Ireki menu nagusia

Riff-Raff (euskaraz literalki Jentilajea), 1990eko Ken Loach ingeles zinema zuzendariak zuzendutako filma bat da. Robert Carlyle, Emer McCourt, Ricky Tomlinson eta Jimmy Coleman aktoreek antzeztu zuten.

Riff-Raff (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1991
Jatorrizko izenburua Riff-Raff
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ken Loach
Gidoigilea(k) Ken Loach
Antzezlea(k)
Robert Carlyle
David Finch
Ricky Tomlinson
Peter Mullan

[[Kategoria:David Finchek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ricky Tomlinsonek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Edizioa Jonathan Morris
Bestelako lanak
Musikagilea Stewart Copeland
Argazki-zuzendaria Barry Ackroyd
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Londres
Kanpo loturak

Eduki sozial handiea duen filma da, batez ere 1980ko hamarkadako Erresuma Batuko langile mailako jendearen bizimodua azaleratzen baitu, baldintza kaskarrak eta gaizki ordaindutako aldi baterako lan eskergetan dabilen jendea, gaur egun oraindik eta gaurkotasun handiagoa duen gaia.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Patrick "Stevie" Logan (Robert Carlyle) espetxetik atera eta Londres hirira iritsi berria den Glasgowko eskoziar gizon gazte bat da, bertan alokairuko gela bat eta eraikitzen ari den eraikin batean lana lortzen duelarik. Etxebizitzarik ez duela jakitean, lankide berriak diren Larry, Mo eta Shem-ek etxebizitza okupa baten alboan dagoen etxebizitza bat topatuko diote. Steviek Susan (Emer McCourt) ezagutzen du, aktore eta abeslaria izan nahi duen irlandar emakume gaztea, haren poltsa topatu eta itzultzean. Ezustekabeko topaketa honek bien arteko maitasun harreman gazi-gozoari hasiera emango dio.

Steviek bere bi lankideek Susani pub batetako bere musika emanaldian "Always On My Mind" abestean txalotu eta goratu dezaten konbetzituko ditu. Hasiera batean entzulegoa oldarkor agertzen da, baina Larryk entzuleei beren jarrera itsusitu eta Susan eszenatokira itzuli eta beste abesti bat abestu dezan bultzaraziko ditu, Susanek "With A Little Help From My Friends" abestia abestea erabakiz, entzuleek txaloz hartzen dutelarik. Susan Stevierekin bizitzen jartzen da, denboraldi batez pozik bizi direlarik.

Eraikinaren eraikuntza eta bizitza aurreruntz doaz, tartean abenturak eta delitu txikiak jazotzen direlarik. Larryk bere langile ezkertiarraren ikuspuntuak ematen ditu, Margaret Thatcher eta Alderdi Kontserbadorearen aurkakoak, baina inork ez du bere ikuspuntuekin bat egiten, eguneroko bizimodua axola baizaie, lan baldintzak eta segurtasuna alboratuz.

Stevie eta Susanen harremana gatazkatsua da. Susanek bere abeslari-aktore ibilbidean arrakastarik ez izatean sentipen ezkorrak izateko joera du. Bestalde, Stevie harekin zital eta ankerra izatera iritsi daiteke. Stevie irratian bere izena entzun ondoren ama hil zaiola jakingo du, hortaz Eskoziako hiletara joango da. Hura ez dagoela, Susanek bere etxebizitza blokeetako gazte batzuk emandako heroina ziztatzen hasiko da. Honek harremanaren amaiera eta Susanen bapateko joatea ekarriko du.

Larryk nagusiei lan baldintza hobeagoak eskatu ondoren lanetik botea izango da. Shemek bere nagusiaren telefonora deitu eta txantxa bat egin ondoren ere kaleratua izango da, ondoren bere nagusia jo nahi izateagatik atxilotua izango delarik. Desmonde teilatuan lanean ari dela irrist egingo du, nahiz eta Stevie eta Mok salbatzen saiatu izan, erori eta helbarritua geldituko da. Dena aurretik langileek abisatutako andamioen egoera txarraren ondorioz. Gauez Stevie eta Mo eraikinera itzuli eta su emango diote.

PertsonaiakAldatu

Kanpo loturakAldatu