Begi (botanika)

Ernamuin» orritik birbideratua)

Begia edo ernamuina, botanikan, landareen puja-hasikina da, irekitzean adarra, kimu hostoduna edo lorea emango duena.[1] Lorea denean erantzen dena, pipil, pinporta edo lore-begi terminoak ere badira euskaraz[2].

Punta-begia astigar adar batean

Gehienean adar-puntan edo hostoen galtzarbean kokaturik egoten da, eta katafiloz babesturik dagoen meristemo apikal (banaketa ahalmena duten zelulez osatutako ehuna) batez eratuta dago.

Begi motak aldatu

 
Begien sailkapena

Begiak kokapen, egoera, morfologia eta funtzioaren arabera sailka daitezke:

  • Kokapenaren arabera:
    • Punta-begia: Adaxkaren puntan kokaturik dagoena.
    • Galtzarbeko begia: Hosto-galtzarbean kokaturik dagoena.
    • Begi arrotza: Hosto-galtzarbetik edo adar-puntatik kanpo kokaturik dagoena.
  • Egoeraren arabera:
    • Begi gehigarria
    • Negu begia: Negua atsedenean pasatzen duena.
    • Begi lokartua: Denbora luzean irekitzen ez den begia, inoiz ustekabeen gara daitekeena.
  • Morfologiaren arabera:
    • Begi ezkataduna: Ezkataz estalirik dagoena.
    • Begi biluzia: Katafiloz babesturik ez dagoena.
    • Begi ileduna
  • Funtzioaren arabera:
    • Lore-begia: irekitzen delarik lorea emango duena.
    • Hosto-begia irekitzen denean kimu hostoduna emango duena.
    • Begi mistoa: bai hostoak eta bai loreak ekarriko dituena.

Erreferentziak aldatu

  1. Begi. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
  2. «EH - Bilaketa - Pipil» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-12).

Kanpo estekak aldatu