Alua, bulba edo emakuntza ugaztun emearen kanpoaldeko sexu-organoen multzoa da, pubis-mendian, baginaren sarreraren, klitoriaren eta gernu-meatuaren inguruetan.

Alua
Female genitalia inner.JPG
Emakume baten aluko atalak (ilea moztuta du).
1: Klitoriaren estalkia
2: Klitoria
3: Ezpain txikiak
4: Baginarako sarbidea
5: Ezpain handiakCommons-logo.svg Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parte Emakumearen ugaltze-aparatua
Gernu-aparatua
Konponenteak Pubis-mendia
klitoria
Ezpainaka
Hona
drenatzen du
internal pudendal veins (en) Itzuli
gainazal inginaleko nodo-linfatikoaka
Identifikadoreak
Latinez pudendum femininum
MeSH A05.360.319.887
TA A09.2.01.001
FMA 20462
Terminologia anatomikoa

AnatomiaAldatu

KlitoriaAldatu

Gizonezkoen zakilaren organo parekidea da, eta hortaz, sentikortasun handiko errai zutitzailea da. Gorputz leizetsuek ezinbesteko papera jokatuko dute klitoriaren eraketan; izan ere, klitoriaren atal ezberdinak eratuko dituzte. Hainbat atal aztertu ahal izango ditugu:

  • Bi zutabe
  • Gorputza
  • Glandea

Gorputz leizetsuakAldatu

Gorputz leizetsuek bi zutabe eratuko dituzte, perineo-mintzaren azalean kokatuz eta adar iskiopubianoetan ezarriz. Ondoren, bi zutabe hauek alde dortsalean bat egin eta klitoriaren gorputza eratuko dute. Azkenik, gorputzak protuberantzia moduko bat izango du, glandea izango dena. Glandea, gizonezkoenaren antzera,  sentsitiboki oso inerbatuta egongo da, eta gorputzarekin batera, prepuzioz inguraturik egongo da. Hala ere, gizonen eta emakumeen glandeen artean bada desberdintasun nagusi bat: gizonezkoen kasuan glandea ez da gorputzaren eratorria.

Horrez gain, zutabe leizetsuak muskulu iskiokabernosoez estalita egongo dira. Hauek iskioaren tuberositatetik abiatu eta alde dortsaleraino hedatzen dira, eta nerbio pudendoak (S2-S4) inerbatuko ditu. Hauen funtzio nagusia zutabeen inguruan estutu eta odola klitoriaren gorputzera bidaltzea izango da, azken hau zuti dadin.

Azkenik, aipatu behar da ezarrita ez dauden gorputzaren zatiak lotailu bidez eutsi behar direla. Hau bi sexuetan ematen da, baina klitorian, zakilan ez bezala, lotailu bakarra egongo da, alde dortsalean kokaturik, gorputzetik sinfisi pubikoaren beheko aldera lotuko dena. Honen izena klitoriaren euspen-lotailua izango da.

Bestibulu erraboilakAldatu

Bestibulu-erraboilak perineo-mintzaren azalaldeari atxikituta daude, eta klitoriaren glandean ezartzen dira. Ezpain nagusien barnealdean daude kokatuta, muskulu bulboesponjosoak inguratuta. Bestibulu-erraboilak gizonen gorputz arolaren baliokidea den arren, esan beharra dago desberdintasun asko daudela haien artean.

  • Bestibulu-erraboilak ehun leizetsuz eratuta daude (ez nahastu gorputz leizetsuekin), faszia batek inguraturiko zain sare batez eratuta baitaude; gizonen gorputz arola ehun arolaz dago eratuta.
  • Gizonen kasuan gorputz arol bakarra dago; emakumeen kasuan, ordea, bi bestibulu-erraboil egongo dira.
  • Azkenik, emakumeen kasuan ez dute uretra inguratuko gizonetan gertatzen den bezala, uretra zuzenean irekitzen baita bagina-bestibuluan.

