Juan Perón
Juan Domingo Perón (Lobos, Buenos Aires, 1895eko urriaren 8a – Olivos, Buenos Aires, 1974ko uztailaren 1a) argentinar militar eta politikaria izan zen. Argentinako presidentea izan zen 1946–1955 eta 1973-1974 bitartean. Peronismoa sortu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, argentinarrek Europako eta AEBetako merkatuetan sartzeko aukera izan zuten. Horrela, Argentinako ekonomiak loraldi bat izan zuen Peronen agintaldian[1].
Ezaguna da Peronen bigarren emazte María Eva Duarte Ibarguren euskal jatorrikoa zela. Izan ere, Peronek berak ere euskal jatorriko erroak zituen, birraitona Jean Dutey Dorre baigorriar gurasoen seme izan baitzen. Dorre, Ernautena edo Aintziburu deiturak agertzen dira haien genealogian.
Bizitza
aldatu1943. urtean Edelmiro Julián Farrell agintera eraman zuen estatu kolpea bultzatu zuen, eta Lan ministro eta lehendakariorde izan zen haren agindupean. 1946an Errepublikako presidente aukeratu zuten, eta diktadura ezarri zuen elizaren, armadaren, ezkerreko alderdi batzuen eta eskuin nazionalistako batzuen laguntzaz. 1955ean erbestera joan behar izan zuen elizarekin eta armadarekin izandako arazoen ondorioz. 1973an peronistek irabazi zituzten hauteskundeak, eta berriro hautatu zuten Perón errepublikako presidente.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Perón |
- (Gaztelaniaz) Juan Perón Institutua Jdperon.gov.ar
Erreferentziak
aldatu- ↑ El Quinto Poder. (2018-08-01). Juan Perón:"nos aprovechamos de la crisis de posguerra y los ingleses no nos han perdonado nunca". (Noiz kontsultatua: 2018-10-28).
Artikulu hau Argentinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |