Hispanoamerika
Herrialdeak
1. Administratiboki, berez, Ameriketako Estatu Batuetako estatu elkartua da.

Hispanoamerika[1] hizkuntza ofizial nagusitzat gaztelania duten Amerikako herrialdeek osatutako lurralde kulturala da. Lurralde horren jentilizioa hispanoamerikar da.

Hispanoamerikar herrialdeak

Orotara, 365 milioi biztanle biltzen dituzten 19 herrialdeko lurralde bata. Guztietan, gaztelania da hizkuntza ofizial edo ko-ofiziala, euren hizkuntza tradizionalak hitz egiten duten elkarteekiko kalterik gabe, nagusiki indigenak direnak, batzuetan, hizkuntza hori besterik ez dakitelarik. Hispanoamerikan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuk guaraniera, aimara, ketxua, maia, etab... dira.

Hitz hau, Latinoamerika edo Amerika Latindarretik bereizi behar da, azken hitz honek, bere barnean hartzen baititu, baita ere, hauek ere latinetik datozen hizkuntzak diren frantsesa eta portugesa hizkuntza ofizial bezala dituzten amerikako herrialdeak, Brasil eta Haiti kasu. Baita Iberoamerikatik ere, non, kasu honetan, Iberiar Penintsulako herrialdeak eta Espainia eta Portugalengandik independizatu ziren herrialdeak sartzen diren.

RAEaren arabera, espainiarrak hispanoamerikarrak dira, hau, "Espainia gehi Gaztelaniazko hizkerako Amerika" izango bait litzateke. Adibide bezala, Commonwealtha jar daiteke, bere barnean, Erresuma Batua ere hartzen duena, antzinako metropolia. Hau, nazio guztien artean, Espainia bera barne, dagoen lotura kulturalengatik da, hizkuntzan, tradizioan, erlijioan, folklorean, etab... oinarritua.

Gaztelania hizkuntza ofizial bezala duten Amerikako herrialdeak

aldatu
 
       50%        20%        5%
       30%        10%        2%
Hispanoamerika
Herrialdea Biztanleria Hedadura (km²) Hiriburua
  Argentina 38.592.150 2.791.810 Buenos Aires
  Bolivia 9.627.269 1.098.581 Sucre Sucre da hiriburua eta La Paz gobernuaren egoitza
  Txile 15.980.912 756.950 Txileko Santiago
  Kolonbia 41.460.345 1.141.748 Bogota
  Costa Rica 4.016.173 51.100 San Jose
  Kuba 11.382.820 110.860 Habana
  Dominikar Errepublika 8.895.000 48.730 Santo Domingo
  Ekuador 13.710.234 283.520 Quito
  El Salvador 6.704.932 20.041 San Salvador
  Honduras 6.974.504 112.492 Tegucigalpa
  Guatemala 14.655.189 108.890 Guatemala Hiria
  Mexiko 116.320.115 1.972.550 Mexiko Hiria
  Nikaragua 5.465.100 129.494 Managua
  Panama 3.140.232 78.200 Panama Hiria
  Paraguai 6.347.884 406.750 Asuncion
  Peru 27.219.264 1.285.216 Lima
  Puerto Rico 3.916.632 9.104 San Juan de Puerto Rico
  Uruguai 3.415.920 176.220 Montevideo
  Venezuela 27.483.200 916.445 Caracas
Hispanoamerika 365.307.875 12.004.512

Gaztelania hitz egiten duen biztanleria handia duten beste herrialde batzuk, Belize, AEBak eta Antilla batzuk, ez dira Hispanoamerikaren zatitzat hartzen.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu