Gure doinuak (telebista saioa)
Gure doinuak | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Onintza Enbeita |
Iraupena | 60 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | New Digital Media Euskadi S.L. |
TB Katea | ETB1 |
Ordutegia | Asteazkenetan 22:30etan |
Emisioa | 2018ko azaroaren 21a – 2019ko otsailaren 13a |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 12 (+ 1 momenturik onenak) |
Audientzia | %1,8 (%5,5 euskaldunak) |
Gure doinuak ETB 1en ematen duten telebista saio bat da. 2018ko azaroaren 22an estreinatu zen eta Onintza Enbeita kazetari eta bertsolaria da saioaren gidaria. Asteazkenero ematen dute, prime time ordutegian.
Denboraldia 12 atalekin bukatu zen 2019ko otsailaren 13an.
Saioaren azalpena
aldatuOnintza Enbeitak, astero-astero, autoa hartuta Euskal Herriko eskualdeak bisitatzen ditu, bertako doinu zahar eta ezagunen bila. Belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestiak eta gaur egungoak ezagutuz doa.
Eskualde bakoitzean pertsona ezagun bat du protagonista Onintzak, eta autoan batera eta bestera aritzen dira elkarrizketa egin bitartean. Gainera, saio bakoitzeko protagonistaz gain, bestelako musikari eta pertsonaiak ere agertzen dira beren abesti eta istorioak kontatzeko.
Saioak musika banda propioa ere badu. Sodupeko Maria Ereña eta Gaizka Duo musikariek, programa zehar aipatzen diren abesti batzuk kantatzen dituzte.[1]
Denboraldiak
aldatuDenboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1 | 12 + 1 | 2018ko azaroaren 21a | 2019ko otsailaren 13a | ----- | %1,8 (%5,5) |
Atalak eta audientziak
aldatuAtala | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Benito Lertxundi (Urola Kosta) | 2018ko azaroaren 21a | 21.000 ikusle | %2,9 (%8,7) |
2 | Eneko Sagardoy (Durangaldea) | 2018ko azaroaren 28a | 15.000 ikusle | %2,2 (%6,4) |
3 | Aitziber Garmendia (Goierri) | 2018ko abenduaren 12a | 15.000 ikusle | %2,2 (%7,2) |
4 | Gari (Bilbo Handia) | 2018ko abenduaren 19a | 18.000 ikusle | %2,4 (%8,2) |
5 | Xabier Saldias (Urola Erdia) | 2018ko abenduaren 26a | %2,6 (%7,4) | |
6 | Ines Osinaga (Debagoiena) | 2019ko urtarrilaren 2a | %1,3 (%4,4) | |
7 | Mikel Urdangarin (Gasteiz) | 2019ko urtarrilaren 9a | %1,6 (%5,2) | |
8 | Iñaki Perurena (Leitza) | 2019ko urtarrilaren 16a | %1,4 (%4,3) | |
9 | Itziar Ituño (Nerbioi ibarra) | 2019ko urtarrilaren 23a | %1,0 (%3,3) | |
10 | Xabi Solano (Buruntzaldea) | 2019ko urtarrilaren 30a | %1,0 (%3,1) | |
11 | Anje Duhalde (Lapurdi) | 2019ko otsailaren 6a | 12.000 ikusle | %1,5 (%4,7) |
12 | Barbara Goenaga (Donostialdea) | 2019ko otsailaren 13a | %0,9 (%2,8) | |
----- | Gure doinuak gogoratuz | 2019ko apirilaren 18a |