Bille August

Bille August (Brede, Danimarka, 1948ko azaroaren 9a -) daniar zinemagilea da.

Bille August
Bille August.jpg
(2008)
Bizitza
JaiotzaBrede (en) Itzuli1948ko azaroaren 9a (74 urte)
Herrialdea Danimarka
Familia
Ezkontidea(k)Pernilla August  (1991 -  1997)
Sara-Marie Maltha  (ezezaguna -
Masja Dessau  (ezezaguna -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Zine Eskola Nazionala
(1971 - 1973) : argazki-zuzendari
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria eta argazkilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0000806 Allocine: 1975 Allmovie: p80185 TCM: 6935
Discogs: 1208935 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Argazki-zuzendari gisa hasi zen zinemagintzan. 1978an zuzendu zuen lehen filma, eta telebistarako ere lanean aritu zen ondorengo urteetan. 1983koa du lehen film ezaguna, Zappa, besteak beste Londresko Zinema Jaialdiko film onenaren saria jaso zuena. 1987an, Pelle Erobreren filma egin zuen, Martin Andersenen eleberrian oinarritua, Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma eta 1988ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zituena. 1992ko Den goda viljan filmarekin berriro jaso zuen Urrezko Palma.

Sari hauei esker, handiro egin ahal izan zuen —diruz eta antzezlez— Isabel Allenderen The House of the Spirits eleberriaren zinemarako egokitzapena. Era berean, Selma Lagerlöfen bi eleberritan oinarritua da 1996ko Jerusalem, XX. mendearen hasieran piztu den gehiegizko erlijiozaletasunetik ihesi Jerusalemera alde egin nahi duten maitaleen istorioa. 1997an, Smilla's Sense of Snow estreinatu zuen, eta urte berekoa da Les Misérables, Victor Hugoren izen bereko nobelan oinarritutako filma. Orduz geroztik, Return to Sender (2005), Goodbye Bafana (2007) eta The Passion of Marie (2012) egin ditu. 2011n, Bille Augustek iragarri zuen filmatze-estudio bat zabaldu zuela Hangzhoun (Txinan), film txinatarrak ekoizteko.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bille August  
  Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.