Jalgi hadi plazara

liburua

Jalgi hadi plazara liburua 2007. urtean kaleratu zuen Itxaro Bordak. Egitura aldetik polizia eleberriaren itxura du baina benetan umorezko nobela kritikoa da[1]. Haren jomugan Ipar Euskal Herriko zenbait euskaltzaleen izaera dago. Protagonista emakumea da, Amaia Ezpeldoi detektibea, Bordaren sei nobeletako protagonista[2].

Jalgi hadi plazara
Datuak
IdazleaItxaro Borda (2007)
Argitaratze-data2007
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaJalgi hadi plazara
ArgitaletxeaSusa
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak218
Datu gehigarriak

Argumentua aldatu

Ia 80 urte dituen Iparraldeko apaiz bat, Gexan Hiriart, eta beste hiru lagun, euskaltzainak hirurak, desagertu egin dira era misteriotsu batez: onomastika bilera zuen Bilbon eta han ez dira agertu. Desagertutako baten alabak Ezpeldori kasua ikertzeko eskatzen dio eta lan horretan lagun xelebre samar batzuen laguntza izango du. Guztiak automobil batean sartuta, Euskal Herriko txoko desberdinetan arituko dira, road movie estiloko abentura batean, bakoitzeran izaera kulturala, politiko edota pertsonala agerian jarriko dela[3].

Pertsonaiak aldatu

  • Amaia Ezpeldoi, detektibea
  • Carmen, idazlea eta Amaiaren amorantea
  • Estevez, ertzaina
  • Zokil, armaturik dabilen neska gaztea
  • Haizemin, abeslaria
  • Gexan Hiriart, desagertutako apaiza
  • Bergeret, apaiza, Hiriarten laguna
  • D´Oienart, beste apaiza
  • Labruquere, beste apaiza[4]

Saila aldatu

Amaia Ezpeldoi protagonistatzat duten beste eleberriak:

  • Bakean utzi arte (Susa, 1994)
  • Bizi nizano munduan (Susa, 1996)
  • Amorezko pena baño (Susa, 1996)
  • Jalgi hadi plazara (Susa, 2007)
  • Boga Boga (Susa, 2012)[2]
  • Euri zitalari esker (Susa, 2021)

Erreferentziak aldatu

  1. Susa literatura - Jalgi hadi plazara. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  2. a b Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Itxaro Borda, Euskal Nobela Beltzaren astean. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  3. Borda, Itxaro - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  4. Itxaro, Borda. (2007). Jalgi hadi plazara. Susa ISBN 978-84-95511-93-5..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu