Mihiluze ETB1eko lehiaketa saioa da. Zortzi denboralditan 1.000 ataletik gora emititu dira eta etapa ezberdinak izan ditu.

Mihiluze
Mihiluze logo (2012-2013).jpg
Jatorria
IzenburuaMihiluze
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Sasoi kopurua8
Atalak1.117
Ezaugarriak
AurkezleaKike Amonarriz, Ilaski Serrano eta Antton Telleria
Emanaldia
Jatorrizko igorleaETB1 2022 logo.svg ETB 1
Hasiera-data2006ko otsailaren 2a
Amaiera-data2013ko maiatzaren 15a

2006ko otsailaren 2an estreinatu zen eta hasiera hartan igande arratsaldeetako show bat zen. Kike Amonarriz zen aurkezlea eta berarekin batera izaten zuen kolaboratzaile talde bat: Arantxa Gurmendi, Asisko Urmeneta, Ilaski Serrano, Niko Lizeaga... Etapa honek 13 atalez iraun zuen, 2006ko maiatzaren 11ra arte.

Uda ondoren, 2006ko urriaren 2an berriro itzuli zen telebista saioa, baina erabat aldatuta. Kike Amonarrizen alboan Ilaski Serrano jarri zuten aurkezle lanetan eta gainerako kolaboratzaileak desagertu egin ziren. Etapa honetan lehiaketa egunerokoa izatera pasatu zen, astelehenetik ostegunera.

Saioaren arrakasta ikusita, saio bereziak egiten ere hasi ziren. Horrela emisioa luzetu zen eta astelehenetik ostegunera emititzeaz gain, larunbat gauetan programa bereziak emateari ekin zioten (haurrekin, famatuekin...).

2013ko maiatzaren 15ean, larunbat batez amaitu zen lehiaketa Biba Mihiluze izeneko saio berezi batekin, 1.117 saio egin eta gero.

Bederatzi urte pasatu ziren eta Euskal Telebistak berriro lehiaketa berreskuratzea erabaki zuen. Grabazioak 2022ko abuztuaren erdialdean hasi zituzten eta irailaren 12an Mihiluze eraberritua itzuli zen pantailetara. Oraingo honetan Ilaski Serrano eta Antton Telleria gidari zirela.

FormatuaAldatu

Lehenbiziko denboraldiko helduen probakAldatu

Lehenengo faseaAldatu

Tribuaren berbak. Proba honetan, bikote bakoitzak zazpi hitzez osatutako zerrenda batetatik, aurkezleek zioten definizioari dagokion hitza asmatu behar zuten, hitz guztiak asmatu arte.

Bigarren faseaAldatu

Seikiak. Bigarren faseko probetako bat zen. Proba hau tokatzen zitzaion bikoteak sei hizki zituzten sei hitz asmatu behar zituzten, horietako bakoitza bi aldiz errepikatuta zegoelarik.

Potokumeak. Bigarren faseko beste probetako bat. Bertan, proba hau suertatzen zitzaion bikoteak bertso batean falta ziren hiru errima hitzak asmatu behar zituen.

Eroglifikoak, Bigarren faseko beste proba bat. Proba hau betetzea tokatzen zitzaion bikoteak aldizkari eta egunkarietan agertzen ziren moduko hieroglifoek ezkutatzen zuten hitza asmatu behar zuten.

Imihintzioka. Bigarren faseko laugarren proba, eta, ohi, proba fase hau lehenenik jokatzen zen. Bertan, proba hau suertatzen zitzaion bikoteko pertsona batek, besteari, hitzik esan gabe, soilik mimika bidez, tokatu zitzaizkion hiru gauzak deskribatu behar zizkion.

Hirugarren faseaAldatu

Esamesak. Bertan, fase honetara iritsi ziren bi bikoteek telefono mugikorretan idazten ziren moduko lau mezu asmatu behar zituzten, berez, asmatu beharreko zerbaiten definizio, deskribapen edo pistak zirenak. Fase honetan, bi bikoteek, ordurarte lortu zuten dirutik zenbat apustu egin nahi zuten erabaki behar zuten. Asmatu beharreko gauza asmatzen ez bazen, apustu egindako diru kopurua euren markagailutik kentzen zen. Asmatzen bazuten, berriz, apustu egindako diru hori euren markagailura gehitzen zen.

