NA-170 erkidego-errepidea Donezteben hasi (N-121-A autobidetik irten edota NA-1210 eskualde-errepidean Donezteberako saihesbidea den zubian kokatuz gero) eta Areson amaitzen da, azken udalerri honetako lursailetan Gipuzkoako mugara doan NA-1320 eskualde-errepidea eta A-15 autobiarekin (Irurtzun eta Andoain lotzen dituen Leitzarango Autobidea) elkartzen delarik. NA-170 errepideak denera 32,3 kilometro inguruko luzera du eta gutxi gorabehera 36 minutuko denbora behar da batez besteko abiadura batean dena zeharkatzen.

[[Nafarroako herri errepidea|Nafarroako herri errepidea]]
Leiza eoliennes 03.JPG
NA-170 erkidego-errepidea (eskuinean), Eratsun udalerrira doan NA-4031 herri-errepidea (ezkerretara) hartzen den saihesbidean bertan.
Deskribapena
Izen ofiziala NA-170
Mota Herrialde errepidea
Luzera 32,3 km

NA-170 errepideak Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Beintza-Labaien (Lotzabian), Saldias udalerriko lursailak (herrigunera joateko NA-4029 herri-errepiderako saihesbidea hartu), Eratsun udalerriko lursailak (herrigunera joateko NA-4031 herri-errepiderako saihesbidea hartu), Ezkurra, Ezkurra mendatea, Leitza eta Areso (herrigunera joateko NA-4014 herri-errepiderako saihesbidea hartu) udalerriak zeharkatzen ditu.

Nafarroako herri errepideakAldatu

Kanpo estekakAldatu