Mari Carmen Madariaga

Erraketista profesionala

Maria del Carmen Madariaga Bustinza (Igorre, Bizkaia, 1927ko martxoaren 8aArtea, Bizkaia, 2004ko irailaren 10a) euskal erraketista profesionala izan zen.[1]

Mari Carmen Madariaga
Bizitza
JaiotzaIgorre1927ko martxoaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaArtea2004ko irailaren 10a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Arrati

Pilotaren munduan Arrati goitizenez ezaguna.

Erraketistak

Biografia aldatu

Mari Carmen Madariaga, Arratia eskualdeko Igorre herrian jaio zen. Urkuzu auzoko Saldarri baserrian. Eibarko pilota eskolan ikasi zuen.

Lehen urratsak aldatu

Sasoi hartan Euskal Herrian erraketista asko sortu ziren, pilotarako zaletasun handia baitzegoen. Eta horietako asko Eibarko frontoietan ikasitakoak ziren. Astelena frontoian hasi zen Mari Carmen ere pilotan zaletzen eta ikasten. Eibar beste herri batzuk baino irekiagoa zen, ez hain katolikoa; sozialistak eta errepublikanoak ziren nagusi. Emakumeek askatasun gehiago zuten, nahiz eta, batzuek begi onez ikusi ez kirol hau. Mugimendu handiko frontoia zeukan. Hiru pilota eskola sortu zituzten, eta pilotarien harrobia bihurtu zen Eibar.[2]

Erraketista ibilbidea aldatu

Harrobi hartako Mari Carmen erraketista profesionala izatera heldu zen. 1942. urtekoa da familiak gordetzen duen Federazioko inskripzio fitxa.Beste emakume erraketista askok bezala, Euskal Herritik kanpo jokatu zuen, hemen ez baitzegoen ondo ikusita emakumeak frontoian aritzea. Batez ere, Katalunia eta Madrilgo frontoietan jardun zuen. Protektoratura jokatzen joateko eskaintza ere izan zuen, baina bertan behera utzi zuen aukera.

Mari Carmenek erraketista jardun zuen garaian, hain zuen 1943. urteko estatistika baten arabera, jokamolde guztiak kontuan hartuta (eskua, pala, erremontea,zesta...) 1.432 pilotari profesional zeuden eta horietatik erdia baino gehiago, 734 zehazki emakume erraketistak ziren. 1947. urteko beste datu baten arabera, urte hartan 737 erraketista profesional zebiltzan kantxetan.

Estatuan Madril eta Bartzelona izan ziren erraketaren gune indartsuenak. Espainiar Estatuan 37 frontoi izatera iritsi ziren eta bakoitzean 30-40 erraketista aritzen ziren. Egunero jokatzen zituzten partidak, punta-puntan ez zebiltzanek arratsaldez eta gauez, eta, onenek, gauez bakarrik. Horrek esan nahi du egunero betetzen zirela frontoiak.[3]

Erraketari agur aldatu

1949. urtean, zazpi urtez profesional gisa jardun ondoren, ezkondu eta erraketista izateari utzi egin zion.

Omenaldiak aldatu

Emakumezkoen kirol profesionalean aitzindariak izan ziren erraketistak, historiak ahaztu egin dituen arren. Halere, azken urteotan merezitako hainbat omenaldi jaso dituzte.[4]

  • Artean (Arratia), emakume erraketisten inguruko erakusketan, Mari Carmeni buruzko panela jarri zen 2018an.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  2. «Azken erraketistak, mende hasierako kirolari profesionalak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. «naiz: hedabidea zara» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. Seoane, Loreto Sánchez. (2019-02-22). «Las raquetistas, las primeras deportistas profesionales de España» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  5. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  6. «Wayback Machine» web.archive.org 2018-09-27 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).

Kanpo estekak aldatu