Esan bezala, bestibulu-erraboilak muskulu bulboesponjosoz inguraturik egongo dira. Hauek perineoko zentro tendinotsutik aterako dira bagina-bestibuluaren alde banatara, eta klitoriaren alde dortsalean bat egingo dute berriro ere. Nerbio pudendoak (S2-S4) inerbatuko ditu, eta hauen funtzio nagusia bagina-zuloa estutzea izango da.

Ezpain nagusiakAldatu

Ezpain nagusiak egitura ektodermikoak dira, ehun fibroadiposodun larruazalaren tolespen iletsuak, eta eskroto-poltsaren parekideak direla esan genezake. Aipatu bezala bestibulu-erraboilen gainean daude kokatuta, eta bertan amaituko da lotailu biribila. Horrez gain, aipatzekoa da aurrealdean Venus mendiarekin jarraiak izango direla, atzealdean ezpain arteko komisura eratzen duten bitartean.

Ezpain txikiakAldatu

Ezpain txikiak ehun fibroelastikodun larruazalaren tolespen oso finak dira, inerbazio handikoak, eta haien artean bagina bestibulua egongo da kokatuta. Ezpain txikiak aurrerantz banandu eta alboko eta erdialdeko tolesturak emango ditu, ondoren egitura desberdinak emango dituztenak. Alboko tolesturek bat egin eta klitoriaren prepuzioa eratuko dute; erdialdekoek, aldiz, bat egin, glandean ezarri eta klitoriaren frenulua emango dute. Azkenik, esan behar da ezpain txikiak atzerantz joan, bertan bat egin eta ezpainen frenulua eratuko dutela.

Bagina-bestibuluaAldatu

Esan bezala, ezpain txikiek mugatuko dute, eta bertan uretra-zuloa eta bagina-zuloa izango ditugu. Lehen penetraziora arte (beste arrazoi batzuengatik ere hautsi daiteke), bagina-zuloa himenaz estalita egongo da; azken hau eraztun formako mintzezko egitura bat da.

Uretraren kanpoko zuloaren alboetan guruin parauretralen edota Skene guruinen zuloak aurkituko ditugu. Horiez gain, bestibulu-erraboilaren amaieran guruin bestibular nagusiak edo Bartholin guruinak ere egongo dira, eta ezpain txikien barneko azaleran drainatuko dute. Guruin hauek perineo-mintzaren azalean egongo dira kokatuta, eta haien funtzioa lubrikazioa izango da: Skeneren kasuan uretra lubrikatuko dute, eta Bartholin guruinek mukia jariatuko dute bagina lubrikatu eta koitorako prestatzeko.

OdoleztapenaAldatu

Emakumeen kanpo-genitalen odoleztapena barneko arteria pudendoaren adar desberdinek egiten dute; barneko arteria pudendoa berez perineoa odoleztatzen duen arteria nagusia da. Dakigun bezala, barneko pudendoa barneko iliakoaren aurreko enborraren bukaerako adarretako bat da, zulo ziatiko nagusitik ateratzen zena, piramidalaren azpitik. Ondoren, arantza ziatikoa inguratu eta hodi pudendo edo Alcocken hodiari esker iritsiko da perineora. Hodi honetan pakete neurobaskularra eratuko du, nerbio pudendoarekin eta barneko zain pudendoarekin batera. Azkenik, adar ugari emango ditu; guk sailkapena zonaldearen arabera egingo dugu.

Uzki irukianAldatu

Alcocken hoditik atera bezain laster, barneko pudendoak ondeste-arteria emango du, uzkiaren esfinterra odoleztatuko duena.

