Sueztitze
Sueztitze edo su eztian frijitzea barazkiak tenperatura ez oso beroan frijitzeko teknika da, barazki horiek bigundu edota barazki horien saltsa bat egite aldera. Maiz, tipula, baratxuri eta tomatearekin egiten da. Normalean sakonera txikiko eltzeetan egiten da, sueztitzea uniformea izateko barazkiak mugitu behar baitira. Beste platerak prestatzeko aurreko prestaketa izaten da, hala nola paellaren kasuan.
Sueztitze teknika (Sueztitu)
aldatuSueztitu Koipe gutxirekin, zatitutako barazki edo bestelakoak su geldo edo eztian estalkiarekin edo gabe kozinatzean datza.
Osagai zatitua+ olioa eta gatza+ su eztia + estalkiarekin edo gabe+ denboran |
---|
ERABILPENA
- Gehienetan, plater baten aurre lana izaten da eta beraz, bigarren mailako teknika bezala edo eta, txigortu nahi ez dugun osagai bigun baten prestaketa moduan ere har daiteke.
- Barazki desberdinak elkarrekin kozinatzeko erabiltzen da bereziki.
HAINBAT AHOLKU
- Salteatu teknika, su bizian eta denbora laburrez burutzen den bitartean, sueztitzea su baxu-ertainean eta denbora luzeagoan egiten den teknika da.
- Gatza hasieratik pittin bat gehitzen zaio, izerdia bota dezan. Bukaeran, puntuan jarriko dugu.
- Sutan denbora luze edukiz, barazkia goxatu egingo litzateke, kolore gorrixka hartuz.
- Oinarri ona izango da saltsa edo gisatu askorentzat.
- Xehatuta, dadotan edo karratuetan, juliana eran, edo forma bereziak emanda sueztitzen dira barazkiak.
ONTZITERIA EDO TRESNERIA
- Sautea , zartagina, kazola, marmita ertaina.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |