Miren Arzalluz
Miren Begoña Arzalluz Loroño (Bilbo, Bizkaia, 1978) moda historialaria eta ikertzailea da.[1][2] Munduko Balentziagaren aditurik handiena da.[3] 7 urtez getariar jostunaren Fundazioko erakusketa eta bildumaren arduraduna izan zen.[4][5]
Miren Arzalluz | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||
2017ko abendua - ← Olivier Saillard (en)
2017 - 2017 ← Aitzpea Goenaga - Irene Larraza → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bilbo, 1978 (45/46 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Familia | |||||
Aita | Xabier Arzalluz | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea London School of Economics Courtauld Institute of Art (en) | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arte-historialaria eta moda historialaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
2017an Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari urtebete aritu ostean, Parisko Palais Galliera moda-museoa zuzentzera joan zen.[6][4][5]
2023ko urri hasieran Miren Arzalluz Balenciagaren desfilearen protagonista izan zen Parisko Modaren Astean. Une horretan Balenciagaren zuzendari sortzailea zen Demna Gvasaliaren show pertsonalenean izan zen.[3]
2024ko urtarrilean Felicidad Duce saria eman zioten, sektoreari egiten dion ekarpenagatik eta nazioartean duen garrantziagatik.[7] Palmares horretan modako beste izen handi batzuen jarraitzaile da, hala nola, Paul Gaultier, Teresa Helbig edo Pablo Coppola.[8]
Biografia
aldatuXabier Arzalluz EAJko presidente ohia aita zuen.[3] Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, Londresera joan zen bizitzera. Han, pare bat Master egin zituen: Politika Konparatuko London School of Economics-en, eta Jantziaren Historian, Courtauld Institute of Art-en.[3]
Lan ibilbidea
aldatuVictoria& Albert Museum-en eta Royal Ceremónimo Dress Collection-en izan zen, Kensingtonen.[9] 2006ko urtarriletik 2013ko uztailera, zazpi urtez Cristobal Balenciaga Fundazioko erakusketa eta bildumaren arduraduna izan zen Getarian.[4][5] Munduko Balentziagako aditurik handiena da.[3] Cristobal Balenciaga Fundazioan lanean ari zela, Miren Arzalluz funtsezkoa izan zen Getariako museoa sortzean izandako irregulartasunak ikertzeko; izan ere, txosten bat idatzi zuen, Balenciagaren bildumako zenbait pieza, hala nola eskularruak eta zapiak, desagertu zirela ohartarazteko.[3]
2017. urtearen hasieran Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaritza hartu zuen, eta urte amaieran utzi zuen, 2018ko martxoan Palais Galliera Parisko udalaren[1] moda-museoa zuzentzen hasteko.[6][4][5] [10] 1977an sortutako erakunde hori gidatzen duen lehen atzerritarra da.[11] Museoak 90.000 pieza ditu eta 200.000 bisitari urtean.[12] Museoak erakunde turistikoak bilakatu dira.[1]
Covid 19 pandemiaren ondorioz nahitaez itxi beharreko hilabeteak igaro ondoren, komisariatu zuen lehen erakusketa Coco Chanel jostun ezagunari buruzko erakusketa izan zen. Egindako ikerketan, besteak beste, haren izena ere berreskuratu zuen erakusketarako, Gabrielle.[13]
2023an Donostia, moda-eszena erakusketa
aldatuKutxa Fundazioaren Fototekaren 50 urteurrenaren harira 2023ko ekainetik urriaren 15era Kubo-Kutxa aretoan Donostia, moda-eszena erakusketa gidatu zuen Arzalluzek. Erakusketaren katalogo bat ere osatu zen, Arzalluzen testuekin.[1]
XX. mendearen hasieran, udaro, burgesia eta aristokraziaren opor leku nagusietako bat izan zen Donostia. Goi joskintzako piezarik berrienak eta dotoreenak soinean zituztela ibili ohi zen jendea eta, horrela, Biarritzekin (Lapurdi) batera, hiria modaren erdiguneetako bat bihurtu zen nazioartean. Kalean, hondartzan, kirol ikuskizunetan, dantzaldietan... edonon topatzen zuten aukera beren jantziak erakusteko. Baita besteenak ikusteko ere. Bi norabideko erakusleihoa zen, beraz, Donostia garai hartan. Miren Arzalluz Loroño erakusketaren komisarioren hitzetan[1]
«Modak funtsezko rola jokatzen zuen harreman sozialetan, ikusteko eta ikusia izateko hiri modernoetako dinamika hartan».[1]
Kutxa Fundazioaren Fototekaren Bildumak dituen 1,5 milioi argazkietatik 120 hautatu ziren. 1973an, Udal Aurrezki Kutxak, Photo Carte eta Foto Marin Donostiako argazki denden funtsak erosi zituen, eta bi bilduma horietakoak dira ikusgai jarri zituzten guztiak, orduko bizitzaren lekukotasuna ematen dutenak.[1]
Sasoiko emakume langileak
aldatuArzalluzek azaldu zuenez, bereziki Lehen Mundu Gerrako urteetan, beren bezeroei segika, Europako moda etxe askok aukeratu zuten euskal kostaldea beren dendak jarri eta modari lotutako jarduerak antolatzeko. Hala, hiriko bizilagun eta denda ugarik ere arlo horretan lan egitera jo zuten, emakumeek bereziki. Haiek izan ziren protagonista aretoaren lehen gunean: Modistak eta sastreak. Ofizioa eta bikaintasuna izenburupean, andrazko sastreak, kapelagileak, probatzaileak, brodatzaileak, oihal ebakitzaileak eta beste ageri ziren argazkietan.[1]
Modisten eta sastreen guneaz gain beste lau eratu ziren. Hondartza-eszenak. Estilo eta askatasuna gunean, Kontxako irudiak izan ziren nagusi, bainurako arropen bilakaeraren lekukoak. Hiri-eszenak. Ikustea eta ikusia izatea gunean: hotelak, jatetxeak, dendak, kafetegiak, pasealekuak, antzokiak, Lasarte-Oriako hipodromoko zaldi lasterketak, Txofreko plazako zezenketak... ziren jendearen erakustoki. Eliteko kirolak. Erosotasuna eta 'sport' moda gunean ariketa fisikoa egiteko diseinatutako arropa ere modaren parte bihurtutakoa erakutsi zen. Bostgarrena Bizitza soziala. Luxua eta sofistikazioa gunea izan zen. Hiriko sasoiko programazioa ere ikusteko aukera eman zen.[1]
Argitaratutako lanak
aldatu- 2010ean Cristóbal Balenciaga: la forja del maestro (1895-1936). [12]
- 2024an Felicidad Duce saria, sektoreari egiten dion ekarpenagatik eta nazioartean duen garrantziagatik. [7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g h i Udal, J. S.. (1894-09-15). «Udal Tenure» Notes and Queries s8-VI (142): 219–219. doi: . ISSN 1471-6941. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. (2023-11-09). «Bi norabideko erakusleiho bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) Melchor, Virginia. (2023-10-02). «Miren Arzalluz protagoniza el desfile de Balenciaga en la Semana de la Moda de París» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b c d «Miren Arzalluz izango da Pariseko Moda Museoaren zuzendari berria» EITB 2017-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Ezquiaga, Mitxel. (2017-12-18). «El Museo de la Moda de París ficha a Miren Arzalluz, que deja el Etxepare» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b «Miren Arzalluzek Etxepare Institutua utziko du» Berria 2017ko abenduaren 18a (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 18a).
- ↑ a b «Miren Arzalluz, directora del Museo de la Moda de París, gana el Premio Felicidad Duce | LCI Barcelona» www.lcibarcelona.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- ↑ «Premio a la Moda Felicidad Duce | LCI Barcelona | Escuela de Diseño y Artes Visuales» www.lcibarcelona.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) efe. (2017-12-18). «Miren Arzalluz, nueva directora del Museo de la Moda de París» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Chloe. (2017-12-19). «Miren Arzalluz dirigirá el Museo de la Moda de París» Trendencias (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mañana, Carmen. (2018-03-30). «Miren Arzalluz, la vasca que conquistó la moda francesa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2023-10-02). «Rubia platino, hija del político Xabier Arzalluz y la mayor experta en la figura de Balenciaga: así es Miren Arzalluz, la española en la corte de Demna» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zabalbeascoa, Anatxu. (2021-06-19). «Miren Arzalluz: “La moda da herramientas para que uno se construya”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).