Perineo azaleko eremuanAldatu

Bertan, perine-arteria egongo da, muskulu bulboesponjosoak eta iskiokabernosoak irrigatuko dituena, gizonezkoen kasuan bezala. Honek bukaerako adarrak ematen ditu, atzeko ezpain adarrak, hain zuzen ere. (Gizonezkoen kasuan, hauek atzeko adar eskrotalak izango lirateke)

Perineo sakoneko eremuanAldatu

Bertan hainbat emango ditu. Lehenik eta behin, bestibulu-arteria izango dugu, bestibulu-erraboila irrigatzeko. Bestalde, klitoriaren arteria sakona ere izango dugu, gorputz leizetsuen barrena joango delarik hauek odoleztatuz. Azkenik, klitoriaren arteria dortsala izango dugu, klitoriaren gorputza, glandea eta prepuzioa odoleztatzeaz arduratuko dena.

Zain itzuleraAldatu

Emakumezkoen perineoko eta kanpo-genitaletako zainek, gizonezkoetan gertatzen den moduan, arterien izen eta ibilbide berdinak izango dituzte. Zain denak barneko zain pudendoan amaituko dute, salbuespen bakarra egongo delarik. Hau klitoriaren zain dortsala izango da, eta maskuriko zain-sarean amaituko du. (Gizonezkoetan salbuespena azaleko zain dortsala izango da, eta kanpoko zain pudendoan drainatuko du)

LinfaAldatu

Genitaletako linfa guztia gongoil linfatiko lunbarretara joango da, bai aorta abdominalaren bai beheko kaba-zainaren aldamenetakoetara, alegia. Hala ere, aipatzekoa da kanpo-genitaletako zein baginaren behealdeko linfa lehenik eta behin iztai-gongoiletara joango dela, azaleko zein sakonetara, ondoren gongoil iliakoetara iritsiko delarik azkenean gongoil lunbarretara bideratzeko.

InerbazioaAldatu

Pakete neurobaskularra barruko arteria eta zain pudendoek eta nerbio pudendoak eratuko dute. Nerbio pudendoa izango da beraz kanpo genitalen inerbazioaren arduradun nagusia. Nerbio pudendoa (S2-S4) nerbio mixtoa da, aurreko adarrek inerbazio motorra bideratzen dute-eta (muskulu iskiokabernosoak inerbatzen dituzte, besteak beste), atzeko adarrak inerbazio sentsitiboaz arduratzen diren bitartean. Orain azken honetan zentratuko gara.

Nerbio pudendoak hainbat adar sentsitibo emango ditu:

  1. Uzki-hirukian behe ondeste-nerbioa izango dugu, uzkiaren esfinterraren inerbazio sentsitiboaz arduratuko dena.
  2. Nerbio pudendoak perine-nerbioa ere emango du, perineoaren sentsitibitatea hartuko duena. Honen azken adarra atzeko ezpain-nerbioa izango da, ezpain nagusiak inerbatuko dituelarik.

Azkenik, perineoko eremu sakonean nerbio pudendoak adartxo bat emango du, klitoriaren nerbio dortsala, arteria homonimoaren ibilbide berdina izango duena. Horrenbestez, klitoriaren nerbio dortsala klitoriaren glandearen, gorputzaren eta prepuzioaren inerbazio sentsitiboaz arduratuko da.

PatologiaAldatu

Sortzetiko eragabetasunak eta bestelako sindromeakAldatu

Ernal-sistemaren garapena bai kromosoma sexualekin zein autosomikoekin erlazionatuta dagoen prozesu konplexua dugu. Hasiera batean, ar eta emeen ernal-sistemaren garapena berdina bada ere, dimorfismo sexual baten ondorioz aldaketak emango dira bi sexuetan. Aldaketa horiek Y kromosoman dagoen gene-ezberdintzaile baten ondoriozkoak izango dira; SRY genea, alegia. SRY genearen adierazpena egonez gero, arren ernal-sistemaren garapena emango da soilik, bestela, emearen ernal-sistemarako ezberdintzapena emango da. Aluari dagokionez, garapen enbrionarioan zehar zenbait akats eman daitezke, sinu urogenitalaren kanpoko ikuspegian aldaketa nabarmenak eragingo dituztenak: [1]

Himen atresia edo perforaziorik-gabeko himena

 
Irudi honetan himenaren forma ezberdinak ikusten dira: lehenengoa himen arrunta edo ondo-eratutakoa da, azkenekoa perforaziorik gabeko himena delarik.

