Panoniako ordokia
Panoniako ordokia[1] Erdialdeko Europako ordoki handia da. Danubioak bitan zatitzen du ordokia: hegoaldean eta ekialdean Hungariako Ordoki Handia eta ipar-mendebaldean Hungariako Ordoki Txikia.
Panoniako ordokia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Psunj |
Garaiera | 79 m |
Mota | ordoki, geomorphological subsystem (en) , eskualde geografiko eta temperate steppe (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°30′N 20°00′E / 46.5°N 20°E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Ordokia Karpatoez, Alpeez, Dinariar Alpeez eta Balkan mendiez inguratuta dago.
Gaur egun, ordokia Austria, Kroazia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukraina artean kokatzen da. Gertuko Eslovenia eta Bosnia-Herzegovina herrialde "sasi-panoniarrak" dira.
Ordokiaren izena antzinako panoniarretatik datorkio, iliriarren tribuetako bat.
Banaketa
aldatuPanoniako ordokia bitan zatitu daiteke, erdian Transdanubiar Erdialdeko mendiak izanik (hungarieraz: Dunántúli-középhegység):
- Mendebaldeko Panoniako ordokia (eskualdea):
- Vienako arroa
- Hungariako Ordoki Txikia
- Ekialdeko Panoniako ordokia (eskualdea):
- Hungariako Ordoki Handia edo Alföld
- Panoniar Uharteen mendiak (serbieraz: Panonske ostrvske planine)
- Transdanubiar mendixkak (hungarieraz: Dunántúli-dombság)
- Drava-Mura ordokiak
Batzuetan Transilvaniako ordokia eta Lučenec-Košice sakonunea Panoniako ordokian kokatzen dira, baina Karpatoen zati bat dira.