Salvador Allende

politikari eta fisikari txiletarra

Salvador Guillermo Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko ekainaren 26aSantiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973ra arte. Munduan, demokratikoki aukeratutako lehen presidente marxista izan zen. Familia euskal jatorrikoa zuen.[1][2]

Salvador Allende

Txileko lehendakaria

1970eko azaroaren 3a - 1973ko irailaren 11
Eduardo Frei Montalva - Txileko Gobernuko Biltzarra
Txileko senatuko presidentea

1966ko abenduaren 27a - 1969ko maiatzaren 15a
Tomás Reyes Vicuña (en) Itzuli - Tomás Pablo (en) Itzuli
Txileko senataria

1945eko maiatzaren 15a - 1970eko azaroaren 3a
Luis Ambrosio Concha Rodríguez (en) Itzuli - Adonis Sepúlveda Acuña (en) Itzuli

Txileko Alderdi Sozialistako idazkari nagusi

1943 - 1944
Marmaduke Grove (en) Itzuli - Bernardo Ibáñez Águila (en) Itzuli
Txileko Osasun ministroa

1939ko abuztuaren 28a - 1942ko apirilaren 2a
deputy of Chile (en) Itzuli

1937ko maiatzaren 15a - 1939ko abuztuaren 28a
Bizitza
JaiotzaSantiago1908ko ekainaren 26a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago1973ko irailaren 11 (65 urte)
Hobiratze lekuaSantiagoko hilerri nagusia
Viña del Mar
Heriotza moduasuzko arma bidezko suizidioa: bala zauria
Familia
AitaSalvador Allende Castro
AmaLaura Gossens Uribe
Ezkontidea(k)Hortensia Bussi (en) Itzuli  (1940ko martxoaren 17a -  1973ko irailaren 11)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAllende familia
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea : medikuntza
Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) Itzuli bigarren hezkuntza
Q5975059 Itzuli lehen hezkuntza
Q5391867 Itzuli lehen hezkuntza
Q5975072 Itzuli bigarren hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Gaztelako gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, medikua, zirujaua eta Txileko lehendakaria
Lantokia(k)Santiago
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Chicho
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txileko Alderdi Sozialista

IMDB: nm0021201 Allocine: 35096
Musicbrainz: c5917c54-03c7-4009-b0d8-b012e8aed5fb Discogs: 1647608 Find a Grave: 7831568 Edit the value on Wikidata

Medikuntzan graduatu zen 1933an, Santiagon. 1938an, Osasun Ministro izendatu zuten Pedro Aguirre Cerdaren gobernuan.

Senataria izan zen 1945etik 1969ra arte. 1970eko azaroaren 3an, presidente izendatu zuten, Unidad Popular (UP) alderdiarekin —alderdi sozialista, komunistak eta zentrokoak biltzen zituen koalizioarekin[3]— hauteskunde demokratikoak irabazi ondoren.

Egilea: Maitane Azurmendi

Ideologikoki marxista zen, baina Txileko sozialismorako bidea aldarrikatzen zuen: sozialismoaren ezarpena Txilen, baina, beti ere, bide demokratikoekin[3]. Haren agintaritzan, hainbat fabrika handi nazionalizatu edo langileei eman zizkien: ekoizpena izugarri handitu zen; osasunak hobera jo zuen, eta langileen lan egoera sakonki hobetu zen.

Nazioartean, harremanak izan zituen SESBekin, baina, haren politikarekin, kritikoa izanik. Bestetik, Kubarekin harreman politiko estuak izan zituen, Fidel Castroren erregimenarekin hain zuzen ere.

1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochet jeneralak estatu-kolpea eman zuenean, La Moneda presidente-jauregia setiatu zuen: horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun hartan, ez baitzegoen prest estatu kolpearen aurrean damutzera.[4] Pinochetek Nixon (Estatu Batuetako presidentea) administrazioaren eta CIAren laguntza zuzena jaso zuen herriaren nahia zapaltzeko[5].

Isabel Allende idazlea haren loba da.

Biografia

aldatu

Lehengo urteak eta familia bizitza

aldatu
Laura Gossens Uribe
 
Salvador Allenderen jaiotze agiria.

Allendetarren jatorria euskalduna da[6]. Haren arbasoak XVII. mendean iritsi ziren Txilera, eta XIX. mendearen lehen erditik aurrera nabarmendu ziren familia aristokratikoen artean. Familiakoen artean nabarmenena, aitona izan zen, Ramón Allende Padín El Rojo, erradikala eta masoneriako maisu handia. Salvadorren aita ere, Salvador Allende Castro, erradikala eta masoia izan zen[7]. Valparaísoko portuko funtzionario eta notario gisa egin zuen lan. Buru-argiagatik, dohain politikoengatik (aita bezala) eta Tacna, Arica eta Tarapacáren[7] txilenizazioaren fanatismoagatik egin zen ezagun. Laura Gossens Uriberekin ezkondu zen, belgikar etorkin baten eta Concepción hiriko dama baten alabarekin[8].

Allende-Gossens familiak sei seme-alaba izan zituen: Alfredo, Inés, Salvador eta Laura, azken biak haurtzaroan hil ziren, eta izen berak hartuko zituzten bi berri etorri ziren[9]: Salvador eta Laura. Bi horiek baino ez zuten karrera politikoa jarraituko; Laura diputatu izan zen 1964 eta 1973 artean. Salvador Allende 1908ko ekainaren 26an jaio zen Santiagon, Espainia etorbideko 615ean kokatutako etxe batean[10].

Allenderen familia klase aberatsekoa zen, aitak bidaiatu, eta familia herrialdean zehar eraman zuen administrazio publikoan bere gain hartu behar zituen hainbat karguren ondorioz. Hori dela eta, Allenderen lehen zortzi urteak Tacnan joan ziren, orduan Txileren mendean; hilabete gutxi batzuk baino ez zituela iritsi zen hirira[11].

Ikasketak eta lan-bizitza

aldatu

Allendek Tacnako Lizeoa prestakuntza atalean hasi zituen lehen mailako hezkuntzak, Julio Angulo irakasleak zuzenduta. Zoila Rosa Ovalle «mama Rosa»k, haurtzaroan eta nerabezaroan Allende zaindu zuen haurtzaina eta lehendakaritzara iristen ikusiko zuenak, kontatzen duenez, Salvador ume bihurri eta energetikoa zen. Chichito deitzen zion, Allende txikiak ezin baitzuen zegokion txikigarria, Salvadorcito, esan; beraz, hortik zetorkion Chicho Allende ezizena[12].

1916an, Tacnan zortzi urte eman ondoren, familia Iquiquera joan zen denboraldi labur baterako, eta Gizonen Lizeoan ikasi zuen (gaur egun, «Liceo Libertador General Bernardo O'Higgins Riquelme» deitua). 1918an, Santiagon egindako denboraldi labur batean, General José Miguel Carrera Institutu Nazionalean ikasi zuen[13]. Hurrengo helmuga, Valdivia izan zen, aita Defentsa Fiskaleko Kontseiluko abokatu gisa hasi baitzen 1919an. Bere ikasketak Valdiviako Armando Robles Lizeoan egin zituen, eta «pije» eta «pollo fino» ezizenak ezarri zizkioten, zuen gizarte-maila altuagatik eta bere ikaskideen aldean erabiltzen zuen janzkera zainduagatik[14].

1921ean itzuli zen Valparaísora, aita hiri horretako Apelazioen Gorteko errelatore izendatu zutenean. Karguari, ordea, uko egin zion portuko notario publikoa izateko. Han, Allendek Juan Demarchi, zapatari anarkista zaharra, ezagutu zuen Eduardo de la Barra Lizeoan ikasten ari zela, Allende beraren arabera funtsezko eragina izango zuena[15]. Txileko presidente izango zenak legeztatuko zituen gizarte-borrokako banderetako asko zabaldu zizkion, xakean ere aritzen ziren elkarrizketa luzeetan. Batzuek uste dute, ordea, harreman hori dotoretu egin dela eta zapatariaren eragina txikiagoa izan zela.

1924an amaitu zituen bigarren mailako ikasketak, eta soldadutza egitea erabaki zuen, urtebetez Tacnako Lantzeroen Erregimentuan egin zuena[16].

1926an, Txileko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan[17] sartu zen, nahiz zalantza izan karrera hori edo Zuzenbidea egin. Anita izebarekin, aitaren arrebarekin, bizi izan zen; geroago, hala ere, bizitegi ezegonkorragoa eraman zuen, eta ostatuz ostatu ibili behar izan zuen bizirauteko. Prekarietate hori gorabehera, «pije» izaten jarraitu zuen oraindik ere. Ikasketak bukatutakoan, batez beste, bosteko nota lortu zuen[18]. 1933an, mediku titulua lortzeko tesia: Higiene mentala eta delinkuentzia izan zen[19].

Aldi berean, anatomiako irakasle-laguntzaile gisa aritu zen Medikuntza Eskolan eta Hortz Eskolan, biak bere ikasketa etxean[20].

Orates Etxean eta Ongintza Publikoan aritu zen mediku eta anatomo-patologo gisa[20].​ 1932 eta 1936 artean, Valparaísoko laguntza publikoko mediku izan zen, eta, Puerto Montt-eko ospitaletan[20], anatomo-patologoa.​ Era berean, 1935 eta 1936 bitartean, Viña del Mar-eko udaleko Osasun Kongresuko errelatore ofiziala izan zen, eta Konferentzia Mediko Panamerikarreko (CMP) buru[20].

Ezkontza eta familia

aldatu
 
Salvador Allende Hortensia Bussi emaztearekin, 1971n.

1940ko irailaren 16an[9] ezkondu zen Hortensia Bussi Sotorekin[21], Tencha izenez ezaguna, Institutu Pedagogikoko ikasle batekin; 1939ko urtarrilaren 24ko gauean ezagutu zuen, Santiagon —Chillángo lurrikara gertatu zenean— zeinarekin dagoeneko bizi zen[22].​ Harekin, hiru alaba izan zituen: Carmen Paz (1941), Beatriz (1943-1977), presidente zen bitartean bulego-idazkari[20], eta Isabel (1945), soziologo eta politikoa; diputatu, eta, gero, senatari[20] arituko zen.​ Horiengandik, sei biloba izan zituen Salvador Allendek: Gonzalo Meza Allende, Marcia Tambutti Allende, Carmen Sepúlveda Allende, Maya Fernández Allende, Alejandro Fernández Allende eta Pablo Sepúlveda Allende. Presidentearen bost biloba txiletarrak dira, Alejandro izan ezik, Beatriz Allenderen seme gazteena Kuban jaio baitzen. Kubako gobernuak Alejandro bilobaren abizenak alderantzikatu zituen, eta lehen amarena jarri zuen, agintari ohiaren aitaren abizena bigarren mailara pasa ez zedin[23].

Allendek antzerkirako zuen zaletasuna ere esparrua izan zen Bussirekin elkar ulertzeko, Bussik zaletasun hori partekatzen baitzuen. Antzoki Nazionaleko estreinaldi garrantzitsuenetan ohikoa zen Allende eta Tencharen presentzia. Haren grina handienetako bat zen Marés González aktore gogokoena ikustera joatea. «Marések Salvador hunkitu zuen. Harrezkero, estreinaldi guztietara eramaten nuen, eta Salvadorrek ez zuen inoiz obra bat ere galtzen. Marés miresten zuen», zioen Tenchak[24].​ «Salvador Allende behin eta berriz egongo da Antonio Varas antzokian Tencharekin; funtzioaren amaieran, Marés agurtzera joango da; txartel bat bidaliko dio, lore batzuk», dio Eduardo Labarcak bere Salvador Allende liburuan, biografia sentimentalean. Bestalde, 1967an, aktorearen Kubako egonaldiaren kudeatzaile handia izan zen Allende[25].

Ibilbide politikoa

aldatu

Hastapenak

aldatu

1929an, unibertsitate-garaian, dagoeneko politikan hasia zen Avance taldean sartuz —geroago, zuzendari izango zen[20]; FECh-ko presidenteorde izatera iritsi zen 1930ean, baina, Carlos Ibáñez del Camporen diktadura erori aurreko hilabeteetan, bota egin zuten taldearen jarrera batzuen aurka zegoelako[26]. Hala eta guztiz ere, ikasleen lider izaten jarraitu, eta atxilotua izan zen. Giltzapetuta zegoela jakin zuen aita hilzorian zegoela, diabetes aurreratu baten ondorioz. Ateratzen utzi, eta ikusi ahal izan zuen azken unean[27].

Bere bizitzako gertaera dramatiko horien ondoren, Allendek Higiene Mentala eta Delinkuentzia buruzko lana burutzera, eta lan egonkorra lortzera jo zuen. Hala ere, luzaroan ibili behar izan zuen ospitale batetik bestera, Carlos van Buren ospitaleko anatomia-patologikoko laguntzaile bihurtu arte[28].

Txileko Alderdi Sozialistaren fundazioa; lehen kargu publikoak eta diputazioa

aldatu
 
Salvador Allende militante sozialistaren uniformearekin.

1933an, Txileko Alderdi Sozialistaren (PS) sorreran parte hartu zuen —Eugenio Matte Hurtado, Marmaduque Grove, Eugenio González, Oscar Schnake eta beste batzuekin batera[9]—,​ Valparaísoko egoitza antolatu, eta, bizitza osoan, alderdi horretan jarraitu zuen. Bi urte geroago, masoneriarekin bat egin zuen. Hiriko Elkarte Medikoaren zuzendari eta direktorio nazionaleko kide, 1935ean, Txileko Aldizkari Medikoaren editore eta Valparaisoko Gizarte Medikuntzako Aldizkariaren antolatzaile bihurtu zen[29].

Konpromiso sendoa hartu zuen Fronte Popularraren (FP) proiektuarekin —sozialistek bat egingo zuten 1936an egindako kongresu orokor baten ondoren—, eta laster hautatu zuten erakunde horretako Valparaísoko lehendakari. PSren barruan izan zen: nukleo-buru (1933), sail-idazkari (1934) eta Valparaiso eskualdeko batzorde-idazkari (1937-1939)[30].

1935ean Allende Calamara erbesteratu zuen Arturo Alessandri presidenteak, sei hilabeterako[9].​ Itzultzean, garrantzi handiko rola jokatu zuen FPren eraketan, eta Valparaísoko presidente izatera iritsi zen[9].

1937ko hauteskundeetan, alderdiak Quillota eta Valparaísoko 6. departamentu-taldeko diputatu izateko hautagai izendatu zuen, eta beste bi sozialistarekin batera hautatu zuten 1937-1941 legealdirako[20]. Parlamentuko ibilbidea hasi zuen Ganberako presidenteari 17 diputatu sozialistek promes egin zezaten eta ez zin eskatuz, onartu izan zena[31], eta gizarte-arazoei buruzko legeen proiektuetan parte hartu zuen, batez ere. Legealdi horretan, Kanpo Harremanetako Batzorde Iraunkorrean, ordezko izan zen, eta Lan eta Gizarte Legeriako Batzorde Iraunkorreko partaide[20].

Pedro Aguirre Cerdaren presidentetzarako kanpaina, Estatu ministroa eta lehen gatazkak sozialismoan

aldatu
 
Rolando Merino Reyes, Oscar Schnake eta Salvador Allende Frente Popular ibilaldi batean, 1940ko ekainaren 9an.

Pedro Aguirre Cerdaren lehendakaritza-kanpainan, Allendek Valparaísoko kanpaina zuzendu zuen. Hauteskundetan arrakasta lortu ondoren, legebiltzar-aulkia utzi zuen —Vasco Valdebenito Garciak[20] ordezkatu zuen—, eta Aguirre Cerdaren gobernu berriarekin bat egin zuen Osasungarritasun ministro gisa, 1939ko abuztuaren 28tik[32]. Urte horretan bertan argitaratu zuen La realidad médico-social chilena[9], osasun publikoari buruzko lana, arreta berezia jarriz gizarte-medikuntzan, non argi eta garbi adierazten baitzen biztanleriaren osasun-mailaren baldintzatzaile nagusia maila sozioekonomikoa dela. 1942ko apirilaren 2an utzi zuen kargua[20].

Kongresuari 1940an egindako txostenaren arabera, ministro-garaiko lorpenen artean honako hauek daude: gaixotasun benereoren aurkako sendagaien ekoizpena eta banaketa, tifus bidezko heriotzen murrizketa, bi milioi pesoko aurrekontua higiene publikoko zentroetarako, hortzetako zerbitzua eskoletan zabaltzea eta ikasleei elikagaiak ematea[33].​ Alderdi Sozialistak Fronte Popularra (FP) utzi eta hilabete batzuetara, Allendek bere gain hartu zuen Nahitaezko Langile Aseguruaren Kutxaren administratzaile eta lehendakariorde kargua[20].

Alderdi Sozialistaren agintaritzan; barne gatazkak sozialismoan eta lehen aldia senatuan

aldatu

Allenderen buruzagi baldintzak goiz agertu ziren Alderdi Sozialistan. Hala ere, kolektibitatearen izaeragatik beragatik, Caudillismo nabarmenarekin, barne-borroka eta -zatiketekin lotuta egon zen haren lidergoa[9].

1942an, Alderdi Sozialistaren idazkari nagusi bihurtu zen, 1943ko ekainera arte beteko zuena[20].​ 1943ko urtarrilean, taldearen IX. Biltzar Arruntean, bi barne-joeretako baten buru izan zen. Bestea Marmaduque Grovek[9] ordezkatzen zuen.​ Lehenengoak, indarberritze-korrontea deiturikoak, alderdiak Juan Antonio Ríosen gobernuari laguntzeari utzi behar ziola planteatzen zuen (1942-1946); bigarrena, berriz, parte hartzen segitzearen alde zegoen[9].

Idazkari nagusi gisa, Txileko Alderdi Komunistarekin aliantza iraunkor bat osatu nahi izan zuen Allendek, bere alderdian lehen aldiz planteatzen zena[20].

1945eko parlamentu-hauteskundeetan, senatari hautatu zuten Valdivia, Llanquihue, Chiloé, Aysén eta Magallanesko 9. probintzia-taldetik, 1945-1953 aldirako[20].​ Gobernuko Batzorde Iraunkorreko ordezko senatari izan zen, eta Higiene, Osasungarritasun eta Laguntza Publikoko Batzorde Iraunkorreko partaide izan zen, batzordeko lehendakari izanik. Aurrekontuen Batzorde Mistoko eta Deszentralizazio Administratiboa Aztertzeko Batzorde Mistoko kide ere izan zen[20].​ 1948an, Venezuelan[20], enbaxadore izan zen Romulo Gallegos Freire presidentearen kargu hartzean. Gainera, Senatuko lehendakariorde gisa aritu zen 1951ko uztailaren 3tik 1953ko maiatzaren 26ra bitartean[20].

Eginkizunen artean, parte hartu zuen 1952ko 9.263 zenbakidun Legean, Txileko Osasun Elkargoa (Colmed) sortu zuena, eta 10.383 zenbakidun Legean, Osasun Zerbitzu Nazionalaren (SNS) eta Gizarte Aseguruaren Zerbitzuaren (SSS) sorrera bultzatu zuena, biak urte berean[20].​ 1949an, Allende Medikuen Elkargoko lehen lehendakari hautatu zuten, 1963ra arte bete zuena[9].

Aldi berean, 1946an, sozialismoaren banaketaren testuinguruan, Alderdi Sozialista Popularrean (PSP) sartu zen[20].​ Hala ere, 1950 eta 1951 bitartean, Txileko Alderdi Sozialistara itzuli zen[20]. Talde hori Alderdi Komunistarekin elkartzeak —Demokraziaren Defentsa Iraunkorrerako Legearen ondorioz legez kanpo zegoena— Fronte Nazionala (FRENAP) sortzea ekarri zuen[20].

1952; Presidentetzarako lehen hautagaitza

aldatu

1952an, berriro ere, Allendek beste barne-borroka bati egin behar izan zion aurre, oraingoan Raul Ampuerorekin, «langile-frontearen» ildoa planteatzen zuena[9].​ Allendek eta haren aldekoek aliantza zabalak bultzatzen zituzten. Ampueroren sektoreak Carlos Ibáñez del Campo hautagaiaren alde egitea erabaki zuenean, alderdia zatitu egin zen[9].​ Aldi berean, sektoreak komunismoa debekatzearen alde egiten zuen[34]. Gutxiengoen taldeak Allenderekin geratu ziren, eta, lehen aldiz, 1952ko irailerako Errepublikaren lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztea erabaki zuten. Aldi berean, FRENAPek ere babestu zuen, baina botoen % 5,45 besterik ez zuen lortu, Pedro Enrique Alfonso, Alderdi Erradikalekoa (PR), Arturo Matte Larraín, Alderdi Liberalekoa (PL) eta Ibáñez del Campo, independentearen atzetik, zeinak hauteskundeak irabazi baitzituen botoen % 46,79rekin[20].

1952ko abuztuaren 6an, Senatuan, Raul Rettig erradikalaren aurka gogor borrokatu zen dialektikoki, lan-arloko desadostasun teknikoak zirela eta. Iritzi-trukea pistola bidezko duelu batean amaitu zen, Maculen komunan[35], biek huts egin zuten, nahiz, biek, hiltzera egin tiroak. Geroago, lagunak izan ziren berriro[36].

Bigarren aldia Senatuan: Frente de Acción Popularraren sorrera eta atzerrira egindako bidaiak

aldatu

1953ko parlamentu-hauteskundeetan senatari aukeratu zuten, baina, oraingoan, Tarapacako eta Antofagastako 1. probintzia-taldetik (1953-1961 legegintzaldia)[20].​ Higiene, Osasungarritasun eta Gizarte Laguntzako Batzorde Iraunkorrean jarraitu, eta lehendakaria izan zen, eta Osasun Publikoko Batzorde Iraunkor izena hartu zuen[20]. Legebiltzarreko Batzorde Sozialistako kide ere izan zen[20].​ Era berean, Senatuko lehendakariordetzan jarraitu zuen, 1953ko maiatzaren 26tik 1955eko maiatzaren 25era arte[20].

Senatari gisa, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunera (SESB) joan zen, eta, 1954ko abuztuaren 10ean, Txinako Herri Errepublikara, Txileko Kultur Institutuko ordezkaritza baten buru zela[20].

Txileko ezkerra alderdi komunistak eta sozialistak osatzen zuten[9].​ Lehena, Latinoamerikako alderdi komunistarik handiena zen, Kubakoa kenduta[9], oinarri soziala, batez ere langileriak eta intelektual kopuru handiak osatzen zuen[9]. Alderdi Sozialistak oinarri politiko heterogeneoagoa zuen[9].

1955ean, bi korronte horien arteko etengabeko lehiaren ondoren, Fronte Nazionala (FRENAP) sortu zen, ezker osoa, Alderdi Erradikala[9] barne, integratzea helburu zuen koalizio politikoa. Koalizio horretako lehendakari hautatu zuten Allende[9].​ FRENAPek zortzi urte iraun zuen, 1964ra arte[20].

1959an, Kubako Errepublika bisitatu zuen lehen aldiz, eta Fidel Castro buruzagi handienarekin elkarrizketatu zen[20].

1958: Presidentetzarako bigarren hautagaitza

aldatu
 
Salvador Allende Garaipenaren trenean, 1958ko presidentetzarako kanpainan.

1958ko iraileko lehendakari hauteskundeetarako hautagai aurkeztu zen berriro, FRAPek lagunduta. Hala ere, ez zen hautatua izan, nahiz eta bozketa horretan bigarren postua lortu botoen % 28,8rekin; irabazle Jorge Alessandri[20] suertatu zen. Oraingoan, Allenderen porrota Antonio Zamorano, Catapilcoko apaiza deitua, hautagai populista baten partaidetzari egotzi zitzaion, sektore popularren botoak kenduko baitzizkion[37].

Hirugarren aldia Senatuan

aldatu

Alderdi Sozialistaren barruan zituen etsaiak bizitza politikotik urruntzen saiatu ziren, eta, horretarako, 1961eko Parlamentuko hauteskundeetan, Aconcagua eta Valparaísoko 3. probintzia-taldera bidali zuten —zaila zuen han irabaztea, ezkerreko botoak Jaime Barros komunista eta «pobreen medikuak» kontrolatzen baitzituen, baita aulkia betetzen ere— 1961-1969ko legegintzaldirako. Allendek arrakasta lortu zuen bere lankidea gaindituz, eta, bi hautetsiak ateratzeko, nahikoa boto lortu zuen. Kanpo Harremanetako, Gobernuko eta Osasun Publikoko batzorde iraunkorrean jardun zuen[20].

Bere karguan zegoela, berriz ere, atzerrira bidaiatu zuen. 1965ean, Kuba eta Europa bisitatu zituen, non bira bat egin zuen herrialde sozialisten zehar. 1967ko uztailean, Txile ordezkatu zuen Latinoamerikako Elkartasun Erakundearen (OLAS) lehen konferentzian, 1966an Habanan egindako hiru kontinenteetako akordio bat zela eta. Topaketa horretan, 27 herrialdetako ordezkariak izan ziren. 1967an, sobietar iraultzaren berrogeita hamargarren urteurrenera joan zen. Itzultzean, Kuba eta Mexiko bisitatu zituen, eta Lázaro Cárdenas del Ríorekin elkartzen saiatu zen. 1969an, berriro Kuba, Koreako Herri Errepublika Demokratikoa, Vietnamgo Errepublika Demokratikoa eta Kanbodia bisitatu zituen[20].

1964: Presidentetzarako hirugarren ahalegina

aldatu
 
Allenderen aldeko ibilaldia 1964an.

1964ko iraileko hautaketetan, lehendakaritzara aurkeztu zen hirugarrenez, beste behin FRAPen ordezkari gisa. Hala ere, Eduardo Frei Montalva demokrata kristauak garaitu zuen[20].

Allendek arrakasta lortzearen beldurrez, eskuineko hauteslea Freiren alde lerratu zen Julio Duran erradikalerantz egin ordez, nahiz hura izan haien hasierako hautagaia. Txileko politikaren hiru hereneko biri aurre eginda, Allende hirugarren aldiz izan zen garaitua, botoen % 38,92rekin Freik lortutako % 55,6ren aurrean[38]. Dokumentu desklasifikatuek erakusten dutenez, 1962 eta 1964 artean, CIAk 2,6 milioi dolarrekin finantzatu zuen Freiren kanpaina, eta 3 milioi dolar gastatu zituen Allenderen FRAP koalizioaren aurkako hautesleak izutzeko propagandan. CIAren iritziz, arrakasta handia lortu zuen Freiren garaipenean jokatutako rolak[39].​ CIAk berak argudiatu zuen Freiri kanpainarako antolakuntza- eta finantza-egiturarekin emandako laguntza, Duranen (Freik iradokita) hautagai-zerrendari eusteko emandako laguntza (hautesleen ehuneko hainbatek ez zezan Allenderen aldeko botoa eman) eta Allende iraintzeko propaganda «ezinbesteko osagaiak izan zirela Freiren arrakastarako». CIAk ondorio honetara iritsi zen: Estatu Batuen ezkutuko laguntzarik gabe, Freik arrakasta izateko probabilitateak askoz txikiagoak ziren, eta zalantzan jarri zuten hauteskunde-kanpainaren ibilbidea hain ona izango ote zen laguntzarik gabe[40][41].

Senatuaren presidentetza eta Senaturako azken aldia

aldatu

Sozialismo moderatuaren sinbolo nazionala zen, eta, 1966ko abenduaren 27az geroztik, Senatuko presidente izatera iritsi zen, hain modu orekatuan, ezen, 1969ko maiatzaren 15ean[20] utzi zuenean, omenaldia egin baitzion El Merkurio egunkariak, joera kontserbadorekoa.

Gero, 1969ko hauteskunde parlamentariotan, beste hauteskunde-hiltegi batera bidali zuten: Chiloé, Aysén eta Magallaesen 10. elkarte probintziala, non inork ez zion aukerarik ematen, baina erraz izan zen aukeratua 1969-1973 aldirako[42][20][Oh 1].​​​ Ez zuen legegintzaldia amaitu, 1970eko azaroaren 3an Errepublikaren lehendakaritza hartu baitzuen. Adonis Sepulvedak ordezkatu zuen, eta 1971ko maiatzaren 21ean sartu zen Senatuan[20].

Presidentetzarako 1970eko hauteskundeak

aldatu
 
1970eko hauteskundeak, Allenderen garaipenaren ospakizunak. Manifestazioa Santiagoko Alamedan, Unibertsitate Katolikoaren aurrean
 
Salvador Allende presidentetzarako hautagai gisa, 1970ean.

Allenderentzat ez zen erraza izan UPko (Alderdi Sozialistak, Komunistak, Erradikalak, Sozial-demokratak, MAPUk eta APIk osatua) hautagai gisa aukeratzea. Hiru porrot zituen gainean, eta horrek pisu handia zuen. Gainera, PSko askok ez zuten sinesten Txileko sozialismorako bidean. Baina gainerako aurrekandidatuei gailentzea lortu zuen, batez ere boto harrestatze handia zuelako eta Alderdi Komunistaren babes erabakigarriagatik (Allenderen alderdiarena baino handiagoa).

1970eko lehendakaritza-kanpaina gogorra izan zen, baina indarkeriarik gabekoa. Lehen inkesten arabera, irabazlea Jorge Alessandri izango zen, eskuineko hautagaia. Baina bere kanpaina hondatzen joan zen, batez ere adindua zelako. Senila eta Parkinsonen gaixotasuna jasateaz akusatu zuten, eta bere kanpaina-bulegoak kontzentrazio masiborik ez egitea erabaki zuen (kanpainaren itxierakoa izan ezik), hautagaiaren adina ez erakusteko.

Alessandriren garaipenaren segurtasunaz, bere aldekoek haserretu egin ziren El Merkurioren elkarrizketa batean, René Schneider jeneralari, armadako buruari, galdetu ziotenean zein izango zen militarren jarrera bi hautagaietako inork gehiengo absoluturik lortzen ez bazuen. Schneiderrek adierazi zuen Osoko Biltzarrak erantzun behar zuela Konstituzioan ezarritakoaren arabera, eta armada oinarrizko gutunak esandakoari erabat lotuko zitzaiola (hori zen Schneiderren doktrinaren oinarria)[43]. Alessandriren aldekoak haserretu egin ziren, zeren tradizioak agintzen baitzuen lehen gehiengo sinplea ateratzen zuena zela presidentea aukeratua.

Alderdi Demokrata kristauaren hautagaiak, Radomiro Tomic-ek, ezkerreranzko pentsamendua zuen, eta horrek zentro-eskuineko boto-emaileen botoak galarazi zizkion 1964ko hautaketan, eta, garaipena, Eduardo Frei Montalvari eman zioten.

Bien bitartean, Estatu Batuek ez zioten babes irmorik eman Allenderen aurkako hautagairi, batez ere inkestek Alessandri ematen zutelako irabazle. ITT konpainiaren bidez (International Telephone & Telegraph; 350 000 dolar inguru) Alessandriri funts batzuk bidali bazizkioten ere, finantzaketa hori ezin aldera daiteke Freiri bere kanpainarako eman zitzaionarekin, gehiago, hauteskunde-laguntza eman ziotenean[44].

CIAk esan zuen Allenderen kanpainak 350.000 dolar jaso zituela Kubatik; bien bitartean, CIAk 800.000 dolarretik 1.000.000 dolarrera gastatu zituen hauteskundeen emaitza manipulatzeko[45]. MI6 Britainiar Inteligentzia Zerbitzuak gainbegiratuta, Christopher Andrewk idatzitako liburu batek (Vasili Mitrojin sobietar artxibozain ohiarekin batera eta horrek eskuz idatzitako oharretan oinarrituta) dio Allendek 400.000 dolar jasota izango zituela Sobietar Batasunetik hauteskundeetarako[46][47].​​ Sobietar Batasuneko dokumentuak erakusten dute 400.000 dolar horiek Txileko Alderdi Komunistari eman zitzaizkiola 1970ean[48].​ UPko alderdiek ere laguntza eskatu zioten Ekialdeko Alemaniari, zeinak kanpainarako 15.000 dolar eta materiala eman baitzien[49].

Irailaren 4an ordena- eta lasaitasun-giroan egin zen presidentearen hautaketa, eta, gauerdirako jakin zen hauteskundeen emaitza: Allende: % 36,6; Alessandri: % 34,9; eta Tomic: % 27,8[50].​ Alessandristen konfiantza beldurra bihurtu zen balizko gobernu sozialistaren aurrean; hala, allendistak eta zenbait demokrata-kristau ere kalera atera ziren beren poza adieraztera.