FinalaAldatu

Zer da zer? Finalera iritsi zen bikoteak, proba honetan, aurkezleek esaten zizkieten zazpi kontzeptuak hiru eremutan banatu behar zituzten. Hau hutsik egin gabe betez gero, bikote horrek ordura arte egunetan zehar bildutako zakua (diru-saria) irabaziko zuten.

Lehenbiziko denboraldiko haurren probakAldatu

Larunbateko haurren saioan, helduentzako aipaturiko probez gain, beste batzuk ere bazeuden. Honako hauek:

  • Letra euria. Publikoak haur lehiakideei letra batzuk botatzen zizkieten, eta hauek jasotako letrekin hitz bat eratu behar zuten.
  • Hitz debekatuak. Bikote bateko haur batek, besteari kontzeptu bat asmatzen lagundu behar zion hiru "hitz debekatu" aipatu gabe.
  • Marrazkia. Bikote bateko haur batek, besteari kontzeptu bat asmatzen lagundu behar zion marrazki baten bitartez, segundu kopuru baten barruan.
  • Bikometroa. Proba hau lehiakideak hobeto ezagutzeko eta bikoteak osatzen zituzten haurren arteko batek hartzen zuen parte.

Haurren saioan, gainera, ez zegoen dirurik tartean. Fase ezberdinetan biltzen zirenak puntuak ziren, eta finaleko Zer da zer? proba gaindituz gero, Eurodisneyrako bidaia bat irabaz zezaketen. Gainditu ezean, Port Aventurarakoa. Eta finalera heltzerik izan ez zuten bi bikoteentzat, beste sari batzuk zeuden, horien artean bizikleta. Mihiluzeren mahai jokoa ere oparitzen zen.

Beste sekzio batzukAldatu

Zazpikiak. Bertan, ikusleek kalean, aldizkari, egunkari, iragarki eta beste hainbat tokitan topatzen zituzten hizkuntz akatsak aipatzen ziren.

DenboraldiakAldatu

Denboraldia Programa Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota (eusk.)
2006 Mihiluze 13 13 2006ko otsailaren 2a 2006ko maiatzaren 11a
2006-2007 Mihiluze 130 142 2006ko urriaren 2a 2007ko uztailaren 5a
Mihiluze Haurrak (Pazko astea) 4 2007ko apirilaren 9a 2007ko apirilaren 12a
Mihiluze Haurrak (Denboraldi amaiera) 8 2007ko uztailaren 9a 2007ko uztailaren 19a
2007-2008 Mihiluze 146 162 2007ko irailaren 17a
Mihiluze Haurrak (Gabonetako bereziak) 8 2007ko abenduaren 25a 2008ko urtarrilaren 4a
Mihiluze Gazteak (Denboraldi amaiera) 8 2008ko maiatzaren 20a
2008-2009 Mihiluze 161 177 2009ko uztailaren 30a
Mihiluze Haurrak (Gabonetako bereziak) 8 2008ko abenduaren 22a 2009ko urtarrilaren 1a
Mihiluze Haurrak (Aste Santuak) 8
2009-2010 Mihiluze 156 195 2009ko irailaren 14a 2010eko uztailaren 21a
Mihiluze Haurrak (Larunbatetan) ? 39 2009ko urriaren 3a 2010eko abuztuaren 7a
2010-2011 Mihiluze 148 180 2010eko irailaren 20a 2011ko uztailaren 8a
Mihiluze Haurrak (Larunbatetan) 30 2010eko urriaren 2a 2011ko apirilaren 30a
Mihiluze (Famatuekin, Gabonetan) 2 2010eko abenduaren 25a 2011ko urtarrilaren 1a
2011-2012 Mihiluze 120 147 2011ko irailaren 19a 2012ko ekainaren 25a
Mihiluze Printzak (Errepikapenak) 2 2011ko abenduaren 3a 2012ko urtarrilaren 28a
Mihiluze Haurrak (Gabonetako bereziak) 10 2011ko abenduaren 20a 2012ko urtarrilaren 6a
Mihiluze Traka (Famatuekin, larunbatetan) 11 2012ko urtarrilaren 21a 2012ko martxoaren 31a
Mihiluze, hoberenen liga (1.000. atalaren astea) 4 2012ko ekainaren 4a 2012ko ekainaren 7a
2012-2013 Mihiluze 97 98 2012ko irailaren 3a 2013ko maiatzaren 14a
Biba Mihiluze (Agurra, famatuekin) 1 2013ko maiatzaren 15a %4,4 (%12,4)
2022-2023 Mihiluze 2022ko irailaren 12a Emisioan %1,1 (%3,4)
Mihiluze (Famatuekin, Gabonetan) 4 2022ko abenduaren 26a 2022ko abenduaren 29a %1,1 (%3,0)
Guztira 1.117