Bestibulu baginalaren eragabetasunik ohikoena da, jaioberri emeen %0,1 kasuetan ematen dena. Baginaren sarrera-zuloa oztopatuta dago eta hilerokoaren kanporaketa-kanalaren buxadura emango da. 15 urte baino gutxiagoko emeetan lehenengo sintomak agertu egiten dira, hala nola, min abdominala, hilerokoaren bidez jariatutako odol-fluxu zein koagulu edo odol-bilduak metatzen direlako. Gomendatutako tratamendua himenetomia da, bestibulutik himena erauziz sarbidea libre geratuko delarik. [2]

Emakumezkoen sasi-hermafroditismoa: sindrome adrenogenitala edo giltzurrun gaineko guruinaren hiperplasia

Heredaturiko 21-hidroxilasa entzimaren gabezia izango dute pazienteek. Entzima honek giltzurrun gaineko guruinean edo guruin adrenalean kokatzen den kortex geruzaren atal faszikularrean glukokortikoide eta mineralokortikoideen sintesian parte hartzen du eta, gabeziaren ondorioz, hormona hauen eskasia egongo da.

Horregatik, hipotalamo-hipofisi-adrenal ardatzen erregulazio mekanismoa piztuko da, hipofisitik ACTH edo adenokorikotropina hormonaren jariaketa emanez. ACTH-k guruin adrenalean androgenoen gehiegizko ekoizpena eragingo du. [3]

Honako ezaugarriak adieraziko dituzte sindrome hau duten pazienteek: XX kariotipoa (emea), barneko genitalen garapen arrunta, hala nola, umetokia, Falopioaren-tronpa eta obulutegiak eta kanpoko genitalen garapen-akatsak: klitoriaren hipertrofia eta baginaren ezpainen fusioa, kasu gehienetan.

Kanpoko ernalkinen gizontze-maila zehazteko, Praderren estadioak erabiltzen dira: [4]

 
Hipertrofia arina duen klitori eta zakil baten arteko konparaketa.
  • I estadioa: klitoriaren hipertrofia eta alu txikia.
  • II estadioa: klitori oso hipertrofiatua eta sinu urogenitala.
  • III estadioa: klitori oso hipertrofiatua, sinu urogenitala eta ezpainen nagusien fusioa.
  • IV estadioa: klitoriaren hipertrofia nabarmena, ezpainen nagusien fusioa eskroto-poltsaren itxurarekin.
  • V estadioa: zakil-itxurako klitoria, eskroto-poltsarik gabe.

Horiez gain, hirsutismoa, gantzaren pilaketa gorputz osoan zehar, hiponatremia, arritmiak eta hipotentsioa eman daitezke.

ErreferentziakAldatu

  1. Rey, Rodolfo. (2001-04). «DIFERENCIACIÓN SEXUAL EMBRIO-FETAL: DE LAS MOLÉCULAS A LA ANATOMIA» Revista chilena de anatomía (1): 75–82 doi:10.4067/S0716-98682001000100012 ISSN 0716-9868 . Noiz kontsultatua: 2020-11-13.
  2. (Gaztelaniaz) Delgado Pecellín, I.; Navas López, V. M.; Rodríguez Herrera, A.; Espín Jaime, B.; Pizarro Martín, A.; Rodríguez Ruiz, J. R.. (2007-06-01). «Himen imperforado como causa infrecuente de dolor abdominal recurrente» Anales de Pediatría (6): 626–627 doi:10.1157/13107402 ISSN 1695-4033 . Noiz kontsultatua: 2020-11-13.
  3. «Hiperplasia suprarrenal congénita - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org . Noiz kontsultatua: 2020-11-13.
  4. Hiperplasia suprarrenal congénita por déficit de 21-hidroxilasa. . Noiz kontsultatua: 2020-11-13.

Kanpo estekakAldatu