Mercosur edo Mercosul (gaztelaniaz: Mercado Común del Sur, portugesez: Mercado Comum do Sul, guaranieraz: Ñemby Ñemuha) merkataritza arloko erakundea da, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaik osatutakoa eta 1991n sortutakoa.

Mercosur
Datuak
Izen ofiziala
Mercado Comum do Sul, Mercado Común del Sur eta Ñemby Ñemuha
Izen laburraMERCOSUL eta MERCOSUR
Motagobernu arteko erakundea, eskualde erakundea eta customs union (en) Itzuli
Jarduera
Kide kopurua5
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1991ko martxoaren 26a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: Secretaría-MERCOSUR-235390236488282 Twitter: mercosur Instagram: mercosurint LinkedIn: mercosur Youtube: UCGWf1myDa4dohB72UdjYLJA Flickr: 159748274@N06 Edit the value on Wikidata
Mercosur 2005

Bere helburua kideen arteko librekanbio sustatzea da, hau da, ondasun, lagun eta dibisen hartu-emana. Gaztelania, portugesa eta guaraniera dira hizkuntza ofizialak.

Bilakaera

aldatu

Sorreraren ondoren Venezuela bazkide bihurtu zen eta Bolivia bazkide bihurtzeko prozesuan dago.[1] Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru, Guyana y Surinam «Elkartutako estatuak» bihurtu dira.

2012ko ekainaren 22an, Paraguaiko presidentearen epai politikoari erantzunez, Paraguairen parte hartzea eten zuten, baina 2013ko uztailaren 13an atzera bota zuten zigorra.

Venezuelaren sarrera 2006an onartu zen, baina ez zen 2013 arte gauzatu ordura arte Paraguaik ez zuelako onartu.

Venezuelak merkataritza, politika, demokrazia eta giza eskubideei inguruko Mercosurreko eskakizunak betetzen ez zituela argudiatuta 2016ko abenduaren 1ean, Venezuela kanporatua izan zen.[2]

Hitzarmenak eta egitasmoak

aldatu

Herrialdeen arteko merkatu libreaz gain Mercosur merkataritza-hitzarmen asko ditu hainbat herrialde eta herrialdeen arteko elkarterekin. Andeetako Komunitatea,[3] Egipto, Palestina eta Israel,[4] Kuba, India...

Europarekin aspalditik merkataritza librerako hitzarmen bat negoziatzen ari da. Urte batzuen etenaren ondoren 2023an negoziazioak berraktibatu dira eta laster sinatuko da.[5]

Garatutako egitarauen artean aipagarrienak hauek dira: Hegoaldeko Bankua,[6] autoen matrikula bakarra[7] eta gatazkak ebazteko arbitrajea.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. Velte, Samara. (2023-09-02). «Chavezen itzalpeko Mercosur» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  2. (Ingelesez) «Mercosur suspends Venezuela for failure to follow rules» AP News 2016-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  3. «SICE: Desarrollos: Colombia - Ecuador - Venezuela - MERCOSUR» www.sice.oas.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Mercosur firmó un tratado de libre comercio con Estado Palestino» www.eluniversal.com.co 2011-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  5. Aranburu, Iker. (2023-09-02). «EB-Mercosur ituna, izozkailutik kanpo» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  6. (Gaztelaniaz) STPM. (2007-05-24). «MERCOSUR da vía libre a Banco del Sur» Mercociudades (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  7. (Gaztelaniaz) Dieguez, Julian. (2021-09-10). «Logro 2: Patente única MERCOSUR» MERCOSUR (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  8. (Gaztelaniaz) Vectores, 3. «Sistema de Solución de Controversias» MERCOSUR (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  9. (Gaztelaniaz) Vectores, 3. «Países del MERCOSUR» MERCOSUR (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).

Kanpo estekak

aldatu