Bepsaera

uraldar hizkuntza

Bepsaera (berezko izena vepsän kelʹ, vepsän keli edo vepsä duena) Errusiako hizkuntza bat da, bepsen herriko hizkuntza; uraldar hizkuntzen sendikoa. Bepsaeraren hizkuntza hurbilenak eta antzekoenak finlandiera, kareliera, estoniera eta beste batzuk dira.

Bepsaera
vepsän kel'
Datu orokorrak
Hiztunak 1.640 (2010)
UNESCO sailkapena 4: arrisku larrian
Araugilea Government of the Republic of Karelia (en) Itzuli
Alfabetoa latindar alfabetoa eta Veps alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 vep
Ethnologue vep
Glottolog veps1250
Wikipedia vep
Bepsaera ikasten duen gizonak hitz egiten du; testua eta itzulpena ikusteko sakatu hemen
Mintzatzea bepsaeraz

Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskaria da, hau da, euskararen antzekoa. Lau denbora ditu, ez du ez artikulurik ez generorik; azterketa ezberdinen arabera, hizkuntzak 10-24 kasu ditu.

Hipotesi batek dioenez, bepsaera oso hizkuntza gaztea da karelieratik XVII. mendearen hasieran eratorri baitzen.

Hizkuntza hau nagusiki Kareliako Errepublikan mintzatzen da, baita Leningrad eta Vologda oblastetan ere. 2010an Errusian 3613 hiztun zeuden eta gaur egun hizkuntza arrisku larrian dago hiztun gehienak zaharrak direlako eta haurrek hizkuntza ia ez dutelako ikasten.

Denbora luzez ez zuen idazketarik izan eta idazketa bakarrik 1990 urteen hasieran lortu zuen; gaur egun Latindar alfabetoaren aldaeraz idazten da.

Bepsaerazko egunkari bakarrari «Kodima» («Sorterria») deritzo eta Petrozavodsk hirian argitaratzen da.

IzenaAldatu

Hizkuntzaren izena bepsen berezko izenatik eratorri zen; herri horren berezko izena vepsläižed da (singularreko forma vepsläine da). Bepsaeraren idazketa sortu aurretik hori herriaren izen bakarra zen; veps hitza (vepsad pluralean) errusieratik mailegatuta dago.

Veps hitzaren jatorria ez dago argi; agian, Mezhozerye-ko (Межозерье — Onega eta Ladoga aintziren arteko lurraldea) bepsen aurreko biztanleriarekin lotuta dago.

IdazketaAldatu

 
Haurrentzako bepsaerazko liburua

Gaur egun hizkuntza latindar alfabetoaren aldaeraz idazten da:

Hizkia Fonema
a /ɑ/
b /b/
c /t͡s/, /t͡sʲ/
/t͡sʲ/
č /t͡ʃ/
d /d/, /dʲ/
/dʲ/
e /e/
f /f/
g /ɡ/, /ɡʲ/
/ɡʲ/
h /h/, /hʲ/
/hʲ/
i /i/ (batzuetan [ɨ])
Hizkia Fonema
j /j/
k /k/, /kʲ/
/kʲ/
l /l/, /lʲ/
/lʲ/
m /m/, /mʲ/
/mʲ/
n /n/, /nʲ/
/nʲ/
o /o/
p /p/, /pʲ/
/pʲ/
r /r/, /rʲ/
/rʲ/
Hizkia Fonema
s /s/, /sʲ/
/sʲ/
š /ʃ/
z /z/, /zʲ/
/zʲ/
ž /ʒ/
t /t/, /tʲ/
/tʲ/
u /u/
v /v/, /vʲ/
/vʲ/
ü /y/
ä /æ/
ö /ø/

Kanpo estekakAldatu