Palatalizazio

Palatalizazioa edo biguntzea kontsonante edo bokalen aldaketa da fonetikan. Horren ondorioz kontsonante bat biguna bihurtzen edo aldatzen da, adibidez, [t] hotsa [tʲ], [tʃ], [tɕ], [tsʲ] edo [ts] bihur daiteke biguntzearen ondorioz.

Gehienetan kontsonanteak biguntzen dira, baina hizkuntza batzuetan bokalekin ere jazotzen da hori, adibidez, erzieran (uraldar hizkuntzen kidea) [a] bokala [æ] bihurtzen da kontsonante bigun baten ondoren.

Euskarazko palatalizazioaren adibideak: n «inor» hitzean eta tt «kuttun» hitzean.

Munduko hizkuntzetanAldatu

Biguntzea oso garrantzitsua da hizkuntza batzuetan hitzen esanahiak aldatu ditzakeelako, adibidez, errusieran (hizkuntza horrek hizki berezia erabiltzen du biguntzea adierazteko, «ikur biguna» izenekoa — Ь ь), krutxieran (hizkuntza eraikia; ikur bereziak erabiltzen ditu biguntzea adierazteko ere, hau da, «'» ikurra edo errusierazko Ь hizkia (hiru idazketa ezberdin erabiltzen ditu)) eta bepsaeran (hizkuntza horrek «'» ikurra erabiltzen du biguntzea adierazteko, krutxierak bezala): пыл [pɨɫ] «suhartasun» — пыль [pɨ] «hauts» (errusiera); ek «joan, ibili» — ek'! «zoaz!» (krutxiera); nor «soka» — nor' «gazte» (bepsaera).

Hizkuntza batzuetan biguntzea, hizkiak kokapen zehatz bat badu, beti ager daiteke. Irlanderan amaierako kontsonante bat biguna bihurtzen da bere aurretik e edo i daudenean: buachaill [ˈbˠuəxɪ] «mutil»; alemanieran latinetik eratorritako hitzetan ti [tsi̯] gisa ahoskatzen da beti: traditionell [tʁaditsi̯oˈnɛl] «tradizional»; maorieran t hizkia [t͡ʃ] gisa ahoskatzen da a eta u aurretik.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu