Korear izena herrialde hartan ohiturazkoa den izen sistema da, hau da, hasieran abizena eta gero ponte izena ezartzen duena. Bai Ipar Korean, bai Hego Korean erabiltzen da korear izena. Koreeraz ireum edo seong-myeong deritzo korear izenari (ireum ponte izena da, zentzu hertsian; eta seong, abizena). Egun, 250 korear abizen besterik ez dago, eta ohikoenak Kim, Lee eta Park dira. Hiru horietakoren bat duten korearrak hango biztanleen ia erdiak dira.

Abizen banaketa Hego Korean      Kim, Gim, Ghim      Lee, Yi, Rhee, Yie      Park, Pak      Choi, Choe      Jung, Jeong, Chung, Cheong

Usadiozko korear izenak silaba bakarrekoak dira, batez ere 1812ko Koreako Izendapen Legeaz geroztik. Ez dute mendebaldeko hainbat herrialdean ohikoa den bigarren izenik, eta, izen bereziak ez errepikatzeko, Txinan bezala, belaunaldi izena erabiltzen dute.

Abizenak bon-gwan edo klanetan banaturik daude, leku jakin baten edo arbaso komun baten inguruan bilduak.

Hiru Erresumetan (K.a. 57 – k. o. 668) jadanik koreerazko izenak izan arren, txinatar karaktereren sarrerarekin batera jatorrizko abizenak aldatu ziren. Mongolen eraginpean, agintariek beren jatorrizko korear izenak mongoliar izenetara aldatu zituzten. Gainera, XX. mende hasierako japoniar okupazioan, korearrak japoniar izenak hartzera behartu zituzten. Egun, korear gehienak tradiziozko ordena mantentzearen aldekoak diren arren, badira mendebaldeko ordena erabiltzea erabaki dutenak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.