Audientzien eboluzioa astez aste (8. denboraldia)Aldatu

Atalak eta audientziakAldatu

8. denboraldia (2022-2023)Aldatu

Atala
(guzt.)
Atala
(denb.)
Astea Emisio data Audientzia Asteko audientzien bataz bestekoa
Ikusleak Kuota (eusk.)
1.118 1 1 2022ko irailaren 12a 12.000 %1,9 (%6,3) %1,5

(%4,9)

1.119 2 2022ko irailaren 13a %2,4 (%8,1)
1.120 3 2022ko irailaren 14a 9.000 %1,5 (%4,6)
1.121 4 2022ko irailaren 15a 1.000 %0,1 (%0,1)
1.122 5 2 2022ko irailaren 19a 8.000 %1,2 (%3,5) %0,6

(%1,7)

1.123 6 2022ko irailaren 20a 2.000 %0,4 (%1,2)
1.124 7 2022ko irailaren 21a 3.000 %0,5 (%1,7)
1.125 8 2022ko irailaren 22a %0,2 (%0,5)
1.126 9 3 2022ko irailaren 26a 1.000 %0,2 (%0,6) %1,3

(%3,0)

1.127 10 2022ko irailaren 27a 2.000 %0,3 (%0,5)
1.128 11 2022ko irailaren 28a 20.000 %2,9 (%7,3)
1.129 12 2022ko irailaren 29a %1,7 (%3,5)
1.130 13 4 2022ko urriaren 3a 9.000 %1,5 (%4,5) %1,2

(%3,6)

1.131 14 2022ko urriaren 4a 2.000 %0,3 (%0,4)
1.132 15 2022ko urriaren 5a 8.000 %1,2 (%3,8)
1.133 16 2022ko urriaren 6a 11.000 %1,9 (%5,5)
1.134 17 5 2022ko urriaren 10a 11.000 %1,8 (%5,0) %1,7

(%5,0)

1.135 18 2022ko urriaren 11a 12.000 %2,0 (%5,7)
1.136 19 2022ko urriaren 12a %1,5 (%4,5)
1.137 20 2022ko urriaren 13a 10.000 %1,5 (%4,7)
1.138 21 6 2022ko urriaren 17a 9.000 %1,4 (%4,6) %1,1

(%3,3)

1.139 22 2022ko urriaren 18a 5.000 %0,7 (%2,4)
1.140 23 2022ko urriaren 19a 7.000 %1,0 (%2,9)
1.141 24 2022ko urriaren 20a 7.000 %1,1 (%3,3)
1.142 25 7 2022ko urriaren 24a 14.000 %2,1 (%5,3) %1,5

(%4,2)

1.143 26 2022ko urriaren 25a %1,4 (%4,6)
1.144 27 2022ko urriaren 26a 11.000 %1,7 (%5,2)
1.145 28 2022ko urriaren 27a 4.000 %0,6 (%1,5)
1.146 29 8 2022ko urriaren 31a 8.000 %1,3 (%3,4) %1,0

(%2,9)

