Hur

urritzaren fruitua

Hurra hurritzaren fruitua da. Itxura esferiko-obala du, 10-15 milimetro inguruko diametroa eta 15-25 mm inguruko luzera. Oskol leun batez estalia dago, barneko hazia inguratuz. Oskolaren kanpotik, berriz, zuntzez osatutako beste azal bigunago bat du, hurra ontzen den bitartean idortu egiten dena.

Hurritzaren fruitua da hurra

Hurra azaletik askatu eta zuhaitzetik erortzen da polinizazioa izan eta zortzi hilabetera. Haziaren muina jangarria da eta gordinik edo eginda (erreta, egosita, ore bihurtuta) jaten da. Haziak mintz mehe iluna du, hurra prestatu baino lehen batzuetan kendu egiten dena.

ErabileraAldatu

Hurraren hazia fruitu lehor gisa jan daiteke, gordinik edo erreta, bai eta prestatuta ere (osorik edo ore bilakatua)). Hazia estaltzen duen mintz ilunak zapore mikatza du, horregatik maiz kendu egin ohi da. Bestalde, hurrekin zapore sendoa duen olioa ekoizten da.

Hurrak gozogintzan ere erabiltzen dira, azukregorrituta (hur pralinea) edota txokolatearekin nahastuta (giandula krema). Nutella orearen eta Frangelico likorearen osagaia nabarmena da.

Hur pralinea: Azukrea eta limoiarekin karamelu alderantzikatu bat burutuko dugu eta bertan fruitu lehor pikortua eta pittin bat txigortua egosiko dugu. Ondoren, ongi birrintzeko, pasta bat sortu arte. Krema desberdinei gehitzeko, izozkiak burutzeko, bonboi betegaiak egiteko.....

Gianduja krema: Bonboiak betetzeko, txokolate estaldura %60 eta pralinea %40 nahasten dira.

 
Gianduja krema

Balio nutrizionalaAldatu

Hurrek nutrizio balio handia dute: proteinetan % 16a dute eta koipe asegabeetan % 62a. Gainera, tiamina, niazina, nahiz kaltzio, fosforo eta potasio kopuru nabarmenak dituzte.

EkoizpenaAldatu

Hurren ekoizle nagusia Turkia da, munduko ekoizpenaren % 75 inguru ekoizten baitu.[1] Beste ekoizle nagusi batzuk Italia, Azerbaijan eta Katalunia dira Europan, eta Oregon eta Washington estatuak AEBetan.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hur .

Kanpo estekakAldatu