Ireki menu nagusia

Askatasuna (alderdia)

alderdi politikoa
Artikulu hau alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askatasuna (argipena)».

Askatasuna Euskal Herriko ezker abertzaleko alderdi politiko bat izan zen, 1998ko abuztuaren 31n Espainiako Barne Ministerioko alderdi politikoen erroldan sartua. Bilbon eduki zuen egoitza.

Askatasuna
Sorrera 1998ko abuztuaren 31
Desegitea 2009ko otsailaren 18a1
Ideologia politikoa Ezker abertzalea
1 Espainiako Entzutegi Nazionalak desegin zuen.

Hilabete lehenago espetxeratu zuten Herri Batasunako Mahai Nazionala, eta ezker abertzalea balizko legez kanpo uztearen beldur zen, alderdi berri hau sortzera bultzatu zituena.[erreferentzia behar]

Dena den, geroxeago, ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuen, legez kanpo uzteko arriskua urrunduz; hauteskundeetan ezker abertzalea Euskal Herritarrok zerrendarekin aurkeztu zen, eta Askatasuna izena ez zuten erabili.

Hiru urte geroago, 2001eko maiatzean, testuingurua oso ezberdina zen, suetena hautsita. Orduan, Askatasuna aurkeztu zen, Euskal Herritarrok ere aurkeztu zen arren. Hala ere, ez zuten kanpainarik egin, eta boz kopuru eskasa eduki zuen. Hilabete beranduago EH eta HB Batasuna alderdi berrian birsortu ziren, 2003ko martxoan Auzitegi Gorenak legez kanpo utziko zuena, Alderdien Legearen ondorioz.

Nolanahi ere, Askatasunak legezko alderdia izaten jarraitu zuen eta hala agertu zen alderdien erregistroan, 2001etik jarduerarik izan ez badu ere. Honek azterkari batzuk bultzatu zituen Askatasuna Batasunak uneren batean erabiltzeko «hautes-marka» zela esatera.[erreferentzia behar] 2009ko otsailaren 18an, Espainiako Entzutegi Nazionalak alderdia desegin zuen.