Washington D.C-n, Richard Nixonek agindu zuen Allendek lehendakaritza hartzea ekiditeko. CIAk bi plan antolatu zituen Allenderen hautaketa geldiarazteko Kongresu Osoko bilkuran (Kongresuak bi gehiengo handienen artean aukeratu behar zuen, urriaren 24an), Track One eta Track Two izenez ezagutuko zirenak:

  • «Track One»[51] plana zen Kongresuak Alessandri aukeratzea: horrek uko egingo luke, eta hauteskunde berriak deituko lirateke, eta, orduan, eskuinak Eduardo Frei bultzatuko zukeen. Planari ganbito Frei ere esaten zaio. Planak, ordea, ez zuen funtzionatu. DCk eta UPk ulertze batera iritsi ziren garaipenaren ondoren, eta bi hautagaien artean (Tomic eta Allende) hitzarmen sekretu bat zegoela jakinarazi zen. Hitzarmen horretan, bakoitzak bestearen garaipena onartzen zuen diferentzia 5.000 boto baino gehiagokoa bazen, baita Alessandrirena ere, baldin eta horrek, bioi, 100.000 boto baino gehiagoko aldea ateratzen bazien bakarrik. Azkenik, demokrazia kristauak babesa eman ziezaion, Berme Demokratikoen Estatutu bat eskatu zuen Kongresuan, Allende Konstituziotik ez zela aterako ziurtatzeko. Track Onek porrot egin zuen; orduan, Track Two geratzen zen.
  • «Track Two»[52] plana zen ezegonkortasun politikoko giroa sortzea, indar armatuek parte hartzeko eta aukeraketa bertan behera uzteko. Roberto Viaux jeneralari agindu zitzaion aurrera eramatea; Plana zen armadako komandante-buru zen René Schneider jenerala bahitu, ezkutatu eta ezegonkortasuna eragin. Urriaren 22an gauzatu zen plana, baina jeneralak, bere burua defendatze ahaleginean, tiro egin zioten erasotzaileek, eta, berehala, ihes egin[53].​ Gidariak Ospitale Militarrera eraman zuen, baina handik bi egunera hil egin zen, 25ean.

Urriaren 24ko 10:39an hasi zen Kongresuaren Osoko bozketa, Tomás Pablo Elorza Senatuko lehendakariak zuzendua. 195 parlamentarik hartu zuten parte: Allendek 153 boto lortu zituen; Jorge Alessandrik 35, eta 7 zuri. Ondorioz, Kongresuak Salvador Allende hautatu zuen[54].

Presidentetza (1970-1973)

aldatu

Lehen urtea

aldatu
 
Salvador Allende presidentetza hartzen du, 1970eko azaroaren 3a.

Azaroaren 3an, Allendek, Kongresu Nazionalean, presidentetza hartu zuen. Ondoren, katedralera joan zen Txileko eliza guztiek antolatutako Te Deum ekumenikora[55].

Gobernuaren buru ekonomikoa Pedro Vuskovic izan zen, kapitalismotik sozialismorako trantsizio-plana gauzatuko zuena. «Txileko sozialismora» iristeko, UPren planak honako puntu hauek zituen[56]:

  • Nazionalizazioa ekonomiaren eremu «giltzarrietan».
  • Kobrearen meatzaritza handiaren nazionalizazioa.
  • Nekazaritzaren erreforma bizkortzea.
  • Salgaien prezioak izoztea.
  • Langile guztien soldatak igotzea eta billeteak jaulkita ordaintzea.
  • Konstituzioaren aldaketa (euforia ekonomikoko giropean) eta Ganbera bakar baten eraketa .

Ekintza horiek konbinatzen zituzten politika ekonomiko sozialistak (nazionalizazioak) eta ekonomia azkar suspertzeko politikak, aberastasuna zorrotz birbanatu ondoren[57]. Enpresen nazionalizazioa gauzatu zen Errepublika Sozialista garaiko zenbait lege-zirrikituak erabiliz (1932ko 520. Lege Dekretua). Prozesua zetzan, ekonomiaren giltzarritzat jotzen zen enpresaren batek ekoizpena gelditzen bazuen, Estatuak esku har zezakeen, berriro ekoitzi zezan. Oposizioak Sistema legez kanpo iritzi zuen, baina Errepublikako Kontraloria Orokorrak legezkotzat jo zuen[58].

Sistema ere erabiltzen zen CORFOren bidez (Produkzioa Sustatzeko Korporazioa) akzioak erosteko enpresa sozietate anonimoa zenean.

 
Salvador Allende kobrea nazionalizatzeari hasiera ematen dion konstituzio-erreforma aldarrikatzeko dekretua sinatzen.

Meatzaritzaren nazionalizazioa, berriz, sektore politiko guztien aho bateko babesarekin egin zen, eta Kongresu Nazionalean aho batez onartu zen legea (17.450 zk., uztailaren 15ean aldarrikatua)[59].​ Meatzaritza-enpresei kalte-ordainak emango litzaizkieke, baina azken urteetan lortutako «gehiegizko baliagarritasunak» kenduko litzaizkieke, 1955az geroz zerga baxuak ordaintzen baitzituzten, errentagarritasun «arrazoizko»aren irizpidearen arabera % 10. Sistema horren bidez, Anaconda eta Kennecott enpresa estatubatuarrek ez zuten peso bakar bat jaso, eta, azkenean, Txileko estatuari milioi asko zorretan utzi zioten[60]. 1972an, New Yorkera egindako bisitan, Nazio Batuetan izandako bilera batean, Allendek kobrearen nazionalizazioa defendatu zuen argudiatuz, ezen Kennecott eta Anaconda meatzaritza-enpresa iparramerikarrek azken hamarkadetan lau mila milioi dolar inguruko irabaziak izan zituztela.

Allenderen gobernuaren ekintza horiek eraginda, Richard Nixonek eta Henry Kissinger estatu-idazkariak Allenderen gobernuaren aurkako boikot bat sustatu zuten, kanpo-kredituak ukatuz[61]. Bestalde, kobre-konpainiek Txileko kobrearen bahitura eskatu zuten Europako gorteetan[62]. Allenderen gobernua suntsitu zuen kolpe militarretik bi urtera, Gobernu Batzorde Militarrak 250 milioi dolarreko kalte-ordaina ordaindu zion Rockefeller eta Rothschild familien jabetzako Anaconda enpresari.

Merkataritza- eta ordezko finantza-iturriak bilatzera behartuta, Txilek Sobietar Batasunaren konpromisoak lortu zituen hurrengo sei urteetan 400 milioi dolar inguru inbertitzeko Txilen. Allenderen gobernua etsita zegoen Sobietar Batasunatik espero zuen laguntza ekonomikoa baino askoz gutxiago jaso zuelako. Bi herrialdeen arteko merkataritza ez zen nabarmen hazi, eta kredituak, batez ere sobietar ekipoak erostearekin lotu ziren. Gainera, Errusiako kredituak Txinak eta Ekialdeko Europako herrialdeek emandakoak baino askoz txikiagoak izan ziren. Allende, 1972ko amaieran laguntza eta kreditu-lerro gehigarrien bila Sobietar Batasuna bisitatu zuenean, baztertua izan zen[63].

Christopher Andrew historialariak dio (ustezko KGBko artxibozain Vasili Mitrojin-ek idatzitako oharretan oinarrituta) Allende KGBrekin lotuta zegoela[64]. Hala ere,​ Allende KGBko agentea zen ustea, ordea, ez da erabatekoa.

KGBko Nikolái Leonov jeneralak, KGBko Estatuko Segurtasun Batzordeko Lehen Zuzendaritza Nagusiko ondokoburu ohiak egindako adierazpenen arabera, Sobietar Batasunak laguntza ekonomikoa, politikoa eta militarra eman zion Allenderen gobernuari[65].​ Leonovek Ikerketa Publikoen Zentroan (CEP) egindako elkarrizketa batean adierazi zuen sobietarren laguntza ekonomikoa izan zela: 100 milioi baino gehiagokoa kreditutan, hiru arrantza-ontzi (17.000 tona arrain izoztu banatu zizkietenak herritarrei), lantegiak (1971ko Illapeleko lurrikararen ondorengo laguntza gisa), 3.100 traktore, 74.000 tona gari eta milioi bat poto esne-kondentsatu baino gehiago[66].

