Maika Ariztegi

Iturengo herri kirolaria

Maika Ariztegi (Ituren, 1972) kros lasterkari eta herri kirolari nafarra da, lasterka, lokotx biltzean[1] eta aizkora proban hainbat txapelketa irabazi dituena.

Maika Ariztegi
Bizitza
JaiotzaIturen, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria eta atleta

Ibilbidea aldatu

Gaztetan korrika hasi zen eta hamabi aldiz irabazi zuen Nafarroako kros txapelketa eta hamasei aldiz Lizuniagako igoera[2]. 40 urte bete arte ibili zen korrika.

Korrika aritzen zenez 26 urte zituela lokotx bilketan proba egin zuen eta horren bidez sartu zen herri kirolen munduan. Euskal Herriko txapelduna izan da lokotx biltzean hamalau aldiz eta ingude altxatzean hiru aldiz, besteak beste[3]. 2018a urte bikaina izan zuen, jokaturiko zazpi txapelketatik bost irabazi zituen, Nafarroako eta Euskal Herriko lokotx bilketa eta ingude altxatze txapelketak eta Urrezko Aizkolariak proba[2].

2010. hamarkadaren erdialdera emakumezkoen arteko aizkolari lehiketak abiatu ziren eta Maika Ariztegin sari garrantzitsuak irabazi ditu, Donostiako Urrezko Kopa[4] eta Urrezko Aizkolariak sariak esate baterako[5]. 2018an Euskal Herriko Aizkora Txapelketan bigarren egin zuen[6], emakumezkoentzako antolatu zen lehenengo ekitaldia zen.

Palmaresa aldatu

Atletismoa aldatu

  • Nafarroako Kros txapelketa: 12 txapel

Aizkolaritza aldatu

Herri kirolak aldatu

  • Euskal Herriko herri kirol txapelketak:
    • Lokotx biltzea: 14 txapel
    • Ingude altxatzea: 3 txapel

Erreferentziak aldatu

  1. «Gaur egun eratorritako kirola» kirolak.euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  2. a b ««Oraingo umeek mugikorra duten bezala guk aizkora eta sardea» - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  3. Etxeberria, Julen. «Zailduaren patxada» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  4. «Maika Ariztegi iturendarrak irabazi du Emakumezkoen I. Urrezko Kopa - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  5. «Maika Ariztegi iturendarrak irabazi du Urrezko Emakume Aizkolarien Banakako txapelketa - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  6. «Nerea Sorondo beratarrak irabazi du emakumeen Euskadiko I. Aizkora txapelketa - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).

Kanpo estekak aldatu