Kim Dae-jung (Hangul김대중; Hanja金大中; RRGim Daejung; MRKim Taejung; kim.dɛ̝.dʑuŋ edo kim tɛ̝.dʑuŋ ahoskatua; Haji-do, Korea, 1925eko abenduaren 3a - Seul, 2009ko abuztuaren 18a) hegokorear politikaria izan zen, Errepublikako presidentea 19982003 bitartean. Diktaduraren aurka izandako jarrera zela-eta, Asiako Nelson Mandela ezizena eman zioten. Presidente izan zen urteetan, Ipar Korearekin adiskidetzeko politika bultzatu zuen. 2000. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen.[1]

Kim Dae-jung


8. Hego Koreako presidente

1998ko otsailaren 25a - 2003ko otsailaren 24a
Kim Young-sam - Roh Moo-hyun
Hautetsia: 1997 South Korean presidential election (en) Itzuli
Hego Koreako Biltzar Nazionaleko kidea

1988ko maiatzaren 30a - 1992ko abenduaren 19a
Hego Koreako Biltzar Nazionaleko kidea

1971ko uztailaren 1a - 1972ko urriaren 17a
Hego Koreako Biltzar Nazionaleko kidea

1963ko abenduaren 17a - 1971ko ekainaren 30a
Barrutia: Mokpo (en) Itzuli
Hego Koreako Biltzar Nazionaleko kidea

1961eko maiatzaren 14a - 1961eko maiatzaren 16a
Barrutia: Inje County (en) Itzuli
Hautetsia: 5th Legislative Assembly (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHauido (en) Itzuli1924ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Hego Korea
HeriotzaSeverance Hospital (en) Itzuli2009ko abuztuaren 18a (85 urte)
Hobiratze lekuaSeoul National Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaKim Won Sik
Ezkontidea(k)Cha Yong-ae (en) Itzuli  (1945eko apirilaren 9a -  1959ko ekainaren 25a)
Lee Hui-ho (en) Itzuli  (1962ko maiatzaren 10a -  2009ko abuztuaren 18a)
Seme-alabak
LeinuaGimhae Kim clan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHa-ui Elementary School (en) Itzuli
Mokpo Bukkyo Elementary School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Political Science (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
koreera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Graduasub-lieutenant (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Democratic Party (en) Itzuli

Find a Grave: 40827285 Edit the value on Wikidata
Hau korear izena da, abizena Kim du.

Bizitza

aldatu

Klase ertaineko nekazari-familia batean hazi zen. Lehen eta bigarren mailako ikasketak amaituta, japoniar konpainia batean hasi zen lanean, bulegari gisa. 1945ean bertan behera utzi zuen lanbide hori, eta negozioen munduan murgildu zen.

Koreako Gerran (1948-1953), korear komunisten jazarpena pairatu zuen, eta erregimenaren etsai izateaz akusatu zuten. Atxilo hartu zuten, eta herio-zigorra ezarri zioten, baina espetxetik ihes egitea lortu zuen. Gerra amaitu bezain laster politikan hasi zen, Syngman Rheek ezarritako erregimen autokratikoari gogor egiteko. Diktaduraren azpian bost aldiz aurkeztu zuen bere burua hauteskundeetan, baina ez zuen Legebiltzarrean aulkirik lortu. 1961ean bai; diktadorea eroririk, legebiltzarkide hautatu zuten, eta lanean hasi zen erregimen demokratikoaren alde, eragozpen handiak izan bazituen ere. Park Chung-heeren agintaldian ere, oposizioan egon zen, gobernuak matxinada politikoak zapaltzeko erabili zituen neurrien aurka zegoelako.

1971ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, Kimek, Koreako Alderdi Demokratikoaren izenean, botoen %40 eskuratu zituen, baina Park Chung-heek baino gutxiago, hala ere. 1973an, Tokion zegoela, Koreako Zerbitzu Sekretuak bahitu eta herrialdera itzularazi zuen. 1976an berriro atxilotu zuten, herritarrak erregimenaren aurka matxinatzeko sustatzeagatik. 1979an askatu zuten. Urte horretan bertan, urrian, Park Chung-hee hil egin zuten. 1980ko maiatzean, Gwangjuko Demokraziaren Aldeko Mugimenduaren ondoren, sedizio- eta konspirazio-akusaziopean atxilotu zuten Kim, eta hiltzera kondenatu. Hala ere, nazioarteko presioari esker, 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, heriotzarenaren ordez.

1982ko abenduan aske utzi zuten, eta Estatu Batuetara erbesteratu zen. Hiru urte geroago itzuli zen, beraren kontrako giroa baretu zenean. Berriro ere politikan lan egiten hasi zen. 1987an, hauteskunde orokorretara aurkeztu zuen bere burua, gobernuaren aurka zeuden gainerako indar politikoekin elkartuta, baina koalizioa hautsi egin zen, Kim Young-sam hautagai aurkariaren mesedetan. Hala, Kim Dae-jungek gobernuaren politikaren aurkako oposizioaren gidaritza hartu behar izan zuen berriro. 1992an eta 1995an berriz aukeztu zuen bere burua hauteskundeetara, baina ez zuen irabazi.

Azkenean, 1997an, Kim Jong-pilen alderdiarekin koalizioa osatu eta Lee Hoi-chang garaitzea lortu zuen. 1998 eta 2003 urteen artean izan zen Hego Koreako presidente. Urte horietan, Ipar Korearekin adiskidetzeko politika bultzatu zuen. 2000. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen, Kim Jong-il Ipar Koreako presidentearekin elkartu eta baketzeko asmoak aurkeztu zizkion urte berean hain justu. Demokraziaren alde lan egin zuen agintaria izan zen eta oposizio aurrerakoietik presidente izatea lortu zuen lehenengoa. Sunshine Policy izeneko akordioaren bultzatzaile nagusia izan zen. 2000. urtean sinatu zuten hitzarmen hori eta, besteak beste, tentsio militarrak murrizteko, lankidetza ekonomikoaren alde egiteko eta Ipar eta Hego Korea baketzeko abiapuntua izan zen. Koreako Gerran banatuak izan ziren familiak ere berriz biltzeko lan egin zuen.[1]

2003an politika aktiboa alde batera uztea erabaki zuen. 2009ko abuztuaren 18an hil zen, Seulen, pneumonia batek eragindako bihotzekoak jota.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Kim Dae-jung Hego Koreako presidente ohia zendu da. Berria egunkaria, berria.eus, CC BY-SA 4.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-4-8).

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Kim Young-sam
Hego Koreako presidentea
1998–2003
Ondorengoa
Roh Moo-hyun