Ireki menu nagusia
Italiar Errepublikako Merituaren Ordena

Italiar Errepublikako Merituaren Ordena, Italiako legebiltzarrak 1951ko martxoak 3ko 178. legean ezarritako esker on publikorako instituzio italiar bat da.

Italiar Errepublikako Merituaren Ordena, Italiako zalduneria ordenetan lehena eta garrantzitsuena da, eta nazioarentzako, zientzietan, literaturan, artean, ekonomian eta kargu publikoen betetzean egindako lorpenak saritzen saiatzen da, baita karitatezko aktibitateetan eta gizarte, filantropia xededunak eta xede humanitarioak dituztenak ere, euren karrera zibil edo militarrean zerbitzu azpimarragarriak egiten dituztenak azpimarratzeaz gain.

Ohorezko saria jasotzeko ohitura eta arauak, Ordenaren Estatutuan datoz, 1952ko urriak 31n Legebiltzarrak onartua eta Italiako Aldizkari Ofizialean argitaratua urte bereko azaroak 29an.

Italiar Errepublikako Merituaren Ordena, Italiako zein Italiatik kanpoko jendeari eman ahal zaio, 35 urte badituzte behintzat, eta zuzenean Errepublikako Presidenteak ematen du.

Eduki-taula

MailakAldatu

Ordenak, honako sei maila hauek ditu:

  1. Lokarri Handiarekin apaindutako Gurutze Handiaren Zalduna
  2. Gurutze Handiaren Zalduna
  3. Ofizial Handia
  4. Komendatorea
  5. Ofiziala
  6. Zalduna

Italiako zein atzerriko emakume zein gizon garrantzitsuen lorpen handiak saritzeko, salbuespen bezala, Gurtze Handiaren Zaldunei, Ordenaren Lokarri Handia eman ahal zaie.

Lokarri Handiarekin apaindutako Gurutze Handiaren ZaldunaAldatu


Gurutze Handiaren ZaldunaAldatu


Ofizial HandiaAldatu


KomendatoreaAldatu


OfizialaAldatu


ZaldunaAldatu

Kanpo loturakAldatu