Elgorriaga
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elgorriaga (argipena)».
Elgorriaga[4] ([elɣoriaɣa]; Elgorri [elɣori] Malerrekako hizkeraz) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. 226 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburutik 54,3 kilometrora kokatzen da. Ezkurra ibaiak zeharkatzen du.
Elgorriaga | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Elgorriaga udalerriaren ikuspegi orokorra. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Elgorriaga | ||
Alkatea | Jose Ignacio Olazar Apeztegia | ||
Posta kodea | 31744 | ||
INE kodea | 31087 | ||
Herritarra | elgorriagar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°08′20″N 1°41′13″W / 43.138888888889°N 1.6869444444444°W | ||
Azalera | 4 km² | ||
Garaiera | 136 metro | ||
Distantzia | 54 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 205 (2023: −10) | ||
Dentsitatea | 51,25 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 29,29 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 85,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,66 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 81,90 (2018: %1,18) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.elgorriaga.biaizpe.net/ |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuElgorriaga Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da, Askin mendiaren oinetan eta Ezkurra ibaitik gertu. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da eta ondoren, NA-170 errepidea Leitza-Doneztebeko norabidean.
Herriak Donezteberekin egiten du muga ekialdean, Iturenekin mendebaldean, eta Oitzekin hegoaldean. Herriko punturik altuena Mendaur mendia da, 1136 metrokoa.
Klima eta natura
aldatuElgorriagako klima, atlantiko hezea da, neguak heze eta epelak dira, eta udak leunak eta ez oso beroak. Urteroko prezipitazioak 1800-2000mm ingurukoak izaten dira. Landarediari dagokionez, herriko basoetan haritzak eta pagoak ugari dira, eta horrez gain, gaztainondoak, lizarrak, akaziak eta landaturiko pinuak.
Historia
aldatuHerriaren sortze data zehatzik ezagutzen ez den arren, erreferentzia arkitektoniko ugari dago, Erdi Aroko zubia esaterako. Historialarien arabera, herria XV. mendean sortu zen. 1610. urtean Logroñon egindako sorginen aurkako epaiketek herritar askori eragin zieten.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Pedro Apostoluaren eliza: Nabe bakarreko harlanduzko parrokia da. Elizaren barruan XII. mendearen hasierako erretaula gordetzen da eta XII. mendearen bigarren erdialdeko San Ferminen eta San Frantziskoren irudiak dituzten bi koadro.
- Elgorriagako zubia: Erdi Aroko zubia, arku peraltatu bakarrekoa, Ezkurra ibaiaren gainean dago.
- Elgorriagako bainuetxea: Elgorriagako herrigunetik 500 metrora, Iturenera doan errepidearen eta Ezkurra ibaiaren alboan dago. Bertako urek Europako gazitasun indizerik handiena dute. Litroko 333 gramo gatzakin, Itsaso hilekoak baino gatz gehiago dute.[5]
- Euskal Artzainak Ameriketan museoa. Elgorriagako errotan.[6]
Ekonomia
aldatuNekazaritza Elgorriagako jarduera ekonomiko nagusia izan da betidanik, baina, azken urteetan, aldaketa sakona bizi izan da, eta horrela, nekazaritza ustiapen txikiak bertan behera utziz joan dira. Zurgindegiak, artisautzako galda eta azken urteetako landa-turismoa zabaldu dira herrian. Orain dela gutxi ireki duten bainuetxeak ere bultzada eman dio bertako ekonomiari.
Demografia
aldatuElgorriagako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,48a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik). 2019an 219.[7]
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuElgorriagako alkatea B talde independienteko Santos Irurueta da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Taldeak herriko bost zinegotzietatik hiru lortu zituen eta hortaz, gehiengo osoa. Boto zuri bakarra izan zen (botoen %0,64), eta baliogabekoak 3 (botoen %1,89).
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Santos Irurueta Santesteban (B) | 81 | Bai |
Jose Ignacio Olazar Apeztegia (B) | 80 | Bai |
Juan Miguel Sukilbide Olazar (NB) | 75 | Bai |
Rosa Maria Ibarra Ibarra (NB) | 75 | Bai |
Juan Jose Perez Arriluzea Sagasti (B) | 65 | Bai |
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta, beraz, Iruruetak jarduneko alkate segitzen du[8].
Udaletxea
aldatu- HELBIDEA: San Pedro kalea, 1
Alkateak
aldatu2007-2011 | Santos Irurueta Santesteban | B, indep. |
2011-2015 | Jose Ignacio Olazar Apeztegia | Jardunean |
2015-2019 | Jose Ignacio Olazar Apeztegia |
Azpiegitura eta garraioak
aldatuLeizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Jaiak eta ospakizunak
aldatuElgorriagako jaiak uztailaren 25ean ospatzen dira, Santioetan.
Herritar ezagunak
aldatu- Pedro Manuel Grazenea, "Elgorriaga" (1929-2017), erremontelaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elgorriaga, balneario salino» El Diario Vasco 2009-07-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
- ↑ Ttipi-Ttapa. «Euskal Artzainak Ameriketan museoa ireki dute Elgorriagan - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así ha cambiado la población en Elgorriaga» EpData (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
- ↑ Elgorriaga[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Elgorriagako udalaren webgunea.[Betiko hautsitako esteka]
- "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa
- (Gaztelaniaz) Elgorriagari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Donezteberako errepidearen ikuspegia Google Street View-n.