Nekazaritza-erreforman sakontzeko, Eduardo Freiren nekazaritza-erreformaren legea erabiltzen jarraitu zuten. Lege horrek zenbait lege-hutsune zituen, eta UPk aprobetxatu zituen; nekazarien «lur-hartzea» bultzatu zuen, eta Nekazaritzako Erreformaren Korporazioak (CORA) lursailak desjabetu zituen. 1971aren amaieran, 2 milioi hektarea baino gehiago desjabetu ziren. Lur-hartze horiek zantzu bortitzak hartzen hasi ziren lur-jabeen eta nekazarien arteko liskarrengatik. Rolando Matus nekazari txikia izan zen lehen hildakoa. Balazoka hil zuten, Txileko hegoaldean indarra erabiltzen saiatzen zirenen aurka bere lursail txiki baten jabetza defendatzen ari zela. Eskuinak martiri bihurtu zuen, eta talka-brigadetako bati haren izena jarri zion[erreferentzia behar].

 
Allende Agustín Lanusse Argentinako presidentearekin, lehendakaritzako balkoitik agurtzen.

Prezioen izozteak eta soldaten igoerak inflazioa eragin zuten, baina, Txilen, produkzio-ahalmenaren % 20 geldirik zegoen, eta, prezioak igo aurretik, merkatariek ahalmena baliatu zuten hazkunde ekonomikoa eragiteko. Gainera, UPko ekonomialarien pentsamenduan, diru-jaulkipenek inflaziorik eragiten ez zuten denbora-tartea zuten, une batez bederen. Eta funtzionatu zuen, gutxienez lehen urtean, dirua bikoiztu baitzen, inflazioa txikia izan zen, eta BPGa % 8 hazi zen[66].

UPren sustatzea ere lagundu zuen urte horretan bertan Pablo Neruda poeta nazional eta militante komunistak Literaturako Nobel Saria jaso izana. Giro horrekin, 1971ko apirileko udal-hauteskundeetan ,botoen % 49,73 lortu zuen UPk[67].

1971. urtearen amaieran agertzen dira lehen arazo ekonomikoak. Aurrekontu-defizita erritmo azkarrean hazten da. Produktu geografiko gordina (PGG) % 3,5etik 1970ean, % 9,8ra igo da 1971n; diru-politika kontrolik gabe gelditzen da, sektore publikoko kreditua % 124 hazi baita; nazioarteko erreserben maila 394 milioi dolarretik (1970) 163ra (1971) jaitsi da, eta, beraz, UPren gobernuak bertan behera uzten du kanpo-zorraren zerbitzua; kobrearen prezioak ikaragarri behera egin ondoren, merkataritza-balantza 95 milioiko superabitetik 90 milioiko defizitera igaro da gobernua hasiz geroztik; soldata errealen igoeraren eta prezio-kontrolen ondorioz, korporazioaren erabilerak uzkurtu egiten dira; hornikuntzarik ezaren lehen seinaleak agertzen dira 1971ko bigarren hiruhilekoan, eta, zoritxarrez, merkatu beltz indartsu bat agertzen da[68].

Urte horren amaieran, Fidel Castrok hiru astez bisitatu zuen Txile. Hilabetean zehar, herrialde osoan ibili zen, eta horrek gaitu egin zituen UPren oposizioa. Data horretan hasten dira hornidura ezaren lehen sintomak, bereziki azukrearenak. Pribatuan, Kubako lider iraultzaileak bere eszeptizismoa adierazi zuen Allenderen bide baketsuaren aurrean[erreferentzia behar].

Oposizioko milaka emakume atera ziren kaleetara protesta egitera lapiko hutsak joz janaririk ez zegoelako, «lapikokadak» deiturikoak.​ Estadio Nazionaleko agur-ekitaldian, agintari kubatarrak esan zuen berak eta bere laguntzaileak

« ez ginen gauza iraungiak ikastera etorri... nahikoa ikasi genuen askatasun burges eta kapitalistetatik. »

eta gehitu zuen:

« Ez gaude erabat ziur prozesu berezi horretan Txileko herria atzerakoiak baino azkarrago ikasten ari denik. »

Irailaren 11

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «1973ko Txileko estatu kolpea»
 
Moneta jauregiaren bonbardaketa

Irailaren 10eko 16:00etan, eskuadra aurreikusi bezala atera zen, UNITAS nazioarteko itsas maniobretan parte hartu behar baitzuen. Bien bitartean, Armada kuarteleratu egin zen arrazoitzat Altamirano eta Garretonen balizko erronka emanez eta Pinochetek azaldu zionez Orlando Letelier defentsa-ministroari.

Irailaren 11ko goizaldean, eskuadra Valparaisora itzuli zen, eta indar armatuek hiria hartu zuten. Allenderi telefonoz jakinarazi zitzaion itsas infanteria kalean zegoela, eta borroka-posizioak hartzen hasia zela. Allende Tomás Moroko bere egoitzan zegoen, eta Pinochetekin eta Leighekin komunikazioa eskatu zuen, baina aurki ezinak ziren.

Goizeko 7:00etan, Allende Fiat 125ean eta GAPa (Lagun Pertsonalen Taldea) La Moneda jauregirantz abiatu ziren, hogei minutu geroago iritsiz. Allendek AK-47 fusil bat zeraman, eta GAPa Gobernu Jauregian sartu zen, bi metrailadore eta hiru RPG-7 granada-jaurtigailurekin, bere arma pertsonalez gain[69].

Aldi berean, Pinochet Telekomunikazio Komandora iritsi zen. Indar armatuetako gainerako adarrekin komunikazio-sareak antolatu ziren, batez ere Leigh Aire Gerraren Akademian zegoenarekin eta Patricio Carvajal kolpearen koordinatzaile izango zenarekin[70]

Sepulveda, Karabineroen zuzendari nagusia, La Monedara iritsi zen, eta Carabineros Gobernuari leial jarraitzen zuela esan zion, jakin gabe Mendoza eta Yovane jeneralek Carabineros kontrolatzen zutela[71].

Meatzaritza eta Nekazaritza irratiek osatutako Kate Demokratikoak lehen aldarrikapen militarra eman zuen[72]. Allendek berehala eman behar zion kargua Gobernu Batzordeari, indar armatuetako buru nagusiek osatua: Pinochet, Leigh, Merino y Mendoza (azken biak, beren adarretako buru nagusi gisa (Armada eta Carabineros), hurrenez hurren, autoizendatu berriak). Presidenteari ultimatum bat ere eman zitzaion, 11:00ak baino lehen ez bazen La Moneda husten, lurrez eta airez eraso egingo zioten. Carabinerosek tanketak eta jauregiaren aurrean soldaduak erretiratu zituen[73].

Militarrak La Monedarekin harremanetan jarri ziren, eta presidentea herrialdetik ateratzea proposatu zuten, baina Allendek ez zuen eskaintza onartu. Pinochet Carvajalekin harremanetan jarri, eta presidenteak uko egin ziola eskaintzari esan zion. 9:55ean, Javier Palacios jeneralaren tankeak La Monedaren inguruan jarri ziren. Inguruko eraikinetan kokatutako frankotiratzaileek aldaratzen saiatu ziren, eta tiroketa gertatu zen[74].

Militarrek La Moneda inguratzen zutelarik, 10:15ean, Radio Magallanesen bidez —oraindik isildu gabe zegoen gobernuaren aldeko bakarra—, Allendek bere azken mezua eman zion nazioari[75]. Bere diskurtsoaren pasarteetako batean, gogoeta hau egin zuen[9]:

« Iragaite historikoan kokatuta, nire bizitzarekin ordainduko dut herriaren leialtasuna, eta milaka txiletarren kontzientzian ematen dugun hazia ezin izango dela behin betiko itsutu esaten diet.... Jarrai ezazue, berandu baino askoz ere lehenago, alanbre handiak irekiko direla, eta handik igaroko dela gizon librea gizarte hobea eraikitzeko. Gora Txile, gora herria, gora langileak! »
Salvador Allende, 1973ko irailaren 11

10:30ean, tankeak sua ireki zuten La Monedaren aurka. Ondoren, tanketak eta infanteriak jarraitu zieten; GAPeko kideek eta inguruko eraikinetan kokatutako frankotiratzaileek erantzun zieten[76].

Carvajalek, berriz ere, Pinochetekin hitz egin zuen, eta elkarrizketatzeko asmoaren berri eman zion. Pinochetek, ordea, «baldintzarik gabeko errenditzea» eskatu zuen[77].

11:52an, Hawker Hunter bonbaketari-ehiztariak La Monedari eraso egiten hasi ziren, eta, lau alditan, koheteak jaurti zituzten gobernu-etxearen gainera, eta horrek kalte izugarria eragin zuen. Beste bi hegazkinek Tomás Mororen presidente-egoitza bonbardatu zuten, Allenderekin joan ez ziren GAPeko kideek babesten zutena[78].

