Francis Ford Coppola (Detroit, Michigan, 1939ko apirilaren 7) estatubatuetar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da. Berak eginak dira Ameriketako Estatu Batuetako zinemagintzak eman izan dituen film mitiko eta handienetako batzuk, hala nola, The Godfather, The Godfather, Part II eta Apocalypse Now. Sei Oscar irabazi ditu, eta 2015ean Arteen Asturiasko Printzesa saria jaso zuen[1].

Francis Ford Coppola


Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Jeanne Moreau - Isabelle Adjani
Bizitza
JaiotzaDetroit1939ko apirilaren 7a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNapa Valley AVA (en) Itzuli
Talde etnikoaItalo-estatubatuarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaCarmine Coppola
AmaItalia Coppola
Ezkontidea(k)Eleanor Coppola  (1963 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHofstra Unibertsitatea
John L. Miller Great Neck North High School (en) Itzuli
Jamaica High School (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
UCLAren antzerki, filme eta telebista eskola
New Yorkeko Akademia Militarra
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, idazlea, film-muntatzailea, executive producer (en) Itzuli, musikagilea, mahastizaina, aktorea, errealizadorea eta producer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Writers Guild of America, West (en) Itzuli
Genero artistikoaNew Hollywooda
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0000338 Allocine: 372 Rottentomatoes: celebrity/francis_ford_coppola Allmovie: p85868 TCM: 38909 TV.com: people/francis-ford-coppola IBDB: 71775
Instagram: francisfordcoppola Musicbrainz: 2027f439-a29c-4d28-9b97-c05b350b18da Discogs: 980417 Edit the value on Wikidata

Sofia Coppola eta Roman Coppola zinemagileen aita eta Nicolas Cage aktorearen osaba da.

Bizitza aldatu

Kaliforniako unibertsitatean ikasi zuen, eta hasieran gidoiak idatzi zituen. 1962, urtean zuzendu zuen bere lehenengo filma: Tonight for sure!. 1969an, George Lucas adiskidearekin batera, American Zoetrope izeneko estudioak fundatu zituen. Lucasen THX 1138 (1971) lehendabiziko filmak porrotara eraman zituen estudioak, baina The Godfather (1972) lanaren arrakasta itzela zela-eta, Hollywood konkistatzeko ametsa berpiztu zitzaion Coppolari. The Godfather eta The Godfather, Part II (1974) filmeetan Siziliatik Estatu Batuetara emigratu eta mafiaburu bihurtzen den lagun baten eta bere ondorengoen bizitzak kontatzen dira.

George Lucasek Apocalypse Now proiektuaren lehen ardura bazuen ere, Star Wars-en truke aldatu zuen. Hori zela eta, Coppolak hartu behar izan zuen proiektua bere gain. Filmaketa, Filipinetako oihanean egindakoa, oso zaila izan zen. Coppolak, bere sakeletik sekulako diru pila jarri eta sosik gabe zegoenenez, hiru aldiz mehatxatu zuen bere buruaz beste egingo zuela[2]. Filma 1979an eman zen lehen aldiz, eta arrakasta gaitza bildu zuen. «Nire filma ez da Vietnameko Gerrari buruzkoa. Vietnam da» esan zuen Coppolak, pelikula onenaren Cannesko Urrezko palmondoa jaso zuenean[3].

One from the Heart (1982) porrot sonatua izan zen, eta horren ondorioz saldu egin behar izan zituen bere estudioak, eta hutsetik hasi berriro. Ondoren, amerikar gazteriaren egonezina azaldu zuen Rumble Fish-en (1983), eta Cotton club (1984) musikal bikaina egin zuen. 1990eko hamarkadan aipagarriak dira, The Godfather, Part III (1990), Corleone familiaren bilakaera eta gorabeherei buruzko hirugarren filma, eta Bram Stoker's Dracula (1992).

Azken urteetan ekoizteari ekin dio gero eta maizago, batez ere Sofia Coppola alabaren filmak.

Filmografia hautatua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Francis Ford Coppola zinemagilea, Arteen Asturiasko Printzesa saria. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2015-12-10).
  2. Izagirre, Gaizka. “The Revenant” eta infernu bilakatu ziren beste 8 errodaje. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2015-12-10).
  3. Urteurren apokaliptikoa. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2015-12-10).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Ford Coppola