Prosodia (hizkuntzalaritza)
Prosodia ahozko hizkuntzaren elementuen azterketa egiten duen hizkuntzalaritzaren adarra da. Besteak beste, azentua, tonuak eta intonazioa edo doinua aztertzen ditu.
Prosodiaren faktoreak
aldatuEuskaltzaindiaren arabera "Esaldia izaten da prosodiaren unitate behinena, eta esaldiak —hizkuntza bakoitzak berezko moldean, jakina; eta gurean baita azpieuskalki bakoitzak ere— hainbat faktoreren mende daude:
- indarra (ozentasuna),
- maiztasuna (garaiera),
- iraupena,
- lastertasuna,
- erritmoa,
- intonazioa,
- azentu-eredua,
- fokalizazioa (galdegaiaren enfasia),
- perpaus-mota,
- mintzagaiaren kera,
- hiztun-igorlearen asmoa,
- etab."[1]