Gobernu jauregiaren aurkako erasoak jarraitu zuen gas negar-eragileak erabiltzen, baina La Moneda oraindik amore ematen ez zuela ikusita, 14:20an, Palacios jeneralak hura hartzea erabaki zuen, eta soldadu talde bat bidali zuen jauregiko atea eraistera[79].

 
AK-47 eraso-fusil errusiarra, kulata tolesgarriduna, Allendek bere buruaz beste egiteko erabili zuen mota berekoa.

Allendek amore ematea eta armak uztea erabaki zuen. Orduan —haren mediku baten, Patricio Guijónen, testigantzaren arabera, zeina itzuli zen bere gasaren aurkako maskara hartzeko—, AK-47 fusilarekin (kulata tolesgarriduna), bere buruaz beste egin zuen, kokotsean tiro eginez, garezur-ganga lehertuz eta bat-batean hilez[80].​ Palacios Independentzia aretoan sartu zen, eta Allende eta Guijón medikuarekin egin zuen topo. Jaeger-LeCoultre erloju trinkoagatik ezagutu zuen lehendakaria. Irratiko ofizialari deitu, eta bere txosten laburra eman zuen: «Misioa betea. La Moneda hartua, presidentea hila».

Arratsaldean eratu zen Gobernu Batzordea. Santiago inguruko leku bakartuetan izandako liskar batzuk izan ezik, Batzordea herrialde osoan zen nagusi. UP eta haren lehendakaria hilik zeuden; horrela hamasei urte eta erdiko diktadura militarra hasi zen.

Dominak eta kondekorazioak

aldatu
 
Estatua, Allenderen eta haren diskurtsoaren omenez, San Joakinen, Txile

Kondekorazio nazionalak

aldatu
  • Gran Maestre de la Orden al Mérito de Chile   Txile 1970-1973}}
  • Gran Maestre de la Orden de Bernardo O'Higgins   Txile 1970-1973}}
  • La realidad médico-social de Chile bere liburuak, 1939koa, «Premio Van Buren» saria lortu zuen 1940an.[20]
  • «Seme ospetsu» izendatu zuten, eta Antofagastaren Urrezko Aingurarekin saritu zuten. (1971)[81].

Demokraziara itzuli eta Kongresu Nazionala berriz ireki ondoren, 1994ko uztailaren 11n argitaratutako 19.311 Legearen bidez, bere oroimenean hiru monumentu eraikitzeko baimena eman zen, bat Valparaíson, beste bat Santiagon eta Punta Arenasen.

Atzerriko kondekorazioak

aldatu

letra etzanez hil ondoren emandakoak

  • Orden José Martí   Kuba1972[82]
  • Orden de los Compañeros de O. R. Tambo   Hegofrika 2004ko ekainaren 16a
  • Orden Augusto César Sandino   Nikaragua 2008ko uztailaren 19a[83]

Beste domina batzuk

aldatu
  • Bakearen Lenin Saria (SESB), 1972)

Ikus, gainera

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. Lau urteko epea 1967ko urriaren 2ko 16.672 Legeak onartutako konstituzio-erreformari zor zitzaion, zeinak probintzia-talde berri hori sortu baitzuen bederatzigarrenetik bereiziz eta lehen senatorialaren epea ezarriz.

Erreferentziak

aldatu
  1. Vial. 1-Allende, Fidel y el Che: destinos paralelos 18-19. orr.
  2. Madariaga Garcés, Ainara. (2005eko ekaina). (PDF) Imaginarios vascos desde Chile. EHU, 80 or..
  3. a b Hermosilla, Gotzon. (2013-09-08). «Zumardiak odolustu ziren» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Berria. «Allendek bere buruaz beste egin zuela ebatzi du Txilek» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  5. Ad Hoc Interagency Working Group on Chile. (1970-12-4). Memorandum for Mr. Henry Kissinger. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila.
  6. Vial. 1-Allende, Fidel y el Che: destinos paralelos, págs. 18-19
  7. a b Figueroa, Virgilio. Diccionario histórico y biográfico de Chile. Santiago, imprenta de la Ilustración, 1897, pp. 450-451.
  8. Veneros, Diana (2003). Allende. Santiago de Chile: Sudamericana. pp. 17-18
  9. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s «Salvador Allende Godsens». www.icarito.cl. 23 de diciembre de 2009. Consultado el 11 de septiembre de 2021
  10. aplica, No. (1908-07-17). Español: Partida de nacimiento de Salvador Allende Gossens. (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  11. Veneros, Diana 2003, 21-22 orr. .
  12. Veneros, Diana 2003, 27 orr. .
  13. «FSA Cronologia de Salvador Allende» web.archive.org 2009-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  14. Veneros, Diana 2003, 34-35 orr. .
  15. Missika, Jean-Louis. (1995-05-01). «Régis Debray contre Régis Debray» Le Débat n° 85 (3): 32–36.  doi:10.3917/deba.085.0032. ISSN 0246-2346. (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  16. Veneros, Diana 2003, 38 orr. .
  17. «Gobierno de Salvador Allende Gossens». Icarito. Consultado el 13 de enero de 2015.
  18. Escuela de Medicina de la Universidad de Chile. Certificados de Exámenes Finales, años 1926-1931
  19. (Gaztelaniaz) «Salvador Allende Gossens - Universidad de Chile» www.uchile.cl (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  20. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al Chile, BCN Biblioteca del Congreso Nacional de. (2020). «Salvador Allende Gossens. Presidentes de la República en el Congreso Nacional» bcn.cl (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  21. Veneros, Diana 2003, 100 orr. .
  22. Labarca, Eduardo 2007, 47-50 eta 61-63 orr. .
  23. (Gaztelaniaz) Chile, C. N. N.. «Nieto de Salvador Allende: “No me dejaron conocer a mi abuelo y eso lo resentí en un momento”» CNN Chile (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  24. Allende, el seductor, el cazador, el coleccionista
  25. «La Tercera - El legado de Marés González, la diva que Allende admiraba» web.archive.org 2015-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  26. Veneros, Diana 2003, 76 orr. .
  27. Veneros, Diana 2003, 80 orr. .
  28. Veneros, Diana 2003, 82 orr. .
  29. Ramón, Armando de (1999). Biografías de Chilenos. Tomo I. Ediciones Universidad Católica de Chile. pp. 60-61
  30. Veneros, Diana 2003, 93 orr. .
  31. Jorquera, Carlos 1990, 184 orr. .
  32. Veneros, Diana 2003, 99 orr. .
  33. Veneros, Diana 2003, 107 orr. .
  34. San Francisco, Alejandro; eta Ángel Soto (editoreak) 2005, 272 orr. .
  35. UCV Televisión (1981). «In Memoriam de un Chileno. capítulo 2: Raúl Rettig y José Donoso». YouTube. Consultado el 18 de octubre de 2021.
  36. Jorquera, Carlos 1990, 288-305 orr. .
  37. San Francisco, Alejandro; eta Ángel Soto (editoreak) 2005, 298-299 orr. .
  38. San Francisco, Alejandro; eta Ángel Soto (editoreak) 2005, 331 orr. .
  39. «Chile 1964: CIA Covert Support in Frei Election Detailed» nsarchive2.gwu.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  40. «Foreign Relations of the United States, 1964-1968, Document 269». U.S. Department of State: Office of the Historian. United States Department of State. Consultado el 28 de junio de 2015.
  41. «Foreign Relations of the United States, 1964-1968, Document 254». Office of the Historian, Bureau of Public Affairs, United States Department of State (en inglés). 5 de mayo de 1964. Consultado el 28 de junio de 2015
  42. Vial. 3-Relación con los guerrilleros chilenos: romance y ruptura. p. 4.
  43. El Mercurio, 8 de mayo de 1973.
  44. Uribe, Armando; eta Cristián Opaso 2001, 250 orr. .
  45. «U.S. Department of State FOIA Electronic Reading Room» web.archive.org 2009-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  46. Vasili Mitrokhin and Christopher Andrew. The World Was Going Our Way: The KGB and the Battle for the Third World, Basic Books, 2005, ISBN 0-465-00311-7, pp. 69-88
  47. «Intelligence and Security Committee - The Mitrokhin Inquiry Report» cryptome.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  48. Uliánova, Olga y Fediakova, Eugenia, "Algunos aspectos de la ayuda financiera del PC de la URSS al comunismo chileno durante la Guerra Fría", Estudios Públicos N.° 72, 1998, pp. 135-136.
  49. Fermandois, Joaquín, La revolución inconclusa. La izquierda chilena y el gobierno de la Unidad Popular, 2013. pp. 301-302.
  50. El Mercurio, 6 de septiembre de 1970
  51. Uribe, Armando; eta Cristián Opaso 2001, 257-260 orr. .
  52. Uribe, Armando; eta Cristián Opaso 2001, 261-262 orr. .
  53. El Mercurio, 23 de octubre de 1970
  54. La Segunda, 24 de octubre de 1970
  55. La Prensa, 3 de noviembre de 1970.
  56. Vial. 4-Por qué fracasó el «Plan Maestro» de la UP para alcanzar el poder total. pp. 3-5.
  57. Meller, Patricio (2007). Un siglo de economía política chilena (1890-1990). Andrés Bello. pp. 117-118.
  58. Vial, Gonzalo 2003, 362-363 orr. .
  59. (Gaztelaniaz) «Discursos oficiales de Salvador Allende/1971/Nacionalización del cobre en el día de la Dignidad Nacional - Wikisource» es.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  60. Fermandois, Joaquín, Mundo y Fin de Mundo, Chile en la política mundial 1900-2004, 2005. p. 377
  61. Uribe, Armando; eta Cristián Opaso 2001, 274-279 orr. .
  62. Fermandois, Joaquín (1985). Chile y el mundo: 1970-1973. La política exterior del gobierno de la Unidad Popular y el sistema internacional. Santiago, Chile: Ediciones Universidad Católica de Chile, pp. 416-418
  63. The USSR and Latin America : a developing relationship. Boston : Unwin Hyman 1989 ISBN 978-0-04-445165-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  64. The Times extracto del segundo volumen del Archivo Mitrokhin, por Mitrokhin y Christopher Andrew[1]
  65. Nikolai Leonov, "Soviet Intelligence in Latin America During the Cold War Archivado el 28 de febrero de 2010 en Wayback Machine.", Declaraciones del General Nikolai Leonov, Centro de Estudios Publicos (Chile), 22 de septiembre de 1999.
  66. a b Vial, Gonzalo 2003, 363 orr. .
  67. Según un especial del diario la Tercera y también, pero menos exacto, en www.salvador-allende.cl Archivado el 28 de septiembre de 2007 en Wayback Machine.. Otras versiones, al parecer sin contar nulos y blancos, consignan un 50,86 %: ver 1 Archivado el 3 de junio de 2013 en Wayback Machine.
  68. Larraín, Felipe; Meller, Patricio. «La experiencia socialista-Populista chilena: La Unidad Popular, 1970-1973». Cuadernos de Economía 27 (82): 339-340.
  69. Ascanio Cavallo y Margarita Serrano, Golpe 11 de septiembre de 1973, Santiago, Aguilar, 2003, p. 92
  70. Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda 1998, 101-102. orr. .
  71. Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda 1998, 103. orr. .
  72. Radioaficionados grabaron las comunicaciones entre los altos mandos durante el golpe de Estado, siendo dados a conocer a la opinión pública en diciembre de 1985, en la Revista Análisis
  73. Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda 1998, 116-120 orr. .
  74. Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda 1998, 139 orr. .
  75. El último discurso de Salvador Allende. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  76. Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda 1998, 146 orr. .
  77. Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda 1998, 154 orr. .
  78. Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda 1998, 161-162 orr. .
  79. Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda 1998, 191 orr. .
  80. Guijón, desde el 11 de septiembre, ha dicho públicamente que Allende se suicidó, lo que le valió el rechazo de sus compañeros de izquierda. Ver recuerdos de su testimonio en Radio Cooperativa
  81. «Hijos Ilustres y Anclas de Oro». www.municipalidaddeantofagasta.cl. Archivado desde el original el 13 de septiembre de 2021. Consultado el 22 de septiembre de 2021.
  82. «Salvador Allende y sus lazos con Cuba». www.granma.cu. 9 de septiembre de 2016. Consultado el 11 de septiembre de 2021
  83. «Presidente de Nicaragua entrega orden "Sandino" de forma póstuma a Salvador Allende». La Tercera. 19 de julio de 2008. Consultado el 11 de septiembre de 2021.
  84. (Gaztelaniaz) «Ixelles. Bélgica - Una calle Salvador Allende» www.abacq.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).