1.147 30 2022ko azaroaren 1a %0,7 (%2,0)
1.148 31 2022ko azaroaren 2a 9.000 %1,3 (%4,1)
1.149 32 2022ko azaroaren 3a 5.000 %0,7 (%2,1)
1.150 33 9 2022ko azaroaren 7a 6.000 %0,8 (%2,0) %0,8

(%2,8)

1.151 34 2022ko azaroaren 8a 5.000 %0,7 (%2,7)
1.152 35 2022ko azaroaren 9a 4.000 %0,6 (%2,1)
1.153 36 2022ko azaroaren 10a 9.000 %1,3 (%4,4)
1.154 37 10 2022ko azaroaren 14a 5.000 %0,7 (%2,5) %1,0

(%3,0)

1.155 38 2022ko azaroaren 15a 3.000 %0,4 (%1,3)
1.156 39 2022ko azaroaren 16a 8.000 %1,2 (%3,3)
1.157 40 2022ko azaroaren 17a 10.000 %1,4 (%4,9)
1.158 41 11 2022ko azaroaren 21a 13.000 %1,8 (%5,8) %1,1

(%3,4)

1.159 42 2022ko azaroaren 22a 5.000 %0,8 (%2,5)
1.160 43 2022ko azaroaren 23a 7.000 %1,1 (%3,0)
1.161 44 2022ko azaroaren 24a 5.000 %0,7 (%2,1)
1.162 45 12 2022ko azaroaren 28a 9.000 %1,2 (%3,3) %1,2

(%3,6)

1.163 46 2022ko azaroaren 29a 9.000 %1,3 (%4,1)
1.164 47 2022ko azaroaren 30a 11.000 %1,6 (%4,7)
1.165 48 2022ko abenduaren 1a 6.000 %0,8 (%2,1)
1.166 49 13 2022ko abenduaren 5a 6.000 %1,0 (%2,0) %0,8

(%2,0)

1.167 50 2022ko abenduaren 6a %0,6 (%1,9)
1.168 51 2022ko abenduaren 7a 4.000 %0,6 (%1,4)
1.169 52 2022ko abenduaren 8a %0,9 (%2,7)
1.170 53 14 2022ko abenduaren 12a 7.000 %1,0 (%2,9) %1,0

(%3,0)

1.171 54 2022ko abenduaren 13a 7.000 %0,9 (%3,1)
1.172 55 2022ko abenduaren 14a 5.000 %0,8 (%2,3)
1.173 56 2022ko abenduaren 15a 8.000 %1,2 (%3,5)
1.174 57 15 2022ko abenduaren 19a 4.000 %0,6 (%2,1) %1,2

(%3,4)

1.175 58 2022ko abenduaren 20a 7.000 %1,0 (%3,4)
1.176 59 2022ko abenduaren 21a 6.000 %1,0 (%2,5)
1.177 60 2022ko abenduaren 22a 14.000 %2,1 (%5,6)
1.178 1 16 2022ko abenduaren 26a 14.000 %2,0 (%5,7) %1,1

(%3,0)

1.179 2 2022ko abenduaren 27a 3.000 %0,4 (%0,6)
1.180 3 2022ko abenduaren 27a 5.000 %0,7 (%2,4)
1.181 4 2022ko abenduaren 27a 7.000 %1,1 (%3,2)
1.182 61 17 2023ko urtarrilaren 2a 12.000 %1,7 (%5,0) %1,2

(%3,6)

1.183 62 2023ko urtarrilaren 3a 7.000 %1,1 (%3,5)
1.184 63 2023ko urtarrilaren 4a 5.000 %0,8 (%2,5)
1.185 64 2023ko urtarrilaren 5a %1,0 (%3,3)
1.186 65 18 2023ko urtarrilaren 9a 8.000 %1,1 (%3,2) %1,4

(%4,4)

1.187 66 2023ko urtarrilaren 10a 4.000 %0,5 (%1,7)
1.188 67 2023ko urtarrilaren 11a 8.000 %1,2 (%3,6)
1.189 68 2023ko urtarrilaren 12a 18.000 %2,7 (%9,0)
1.190 69 19 2023ko urtarrilaren 16a 8.000 %1,1 (%3,8) %1,7

