Kim Young-sam

politikari korearra

Kim Young-sam (Hangul김영삼; Hanja金泳三; RRGim Yeongsam; MRKim Yŏngsam; ki.mjʌŋ.sam edo kim jʌŋ.sam ahoskatua; Geoje, Korea, 1927ko abenduaren 20a - Seul, 2015eko azaroaren 22a) hegokorear politikaria izan zen, Hego Koreako presidentea 1993-1998 bitartean.

Kim Young-sam


7. Hego Koreako presidente

1993ko otsailaren 25a - 1998ko otsailaren 24a
Roh Tae-woo - Kim Dae-jung
Hautetsia: 1992 South Korean presidential election (en) Itzuli
Hego Koreako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaGeoje (en) Itzuli1927ko abenduaren 20a
Herrialdea Hego Korea
HeriotzaSeul2015eko azaroaren 22a (87 urte)
Hobiratze lekuaSeoul National Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Son Myung-soon (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSeoul National University (en) Itzuli
Kyungnam High School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
japoniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Waseda Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Alderdi politikoaNew Korea Party (en) Itzuli

Find a Grave: 155240427 Edit the value on Wikidata
Hau korear izena da, abizena Kim du.

Bizitza aldatu

Seulgo Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Bi urte geroago Legebiltzarreko kide hautatu zuten. Erreforma politiko demokratikoen alde egin zuen Park Chung-hee jeneralak aginpidea indarrez hartu zuenetik (1961). 1979an, Legebiltzarretik bota zuten Parken gobernua kritikatzeagatik, eta hura erail zutenean aginpidea hartu zuen erregimenaren pean ere etxean atxilotuta eduki zuten bi urtez.

1987an, ikasleen eta erdiko mailako klasearen etengabeko protestei aurre eginez, Chun Doo-hwanen gobernuak erreforma demokratikoak bultzatzea erabaki zuen. Kimek (Bateratze Demokratikoaren Alderdiko buruzagi nagusi) lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua 1987an, baina Roh Tae-wook lortu zuen garaipena, Justizia Demokratikoaren Alderdiaren izenean. 1990ean, Kim Young-samek eta Roh Tae-wook Alderdi Demokratiko Liberala sortu zuten, bien alderdiak batuta, eta beste batzuen laguntzaz. Kimek erreforma ekonomikoa eta politikoa pixkanaka egitea eskatu zuen, herriaren parte handi baten babesaz. Roh Tae-woo ez baitzen aurkeztu, berak irabazi zituen hurrengo hauteskunde orokorrak; oposizioko buru Kim Dae-jungen aurretik geldituta, 1993ko otsailean hartu zuen aginpidea.

Ustelkeriaren aurka borrokatu zen, eta ekonomiaren liberalizazioa bultzatu zuen, herrialdearen hazkuntza-tasa handiari eutsi ahal izateko. Ipar Koreako buruzagi Kim Il-sungen heriotzaren ondoren, bi herrialdeen arteko harremanek hobera egin zuten. Kim Young-samen ahaleginik handiena, baina, Hego Koreako agintaritza zibilen eskuetan uztea izan zen. 1997ko abenduan Ipar eta Hego Koreako ordezkariak New Yorken elkartu ziren, lehenengo aldiz 1953. urteaz geroztik. 1998ko otsailean, Kim Dae-jungek, oposizioko buruzagi historikoak, irabazi zituen hauteskundeak.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Young-sam  


Aurrekoa
Roh Tae-woo
Hego Koreako lehendakaria
1993-1999
Ondorengoa
Kim Dae-jung