Adlatibo izenaren kasuetako bat da, batez ere norakakoa adierazten duena. Izena latinezko allatum hitzetik dator, afferre edo "eraman" aditzaren partitzipio pasiboa.

Kasu honek -(e)ra (singularrez) eta -etara (pluralez) atzizkiak erabiltzen ditu. Gainera, euskal gramatikan zenbait motako adlabo daude:[1]

  • adlatibo destinatibo, -rako deklinabide-atzizkiaren bidez gauzatzen dena.
  • hurbiltze-adlatibo, norantza adierazten duena eta -rantz kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena.
  • muga-adlatibo edo adlatibo bukatuzko, norainokoa adierazten duena eta -raino kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena.

Euskaraz gain, finlandieraz, lituanieraz[2] edota antzinako grezieraz ere erabiltzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. adlatibo. .
  2. Aliatyvas. in: Visuotinė lietuvių enciklopedija, T. I (A-Ar). Vilnius: Mokslo ir enciklopedijų leidybos institutas.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.