Elx[1] (gaztelaniaz Elche, eta ofizialki Elx/Elche) Valentziar Herrialdeko udalerria da, Baix Vinalopó eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburu eta udalerririk populatuena, pobintziako bigarren populatuena eta Valentziar Herrialdeko hiri nagusietakoa da. 2006an 219.032 biztanle zituen eta 326 km²-ko azalera du. Famatua da bere palmondo basoa.

Elx
Elx
Espainiako udalerria
Elx panoramica.jpg
Flag of Elx.svg Escut d'Elx.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakBaix Vinalopó
Alkatea Carlos González Serna
Izen ofiziala Elx
Elche
Jatorrizko izena Elx
Posta kodea 03201–03208, 03293, 03139, 03194–03195, 03290–03296 eta 03320
INEk ezarritako kodea 03065
Herriburua Elche
Geografia
Koordenatuak 38° 16′ 01″ N, 0° 41′ 54″ W / 38.2669°N,0.6983°W / 38.2669; -0.6983Koordenatuak: 38° 16′ 01″ N, 0° 41′ 54″ W / 38.2669°N,0.6983°W / 38.2669; -0.6983
Localització d'Elx respecte el Baix Vinalopó.png
Azalera 326.1 km²
Altuera 86 m
Mugakideak Alacant, Aspe, Crevillent, Dolores, Guardamar del Segura, Monforte del Cid, San Fulgencio eta Santa Pola
Demografia
Biztanleria 232.517 bizt. (2019)
Dentsitatea 713,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera K.a. V. mendea
Telefono aurrizkia 966 - 965
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Tolosa Okzitania, Jaka, Subotica (en) Itzuli, San Bartolomé de Tirajana, Kasukabe (en) Itzuli, Boltaña, Monzón eta Oran
Hizkuntza ofiziala katalana
elche.es

1897an agertu zen l´Alcúdian (Elchetik 2 kilometrora) Elxeko Dama izena eman zitzaion emakumezko buru eder bat, K.a. V-III. mende bitartekoa. Santa Mariako eliza (XVII-XVIII. m.). Zapatagintza du industria nagusia; langileriaren bostenak laborantzan dihardu.

HistoriaAldatu

Elx, Iberiako zibilizazioaren hirigune garrantzitsua izan zen kartagotarrak eta, batez ere, erromatarrak bertaratu ziren arte. Julia Ilici Augusta izena eman zioten erromatarrek. Bisigodoen hiria izan ondoren, arabiarrek konkistatu eta landak ureztatzeko ubide sare zabal batez hornitu zuten lurralde osoa. Gaztelako erreinuak arabiarrei harturiko lurraldeetako bat izan zen 1244. urtean, eta 1304. urtean Valentziako Erresumako hiri bihurtu zen.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Elx)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.5 15 18.5 21 25.5 28.5 31 32 28.5 24 18.5 15 22.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.3 10.5 13.8 16 20.2 23.3 26 26.5 24 19.5 14.3 11 18
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6 6 9 11 15 18 21 21 18.5 15 10 7 13.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 21 25 14 30 24 21 3 6 27 57 26 32 286
Iturria: [2]

Biztanleriaren bilakaeraAldatu

Elxeko biztanleriaren bilakaera
1787 1857 1887 1900 1910 1920 1930 1940
17.554 19.533 23.847 27.308 30.511 33.167 38.013 46.596
1950 1960 1970 1981 1991 1996 2001 2006
55.877 73.320 122.663 162.873 187.596 191.660 198.190 219.032

ElkarteakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Elx ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

 
Elxen ikuspegi panoramikoa


  Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.