Mobutu Sese Seko

Zaireko lehen eta bakarra, 1965etik 1997ra
Joseph Mobutu» orritik birbideratua)

Mobutu Sese Seko Nkuku Ngbendu wa Za Banga, jaiotza-izenaz Joseph-Désiré Mobutu (Lisala, 1930eko urriaren 14a - Rabat, Maroko, 1997ko irailaren 7a), Kongoko militar eta politikaria izan zen. 1965-1997 bitartean, Zaireko diktadore militarra, kleptokrata eta presidentea izan zen.

Mobutu Sese Seko

Afrikar Batasuneko presidente

1967ko irailaren 11 - 1968ko irailaren 13a
Haile Selassie - Houari Boumediene

Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente

1965eko azaroaren 24a - 1997ko maiatzaren 16a
Joseph Kasa-Vubu - Laurent-Désiré Kabila
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph-Désiré Mobutu
JaiotzaLisala (en) Itzuli1930eko urriaren 14a
HerrialdeaRepublic of the Congo (Léopoldville)
 Zaire
BizilekuaGbadolite (en) Itzuli
Rabat
HeriotzaRabat1997ko irailaren 7a (66 urte)
Hobiratze lekuaRabat
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Bobi Ladawa Mobutu (en) Itzuli
Marie-Antoinette Gbiatibwa Gogbe Mobutu (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCollège du Léman (en) Itzuli
HizkuntzakLingala
frantsesa
ngbandia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta militarra
Jasotako sariak
MugimenduaAuthenticité (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraForce Publique (en) Itzuli
Armed Forces of the Democratic Republic of the Congo (en) Itzuli
Graduamariskal
Parte hartutako gatazkakKongoko krisialdia
Shaba II (en) Itzuli
Chadian–Libyan War (en) Itzuli
Angolako Gerra Zibila
Kongoko Lehen Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaPopular Movement of the Revolution (en) Itzuli

IMDB: nm0782891 Find a Grave: 8215461 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Joseph-Désiré Mobutu Kongoko Lisala probintzian jaio zen 1930eko urriaren 14an. Ikasketak 1950. urtean amaitu zituen, eta 1956an L'Avenir egunkarian hasi zen idazten. Actualités Africaines izeneko argitalpeneko erredaktore buru ere izan zen. Independentzia eskatzen zuen Kongoko Mugimendu Nazionalean hasi zuen politika ibilbidea, eta 1960an Bruselan parte hartu zuen Kongoko Errepublikaren subiranotasuna lortzeko negoziaketetan.[1]

1960ko uztailean, Kongo independentearen lehenbiziko gobernuko estatu idazkari izendatu zuen Patrice Lumumba lehen ministroak. Irailaren 14an, armadako komandante buru kargua eman zion Joseph Kasa-Vubu presidenteak. Ordu batzuk geroago, Mobutuk estatu kolpe bat jo zuen, CIAren eta Belgikaren babesarekin. Haren gizonek Lumumba atxilotu eta Moïse Tshomberen esku utzi zuten. 1961eko urtarrilaren 17an, Tshombek Lumumba hilarazi zuen.[2]

1965eko azaroan, beste estatu kolpe bat jo zuen, eta estatuko gidaritza hartu zuen, Kasa-Vubu kargutik kenduz. 1970ean presidente aukeratu zuten zazpi urterako. 1977an eta 1984an berriro hautatu zuten presidente. Bere agintaldian Zaire izendatu zuen Kongoko Errepublika, eta bandera, moneta eta herrialdeko izenak aldatu zituen. 1990ean, nazioarteko presioen eraginez, alderdi aniztasuna eta demokratizazioa iragarri zuen.[1] Minbiziak jota, 1996an Suitzara joan zen, eta bitartean oposizioa haren kontra bildu zen Laurent-Désiré Kabilaren buruzagitzapean. Mobutu saiatu zen Kabilarekin akordioren batera iristen, baina azkenean uko egin behar zion aginteari, eta Marokora erbesteratu zen 1997an, hil baino lehentxeago.

Hogeita hamar urte iraun zuen diktaduran, 8.000 milioi dolarreko dirutza bereganatu zuen. 1996ko maiatzean haren dirua izozteko agindua eman zuen Suitzako Gobernuak, baina orduko oso berandu zen, Mobutuk ia diru guztia beste leku batean gorde baitzuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Mobutu Sese Seko hil da minbiziarekin, Rabateko ospitale militarrean. Euskaldunon Egunkaria, 1997ko irailak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  2. Mataillet, Dominique. Le premier coup d’État de Mobutu. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).

Ikus gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mobutu Sese Seko