(%4,5)

1.191 70 2023ko urtarrilaren 7a 11.000 %1,5 (%4,1)
1.192 71 2023ko urtarrilaren 18a 18.000 %2,4 (%5,6)
1.193 72 2023ko urtarrilaren 19a 12.000 %1,7 (%4,4)
1.194 73 20 2023ko urtarrilaren 23a 4.000 %0,5 (%1,6) %0,5

(%1,7)

1.195 74 2023ko urtarrilaren 24a 4.000 %0,6 (%1,9)
1.196 75 2023ko urtarrilaren 25a 2.000 %0,3 (%1,1)
1.197 76 2023ko urtarrilaren 26a 4.000 %0,6 (%2,1)
1.198 77 21 2023ko urtarrilaren 30a 9.000 %1,2 (%4,3) %0,9

(%3,0)

1.199 78 2023ko urtarrilaren 31a 8.000 %1,1 (%3,3)
1.200 79 2023ko otsailaren 1a 5.000 %0,7 (%2,2)
1.201 80 2023ko otsailaren 2a 4.000 %0,6 (%2,0)
1.202 81 22 2023ko otsailaren 6a 2.000 %0,3 (%0,9) %1,0

(%3,0)

1.203 82 2023ko otsailaren 7a 9.000 %1,4 (%4,3)
1.204 83 2023ko otsailaren 8a 6.000 %0,8 (%2,2)
1.205 84 2023ko otsailaren 9a 9.000 %1,3 (%4,4)
1.206 85 23 2023ko otsailaren 13a 10.000 %1,4 (%4,8) %1,2

(%3,5)

1.207 86 2023ko otsailaren 14a 2.000 %0,3 (%1,1)
1.208 87 2023ko otsailaren 15a 13.000 %2,0 (%5,3)
1.209 88 2023ko otsailaren 16a 2.000 %0,3 (%1,0)
1.210 89 24 2023ko otsailaren 20a 9.000 %1,3 (%4,1) %1,3

(%3,8)

1.211 90 2023ko otsailaren 21a 3.000 %0,5 (%1,1)
1.212 91 2023ko otsailaren 22a 13.000 %1,8 (%5,2)
1.213 92 2023ko otsailaren 23a 9.000 %1,4 (%4,8)
1.214 93 25 2023ko otsailaren 27a 8.000 %1,2 (%3,0) %1,1

(%3,2)

1.215 94 2023ko otsailaren 28a 4.000 %0,5 (%1,6)
1.216 95 2023ko martxoaren 2a (20:54 - 21:48) 9.000 %1,2 (%3,9)
1.217 96 2023ko martxoaren 2a (21:48 - 22:48) 10.000 %1,3 (%4,2)
1.218 97 26 2023ko martxoaren 6a %0,8 (%2,6) %1,1

(%3,0)

1.219 98 2023ko martxoaren 7a 6.000 %0,9 (%2,9)
1.220 99 2023ko martxoaren 8a 10.000 %1,5 (%3,0)
1.221 100 2023ko martxoaren 9a 8.000 %1,2 (%3,5)
1.222 101 27 2023ko martxoaren 13a 9.000 %1,4 (%4,5) %1,5

(%4,5)

1.223 102 2023ko martxoaren 14a 11.000 %1,7 (%4,7)
1.224 103 2023ko martxoaren 15a 9.000 %1,4 (%4,4)
1.225 104 2023ko martxoaren 16a 9.000 %1,3 (%4,2)
1.226 105 28 2023ko martxoaren 20a 3.000 %0,9 (%3,3) %1,0

(%3,2)

1.227 106 2023ko martxoaren 21a 6.000 %0,9 (%3,0)
1.228 107 2023ko martxoaren 22a 8.000 %1,2 (%3,7)
1.229 108 2023ko martxoaren 23a 6.000 %1,0 (%2,7)
1.230 109 29 2023ko martxoaren 27a
1.231 110 2023ko martxoaren 28a
1.232 111 2023ko martxoaren 29a
1.233 112 2023ko martxoaren 30a

Kanpo estekakAldatu