|
Atal honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Anna Connellek eta St. Mark's elizako beste bi kidek St. Mark's (West Gordon) taldea sortu zuten 1880an. 1887an Hyde Roaden joko zelai berria estreinatzerakoan taldeak izena aldatu zuen, Ardwick A.F.C. bihurtuz. 1892. urtean Ingalaterrako Futbol Federazioan sartu zen eta bigarren mailan hasi zen jokatzen baina taldeak arazo ekonomiko ugari izan zituen eta 1894-95 denboraldian berregituratze baten ondoren Manchester City Football Club izena hartu zuen.
1899an lehen mailara igotzea lortu zuen eta 1904an irabazi zuen aurreneko titulua, Ingalaterrako Futbol Kopa. Finalean Bolton Wanderers 1-0 emaitzaz garaitu zuen 1-0. Diru arazoek jarraitu zuten eta 1920an Hyde Park zelaia erre zen. 1923an Mine Road zelai berria inauguratu zen. 1926an bigarren kopa finala jokatu zuen, berriz ere Bolton Wanderers taldearen aurka, baina oraingoan boltondarrak nagusitu zitzaizikon aurreko emaitza berberarekin, 1-0.
1930. hamarkada
aldatu
1933an eta 1934an Kopa finalak jokatu zituen berriz, lehenengoa Evertonen aurka galdu zuen baina bigarrenean Portsmouthi 2-1 irabazi zion. Kopa ekitaldi hartan ikusle kopuruaren errekorra hautsi zuen Stoke Cityren aurkako partidan, 84.569 ikusle hain zuzen ere. 2016 artean iraun zuen errekor horrek.
1937an Ingalaterrako Liga irabazi zuen lehenengoz. Hurrengo denboraldian ordea bigarren mailara jeitsi zen, gol gehien sartu zituen taldea izan arren.
1950-1970. hamarkadak
aldatu
Urte luzetan bigarren mailan egon ondoren 1950. hamarkadaren erdialdera Revie Plan izeneko sistema asmatu zuen eta berehala hasi zen emaitzak jasotzen. 1955 eta 1956an Kopa final berriak jokaytu zituen, lehenengoa Newcastle Uniteden aurka galdu eta bigarrena Birmingham City garaituz. Partida bietako emaitza 3-1 izan zen.
1965ean lehen mailara itzuli zen Joe Mercer eta Malcom Allison entrenatzaile zirela. Colin Bell eta Francis Lee ziren jokalari izarrak. 1968an bigarren Liga eskuratu zuen eta 1969n laugarren Kopa. Kopa garaipen honek Europako Errekopa jokatzeko aukera eman zion. Final hamaseirenetan Athletic kanporatu zuen, Bilbon 3-3 eginez eta Manchesterren 3-0 irabaziz, eta finalera iritsi zen. Vienan joakturiko finalean Górnik Zabrze talde poloniarra garaitu zuen 2-1 emaitzaz. 1970. hamarkadan titulu berriak eskuratu zituen, bi Ligako Kopa eta Community Shield bat.
1980 eta 1990. hamarkadak behe mailatan egin zituen, hirugarren mailan ere izan zen.
1998an David Bernsteinek taldearen presidentzia hartu eta aldaketa ekonomiko handia ekarri zuen. 2000. urtean Premier Leaguera igotzea lortu zuen baina urtebeterako. Kevin Keegan entrenatzailea fitxatu zuten orduan eta inoizko zenbaki onenekin (gol eta puntu gehien) maila gorenera itzuli zen. 2003an zelai berria estreinatu zuten, City of Manchester Stadium, eta 2008an Abu Dhabi United Group for Development and Investment taldeak hartu zuen Manchester City eta diru asko sartuz puntako jokalariak ekarri zituzten. Ordutik aurrera Ingalaterrako talde onenetakoa izan da, Ingalaterran titulu gehien irabaziz. Dagoeneko zazpi Premier Liga irabazi ditu, azken bostak jarraian.
2016an Pep Guardiola fitxatu zuen eta harekin nagusi izan da Ingalaterrako txapelketatan. Nazioarte mailan ordea kostatu zaio tituluren bat irabaztea eta 2021eko finala galdu ondoren 2023an lortu zuen Kopa eskuratzea Inter Milanen aurka Istanbulen jokaturiko finalean.
2022-23 denboraldia bikaina izan zuen, Ingalaterrako Liga eta Kopa irabaziz eta azkenik Txapeldunen Liga irabaztea ere lortu zuen finalean Inter Milan gaindituz.
Armarria arrano batez osatua dago, hiru izarrekin (urre kolorekoak). Erdialdean hiru lerro agertzen dira, zuriak. Goiko zatian, berriz, belaontzi bat dago. Bi atalak banatzeko, lerro beltz bat dago, M.C.F.C siglekin. Beherago zinta bat dago, Superbia in Proelia letrekin.