Perikarpo
Karpeloari dagokion fruitu-zatia, hiru geruzaz (epikarpo, endokarpo eta mesokarpoaz) osatuta dagoena eta haziak babesteko eta sakabanatzeko moldaerak izaten dituena
Perikarpoa karpeloari dagokion fruitu-zatia da. Perikarpoa hiru geruzak osatzen dute: epikarpoa (kanpokoa), endokarpoa (barnekoa) eta bi hauen tartean dagoen mesokarpoa. Haziak babesteko eta sakabanatzeko moldaera asko izaten ditu.[1]

1: endokarpoa
2: hazia
3: mesokarpoa
4: epikarpoa