Gianduja bonboiak edo bestelako betegarri gozoak egiteko erabiltzen den krema lodia dugu. Txokolate estalduraren %60 eta pralinearen %40 nahasiz egiten da. Likore edo pattar pitin bat ere gehitzerik dago lurrina emateko.

Gianduja
txokolate, chocolate spread (en) Itzuli eta hazelnut spread (en) Itzuli
Osagaiaktxokolatea eta hurra
Historia
JatorriaItalia
Honen izena duGianduja (en) Itzuli
Gianduja krema

Gianduja krema errezeta aldatu

400 g egiteko.

Osagaiak aldatu

  • Estaltzeko txokolate beltza: 240 g.
  • Hur pralinea: 160 g.

Prestaketa aldatu

  1. Jarri gozogintzako pertz batean txokolate estaldura maria bainuan urtzen.
  2. Urtutakoan gehitu hur pralinea eta nahastu ongi hagatxoarekin.
  3. Hozten utzi.

Aholkuak aldatu

  • Bonboiak betetzeko edo gozogintzako beste prestaketa desberdinak betetzeko erabiltzen da.

Kanpo estekak aldatu