Bibliografia

aldatu
  • Allende, Salvador. (2005). Higiene mental y delincuencia. Tesis para optar al título de Médico Cirujano de la Universidad de Chile, 1933. Publicada por Editorial CESOC (Santiago de Chile) y El Clarín [1] Editorial CESOC.
  • Allende, Salvador. (1998). La vía chilena hacia el socialismo: Los discursos de Salvador Allende. Editorial Fundamentos ISBN 978-84-245-0002-3..
  • (Gaztelaniaz) Amorós, Mario. (2013). Allende. La biografía. Ediciones B ISBN 956-304-148-8..
  • Cavallo, Ascanio; Manuel Salazar eta Óscar Sepúlveda. (1998). La Historia Oculta del Régimen Militar. Santiago de Chile: Editorial Sudamericana ISBN 956-262-061-1..
  • (Gaztelaniaz) Del Pozo, José. (2017). Allende: cómo su historia ha sido relatada. LOM Ediciones ISBN 978-956-000-951-7..
  • (Gaztelaniaz) Elgueta Velásquez, Ariel. (2018). La obra del Presidente Allende en la Patagonia Central. ISBN 978-956-398-086-8..
  • (Gaztelaniaz) Farías, Víctor. (2000). Los nazis en Chile. Editorial Seix Barral.
  • (Gaztelaniaz) Farías, Víctor. (2005). Salvador Allende Antisemitismo y Eutanasia. Editorial Maye.
  • Garcés, Joan E.. (1976). Allende et l'expérience chilienne. Allende y la experiencia chilena, Santiago (Chile): Ed. BAT, 1990 París: Presses de la Fondation Nationale des Sciences Politiques.
  • García, Fernando D.; y Óscar Sola. (1998). Salvador Allende. Una época en blanco y negro. Prólogo de Isabel Allende. ISBN 950-511-386-2.
  • Goldenberg, Gregorio. (1990). La Muerte del presidente Allende. Santiago de Chile: Ediciones Domicilio Conocido.
  • González, Miguel; y Arturo Fontaine T. (editores). (1997). Los mil días de Allende. 2 lib. ISBN 956-7015-22-8.
  • Jorquera, Carlos. (1990). El «Chicho» Allende. Ediciones BAT ISBN ISBN 956-7022-07-K..
  • Labarca, Eduardo. (2007). Salvador Allende, biografía sentimental. Santiago: Catalonia ISBN 978-956-8303-68-6..
  • (Gaztelaniaz) Martínez, Jesús Manuel. (2009). Salvador Allende. El hombre que abría las alamedas. Catalonia ISBN 978-956-324-022-1..
  • (Gaztelaniaz) Puccio, Osvaldo. (1985). Un cuarto de siglo con Allende: Recuerdos de su secretario privado. Santiago: Editorial Antártica.
  • Soto, Óscar. (1998). El último día de Salvador Allende. Prólogo de Hortensia Bussi de Allende. ISBN 956-239-084-5.
  • San Francisco, Alejandro; eta Ángel Soto (editoreak). (2005). Las elecciones presidenciales en la historia de Chile 1920- 2000. 956-8147-23-3 Santiago: Editorial Antártica.
  • Uribe, Armando; eta Cristián Opaso. (2001). Intervención Norteamericana en Chile [Dos textos claves]. 956-262-123-5 Santiago: Editorial Sudamericana.
  • Veneros, Diana. (2003). Allende. Santiago de Chile: Editorial Sudamericana ISBN 956-262-121-2..
  • (Gaztelaniaz) Verdugo, Patricia. (2003). Allende: Cómo la Casa Blanca provocó su muerte. Catalonia ISBN 978-956-8303-00-6..
  • Vial, Gonzalo. (2003). Allende. Fascículos en el diario La Segunda.
  • (Gaztelaniaz) Vial, Gonzalo. (2003). Chile en el siglo XX. Fascículos en el diario Las Últimas Noticias.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salvador Allende  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Salvador Allende