Ireki menu nagusia

Pablo Tillac, jatorrizko izenaz Jean-Paul Tillac[1] (Angulema, Okzitania, 1880ko apirilaren 14aKanbo, Lapurdi, 1969ko urriaren 15a) margolaria, grabatzailea, akuaforte-egilea eta ilustratzailea izan zen, bizitza eta lana gehienbat Euskal Herrian egin zituena, Lapurdin zehazki, non 1918tik bizi izan baitzen.

Pablo Tillac
Bizitza
Jaiotza Angulema1880ko apirilaren  14a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Kanbo1969ko urriaren  15a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria

BiografiaAldatu

PrestakuntzaAldatu

Jean-Paul Tillacek, Anguleman jaioa, amaren partetik aitona euskalduna zuen. Parisko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak, han Jean-Léon Gérôme, Fernand Cormon, Jacquet, Waltner et Oscar Roty irakasle izanik. Garai hartatik Jardin des Plantes delako animaliez zein giza-figurez edo gai arkitektoniko eta etnografikoez egin zituen marrazki ugariak gorde dira.

Munduan zeharAldatu

1903tik 1910era Erresuma Batua, New York, Kuba eta abarrerako bidaiak egin zituen. Texasen marrazketa eskolak eman zituen eta gero Ingalaterrara joan. 1911n Europara itzuli zen; hala ere, ez zen geldirik egon, eta Euskal Herriko zenbait lekutara (Bilbo tartean), Bartzelona nahiz Elxa (Katalan Herriak), eta Madrila (han Zuloaga ezagutu zuen) edota Toledora bidaiak eta egonaldiak egin zituen, beti «exotismoa»ren bila. Obra anitz egin zuen leku haiek inspiratuta; leku horietako zenbaitetara askoz geroago itzuliko zen, eta adibidez Madrilen zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta horri buruzko serie bat du.

1914an, Tillacen irudiak aldizkari batzuetan (La Esfera, The studio) agertzen hasiak zirenean, gerrarako deitu zuten. Poitou eskualdean izan zen, eta han tropa kolonial asko zegoenez «exotismo» ildoari segida eman zion.

Lapurdin egonkortuAldatu

1919an behin-behinekoz, eta geroago, 33 urterekin, behin betiko, bizileku Kanbo (Lapurdi) aukeratu zuen; han bere amarekin eta Henri anaiarekin bildu zen.

Europako herri zahar honekiko lotura afektiboez gain material exotikoaren bilaketa horrek ere bultzatuko du; artista, idazle, bidaiariz... betetako Biarritz eta denbora batez bizitokia izan zuen Donostiarekiko hurbiltasuna. Hala ere luxuzko turismoaren munduarekin batu beharrean tokiko gune euskaltzale edo kulturalekin lotzea aukeratu zuen: Baionako Euskal Museoa, Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, Gure Herria eta Eusko Yakintza aldizkariak... Eusko Ikaskuntzako kidea ere izan zen.

Urteak igarota, Kanbon zelarik, nazien okupazioko garaia ere sufritu behar izan zuen, eta horretaz artelanak egin zituen.

Bere obra eta Euskal HerriaAldatu

Euskal, iberiar eta greko-latindar kulturekin zaletu zen. Erudizio handia zuen, eta frantsesaz gain beste hainbat hizkuntzatan trebatu zen: arabiera, greziera, ingelesa, hebreera, espainiera eta euskara ere bai.

Euskal Herria ikuspegi guztietatik aztertu zuen: bizitzako eszenak, giza-portaerak, jaiak, sorginkeria, arrantza, lekuak, monumentuak, merkatuak, pilota, taberna... Horretan benetako maisua izan zen; dokumentu etnografikotzat jo daitezke. Beste aldetik artikulu etnografikoak eta horren gaineko hitzaldiak eman zituen.

Diasporarekin harremanak izateko ere aukera izan zuen, eta 1947an Tillacen lanekin bi erakusketa antolatu ziren Buenos Airesko Centro Vasco Francés egoitzan.

Ilustratzaile erreferentzialaAldatu

Hainbeste libururen ilustrazioak egin izan ditu; Parisko argitaletxe batzuentzat ere aritu zen arren (Jack Londonen obrak adibidez ilustratuz), Euskal Herrian edo Euskal Herriaz oso ekoizpen aipagarria egin zuen.[2] Lan hauek nabarmentzen dira:

  • Ramuntcho liburuari eginikoak, Parisko Henri Cyral etxearen enkarguz.
  • Jean Barbier abadearen 1930eko Légendes du Pays basque d'après la tradition tituludunari eginikoa.
  • Espainiako Gerra Zibila baino lehenagoko urteetan Bernardo Estornés Lasak enkargatutako gai historiko-legendarioei buruzko azal eta ilustrazio-sorta: Historia de la monja alférez, Sancho Garcés, Narraciones baskas, Don García Almorabid, El coronel Villalba, El último tamborilero de Erraondo, El bardo de Itzaltzu, Los consejos de tiempos pasados, La cieguecita del puente, Contrastes eta abar.
  • Azkueren Euskalerriaren Yakintza (Espasa, 1935-1936) obrak ere Tillacen ilustrazioak izan zituen, eta Libro de Oro de la Patria (1935) izeneko luxuzko lanean Tillacen lanen selekzio bat dago.
  • Hurrengo urteetan ere liburu ugariri egingo zizkien marrazkiak: Corsaires basques et bayonnais (Pierre Rectoranena), Visages du Pays Basque obra kolektiboa...
  • Claude Dendaletchek, 2000n Bordeleko Aubéron etxearekin argitaratu zuen Pays basque. Les sorcières de Zugarramurdi liburuan, Pablo Tillacen ilustrazioak ipini zituen.

Milaka lan nonAldatu

Bere artelanen zati handi bat Tillac bizi zelarik Baionako Euskal Museora bideratu zen. Beste batzuk, hil eta gero Kanbora joan zen. Neurriz kanpo oparoa, askotan gertatu bezala bera bizirik zela apenas saltzen zituen obrak (neurri handi batean bere borondatez), baina hil ostean zenbait enkante masibo antolatu dira, eta beraz esku pribatuetan daude gehienak gaur egun.[3][4]

Donostiako San Telmo museoan eta Auñamendi argitaletxean ere badira Tillacen lan batzuk.

Kanboko Herriko Etxea 1.600 bat lanen jabe da, eta Baionako Euskal Museoa 500 ingururena, baina hala ere alde handiz familia da obrarik gehienen jabea: 4000 bat zituzten, 2007an enkantean ateratzen hasi baino lehen.[5]

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Gers departamenduan bada Tillac izena duen herri bat, Tilhac okzitaniera arautuan. Anekdotarako, artista honek badu koadro bat "Tillak" izenez sinatua.
  2. (Gaztelaniaz) «Jean Paul Tillac: Ilustrador de libros», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. (Frantsesez) «Le grand déballage exceptionnel de Pablo Tillac», Euskal Herriko Kazeta, 2006-11-23.
  4. (Frantsesez) «Pablo Tillac a la cote», Euskal Herriko Kazeta, 2006-1-15.
  5. «Pablo Tillacen arte ondarea sakabanatzen ari da pixkanaka», Gaur8, 2007-06-16.

Kanpo estekakAldatu