itzulia
2021-22 16.a 1/4
2022-23 9.a 1/8

Kanpo estekak aldatu

2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal