Ireki menu nagusia

Santizpirita[1] (Saint-Esprit frantsesez) egun Baionako auzoa da, Aturri ibaiaren eskuinaldean kokaturik. Egun auzoa bada ere, nortasun handiko gunea izan da eta historian zehar batzuetan berezko udalerria izan du. 2010eko erroldaren arabera 5.342 biztanle zituen.

Santizpirita
Baiona, Euskal Herria

Bayonne Saint Esprit.jpg

Santizpirita auzoaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Udalerria Baiona
Koordenatuak 43° 29′ 44″ N, 1° 28′ 02″ W / 43.49555556°N,1.46722222°W / 43.49555556; -1.46722222Koordenatuak: 43° 29′ 44″ N, 1° 28′ 02″ W / 43.49555556°N,1.46722222°W / 43.49555556; -1.46722222
Santizpirita hemen kokatua: Euskal Herria
Santizpirita
Santizpirita
Santizpirita hemen kokatua: Lapurdi
Santizpirita
Santizpirita
Santizpirita hemen kokatua: Baiona
Santizpirita
Santizpirita
Santizpirita (Baiona)
Altuera 8 m
Demografia
Biztanleria 5.342

Eduki-taula

IzenazAldatu

Okzitanieraz, hots lekuizenaren jatorriko hizkuntzan, Sent Esperit edo Sent Esperit deu Cap deu Pont (Zubiburuko Espiritu Saindua) da. Euskaraz ezbaian da zein den erabili beharreko toponimoa, sarritan "Santizpiritu", "Santu Izpiritu" eta beste hainbat aldaera ere erabiltzen direlarik.

Jentilizioarekin berdin gertatzen da: euskaraz ebatzi gabe dago; aldiz okzitaniera normalizatuan sent esp(e)ritòi (grafia frantsestuan espritoy) da eta frantsesez spiritain/spiritaine.

HistoriaAldatu

XII. mendean sortu zuten Espiritu Santuaren ordenako monjeek, eta hortik hartu zuen izena auzuneak. Bertan, Done Jakue bidearen erromesek hartzen zuten ostatu.

XVI. mendean bertan gelditu ziren bizitzera Portugal eta Espainiatik egotzitako juduak. Gaur egun ere etorkinak bizi diren auzoa da.

Historikoki bere esparruak loturak izan ditu bai Aturriz bestaldeko Baionarekin bai goiko ordokian dagoen Doneztebe (okzitanieraz Sent Esteve, frantsesez Saint-Étienne) herri zahar eta udalerri-ohiarekin.

Bereiztea erdietsi eta Saint-Esprit-lès-Bayonne udalerria sortu zen. Frantziako Iraultzarekin bi urtez (1793-1795) "Jean-Jacques-Rousseau" izena ipini zioten[2]. Baionatik ere autonomoa zen eta Landak departamentura pasarazi zuten. 1857ko ekainaren 1ean Baionarekin bat egin zuen eta honekin batera departamentu-aldaketa ere suertatu zen. Nortasunaren seinale, bere izena duen zubia zeharkatzen dutenean gaur egun ere bertako askoren usadioa "Baionara noa" esatea da[3].

DemografiaAldatu

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
4 509 4 763 4 946 5 283 5 895 5 997 7 324 7 758 6 819
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
7 039 - - - - - - - -
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
- - - - - - - - -
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
- - - - - - - - -

Iturria: Cassini proiektua[4].

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Baiona
  1. [1]
  2. Bayonne & Saint-Esprit Geneaweb.org.
  3. Txomin Laxalt: Brèves de Pays basque, 2008. 131.or.
  4. Cassini proiektua: Saint-Esprit