Land and Freedom
Land and Freedom edota Tierra y Libertad (euskaraz: «Lurra eta Askatasuna») 1995eko Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren gerra drama filma bat da. Bertan, Ian Hart, Rosana Pastor, Icíar Bollaín, Jordi Dauder, Tom Gilroy, Marc Martínez eta Fréderic Pierrot aktoreek antzeztu zuten.
Espainiako Gerra Zibilan girotua eta George Orwell ingeles idazlearen Homage to Catalonia eleberrian oinarritua dago, hartan idazleak espainiar gatazka militarrean izandako bizipenak kontatzen dituelarik. Canneseko Zinemaldian Epaimahaiaren Saria irabazi zuen.
Sinopsia
aldatu1936ko udazkena. David Carr (Ian Hart) ezkertiar pentsamoldea duen eta langabezian dagoen mutil gazte ingeles bat da, Liverpool hiria laga eta Espainiako Gerra Zibilan Nazioarteko Brigadarekin Espainiako Bigarren Errepublikaren alde Aragoiko frontean borrokatzea erabakiko du. Han Espainia, nahiz Europa eta AEBtik errepublikaren alde borrokatzeko iritsitako miliziano ugari ezagutuko ditu, tartean Blanca (Rosana Pastor) espainiar neska gazte anarkista eta erakargarria. David eta Blanca askatasunaren defentsaren alde borrokatzen ari direla guztiz konbentzituta daude. Gizakien arteko berdintasuna, lursailen banaketa justua eta maila sozialen desagerpena dira bi gazteek defendatzen dituzten idealak. Baina batzuetan etsaia aurkarien aldean baino norberaren aldean izan egon ohi da.
Aktoreak
aldatu- Ian Hart: David
- Rosana Pastor: Blanca
- Frédéric Pierrot: Bernard
- Icíar Bollaín: Maite
- Tom Gilroy: Lawrence
- Marc Martinez: Vidal