Aymeric Laporte

futbolari frantziarra

Aymeric Laporte (Agen, 1994ko maiatzaren 27a) frantziar futbolaria da. Agenen jaio bazen ere, 4 urterekin familiarekin Baionara joan zen bizitzera.[1] Aviron Bayonnais futbol-taldearen harrobian hezia, 2012ko abenduaren 9an estreinatu zen Athleticeko lehen taldearekin Celta de Vigoren aurkako Ligako partiduan. Laportek, ia 1.90m-ko altuera du eta 85 kg-ko pisuaren inguruan ibiltzen da. Athleticeko 4 zenbakia hartu zuen Ustaritz Aldekoaotalora futboletik erretiratu zenean eta 4 zenbakia libre utzi zuenean. Athleticen defentsa zentral moduan jokatu du ia beti. Jubeniletan erdiko aurrelari ibiltzen zen.

Aymeric Laporte
Aymeric Laporte and Leo Messi.jpg
Bizitza
Izen osoa Aymeric Jean Louis Gérard Alphonse Laporte
Jaiotza Agen1994ko maiatzaren 27a (27 urte) (27 urte)
Herrialdea  Frantzia
 Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Baskonia Kirol Kluba2011 / 2012332
Flag of None.svg France national under-18 football team2011 / 201290
Flag of None.svg France national under-17 football team2011 / 2011111
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilbao Athletic2012 / 201280
Flag of None.svg France national under-19 football team2012 / 2013121
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Athletic2012 / 201822210
Flag of None.svg France national under-21 football team2013 /
Flag of None.svg Manchester City Football Club2018 / 1118
 
Posizio edo espezialitatea erdiko atzelaria
atzelaria
Kirol zenbakia 14
Pisua 85 kilogramo
Altuera 191 zentimetro

Facebook: laporteaymeric Twitter: Laporte Instagram: a.laporte FIFA: 335999 UEFA: 250027046 Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

Hamabost urte bete arte Frantzian bizi izan zen, eta Sporting Union Agen bere herriko futbol talde batean jokatzen zuen. Egun batean, Bilbora etorri zen Akitaniako selekzioarekin torneo bat jokatzera, eta zenbait begiralek, Laporteri eskaintza bat egin zioten Athleticen izenean.[2] Laportek, bere familiarekin hitz egin eta gero, eskaintza onartu zuen 2009an. 2012ko Abenduaren 17an, Athleticen lehenengo taldearekin jokatuko zuela esan zioten.

  • 2013ko urtarrilaren 28an, kontratua berritu zuen 2018ko ekainaren 30eraino, haustura klausula 27,5 milioi eurokoa izanik.
  • 2014ko ekainaren 6an, kontratua hirugarrenez berritu zuten, eta haustura klausula 42 milioi eurora igo.
  • FC Bartzelona Laporteren atzetik ibili omen zen, eta talde hartara joateko hainbat eskaintza egin omen zioten.[3] Ondorioz, Athleticek kontratua berritu zion. 2015eko ekainaren 5ean, 2019rainoko kontratua sinatu zuten Athleticek eta Laportek, 50 milioi euroko haustura klausularekin.[4]
  • 2015ko ekainaren 30a arteko kontratua sinatu zuen, 18 milioi euroko haustura klausularekin.
  • 2015eko abuztuaren 14an Bartzelonaren kontra Espainiako superkoparen lehenengo partida jokatzen zen San Mamesen eta Athleticek 4-0 irabazi zuen. Eta gero bigarren partida Camp Noun jokatzen zena, 1-1 geratu ziren. Orduan bi partiden irabazlea Athletic izan zen: 5-1. Hainbat urte finalak jokatzen eta galtzen egon ziren baina azkenean Bartzelonari superkopa irabazi zioten.
  • 2018ko neguan, 70 milioengatik eta Athleticekin 161 ligako partidu jokatu eta 7 gol sartu ondoren, Manchester City talde ingalaterrarrak fitxatu zuen, 2023. urterarteko kontratuarekin.

Gazte IbilbideaAldatu

Kluba Urtea
S.U. Agenais 2000-2009
Aviron Bayonnais 2009-2010
Athletic Club Gazte B 2010-2011
Athletic Club Gazte A 2010-2011

Ibilbide ProfesionalaAldatu

2019ko Martxoak 26an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
 
3. 2011/12 33 2 - - - - - - - - 33 2
Denera 33 2 - - - - - - - - 33 2
Bilbao Athletic
 
2.B 2012/13 8 0 - - - - - - - - 8 0
Denera 8 0 - - - - - - - - 8 0
Athletic
 
1. 2012/13 15 0 0 0 - - 2 0 - - 17 0
1. 2013/14 35 2 3 0 - - - - - - 38 2
1. 2014/15 33 0 7 0 7 0 2 0 - - 49 0
1. 2015/16 26 3 5 2 - - 12 0 2 0 45 5
1. 2016/17 33 2 4 0 - - 6 0 - - 43 2
1. 2017/18 19 0 1 0 - - 10 1 - - 30 1
Denera 161 7 20 2 7 0 32 1 2 0 222 10
Manchester City
 
PL 2017/18 9 0 1 0 3 0 - - - - 13 0
PL 2018/19 35 3 5 0 10 2 - - 1 0 51 5
PL 2019/20 15 1 2 0 3 0 - - 0 0 20 1
PL 2020/21 16 0 7 2 4 0 - - - - 27 2
PL 2021/22 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 75 4 15 2 20 2 - - - - 1 0 111 8
Ibilbide osoan 277 13 35 4 27 2 32 1 - - 3 0 374 15

PalmaresaAldatu

  • 2015ean Superkopa irabazi zuen.
  • 2018an, Premier League eta Ligako Kopa irabazi zituen.
  • 2019an, Premier League, FA Kopa, Superkopa eta Ligako Kopa irabazi zituen.
  • 2020an Ligako Kopa irabazi zuen.
  • 2021an, Premier League eta Ligako Kopa irabazi zituen.

Laportek, Athletic-ekin final bat galdu du.

ErreferentziakAldatu